2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

BLACK MONDAY

BLACK MONDAY


87ko eztanda edo beste modu batera esanda, Black monday, New Yorkeko burtsarentzako

egun okerrenetariko bat izan zen. 1987ko urriaren 19an jo zuen gailurra krisialdi honek eta

historian zehar Dow Jones burtsa indizearenjaitsiera  handiena izan da. Beherakada hau

Hong Kongeko burtsan hasi zen arren, modu oso azkar batean hedatuzen nazioarteko

merkatuetara, esaterako Europako merkatuetara.


ZER DA DOW JONES?
Charles Dowek eta Edwar Jonesek sortutako AEBko burtsa indize garrantzitsuena da,non
New Yorkeko burtsan kotizatzen duten 30 enpresa nagusien akzioekin osatzen da (Zerbitzu
eta Garraio Publikoak izan ezik). Hasiera batean, Indize honek Estatu Batuetako ekonomia
nola hazten zen adierazteko balio zuen eta gaur egun, ordea, Ameriketako Estatu Batuetako
ekonomiaren hazkundeari eragiten dioten 30 enpresa nagusien akzioen batez bestekoa
adierazten du.    
Hona hemen 30 enpresak:

ZER GERTATU ZEN:
5 urteetan eduki zituzten irabazi guztiak egun batean desagertu ziren, %23ko galerak eduki
zituen, hau da, 508 puntukoak. Hori zela eta inbertsore nagusiei izua sortu zitzaien eta haien
akzio guztiak saltzera behartuak egon ziren oso denbora laburrera, izan ere, 500.000 milioi
dolarreko galerak eragin zituen inbertsoren artean. Honek akzioek balioa galdu zuten,
beherakada handia emanez eta jende asko pobretuaz.
Ondorengo grafikoak garbi erakusten du zer gertatu zen 1987ko momentu beldurgarri
horretan:
GAUR EGUNGO EGOERA
Gaur egun, badirudi Dow Jones Industrial Average (DJIA) nahiko ondo dihoala beste
urteekin alderatuz. Gai izan dira egoera larri guztiei aurre egiten eta hori baieztatzeko hona
hemen 1900-2000 urteetako Dow Jones indizearen eboluzioa.                                              
                         

                         

ITURRIAK:

2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

DIRUA AURREZTEA ETA INFLAZIOA




hucha bilaketarekin bat datozen irudiak
Ekonomia ziklo irregularrez osatuta dago. Beti dabil gora eta behera, lau faseren inguruan: depresioa edo hondoa (ekonomiaren beheko aldea), hegaldia edo goraldia (gorantz doan aldia), goieneko aldia (goran dagoen aldia) eta beheraldia (berantz doan aldia). Ekonomia zentralizatuan, ez dira fase horiek ematen; izan ere, ekonomia, estatuak kontrolatu eta kudeatzen du. Ekonomia kapitalistan guztiz libreki mugitzen da, eta ekonomia mistoan libreki mugitzen bada ere, estatuak esku hartzen du, ziklo irregularraren ondorioak, hain handiak izan ez daitezen (nahiz eta beti ez duen funtzionatzen).

inflacion de precios bilaketarekin bat datozen irudiak
Ekonomia, depresio edo hondotik atera eta hegaldian hasten denean, prezioak igotzen hasten dira. Pixkanaka-pixkanaka, ekonomia berotzen doa, berpizten, jendea 
dirua edukitzen hasten da eta ondorioz, kontsumitzen hasten da. Prezioek ere goraka egiten dute, baina goreneko aldira iritsi eta prezioek goraka jarraitzen dutenean, horiek puzten hasten dira eta egoera hori, azkenean, lehertu egingo da. 

Egoera horretan, prezioak igotzen doazen unean, merezi al du dirua aurreztea?
inflacion de precios bilaketarekin bat datozen irudiak
Nire iritziz bai, baina ez guztiz, kontuan hartu beharrekoa iruditzen zait prezioak igotzen doazen bitartean, zuk aurreztu duzunaren balioa jaisten doala; eta beraz, zure aurrezkiak gutxitu egingo dira eta kasurik okerrenetan dirurik gabe ere gelditu zaitezkeela iritzi dut. Hala ere, diru kopuru bat aurreztea ez dut gaizki ikusten. Memento horretan, agian, ez duzu diru faltarik izango baina etorkizunean ezin duzu jakin zure egoera ekonomikoak zer buelta emango dituen.
Zuk zer pentsatzen duzu? Prezioak inflazio batean egonda aurreztuko al zenuke?

Bibliografia:
https://www.rankia.cl/blog/mejores-depositos-a-plazo/4081380-como-afecta-inflacion-nuestros-ahorros
http://www.expansion.com/economia-para-todos/familia/podria-ahorrar-pero-merece-la-pena-si-la-inflacion-se-come-nuestro-dinero.html

2019(e)ko martxoaren 3(a), igandea

Lau eguneko lanaldia

LAU EGUNEKO LANALDIA

Gaur egun langileen asteko lanaldiak, gehienetan, bost egunekoak izaten dira, eta normala den bezala, guztiok nahi dugu ahalik eta gutxien lan egin soldata berdinagatik. Zer esango zenuke hori posiblea izango balitz?


Hainbat enpresek lanaldi murrizketaren esperimentua egin zuten, hau da, beraien langile batzuei beraien asteko jardunaldia lau egunetara murriztu zuten, baina soldata berdina mantenduz. Esperimentu horrek izandako ondorioak oso positiboak izan dira. Ikerketen arabera, lanaldi murrizketa jaso zuten langileen produkzioak gora egin zuen, izan ere, aisialdirako denbora gehiago izateari esker, langileak garaiz iristen ziren lanera, denbora hobeto erabiltzen zuten, absentismoa murriztu zen… hau da, hobeto lan egiten zuten denbora gutxiagoan.

Horretaz gain, lanaldi murrizketak ez zituen izango ondorioak enpresentzat bakarrik, langile eta ingurumenean ere ondorioak izango zituen. Lehenengo, lan-egun gutxiago izateak, lehen esan dudan bezala, langileek aisialdirako denbora gehiago izatea eragingo zuen, beraz, beraien estres maila murriztu, lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka handitu, eta osasuna eta atsedena hobetuko ziren. Gainera, orokorrean, langileen garraio gastuak murriztuko ziren, autoa egun bat gutxiago hartu beharko zutelako, eta horrek, nahiz eta kopuru txiki batean izan, kutsadura murriztuko zuen. Azkenik, energia kontsumoa murriztuko zen: elektrizitatea, piztutako ordenagailu eta berogailu kopurua… gutxituko zirelako, beraz, enpresen gastu aldakor batzuk murriztuko ziren.


Amaitzeko, nire ustez, lau eguneko lanaldia ezartzea oso ideia ona dela iruditzen zait, izan ere, nahiz eta hasieran enpresentzat zaila izan ordutegi berriak antolatzea, langileen bizi-maila (aisialdirako denbora gehiago, osasun hobeagoa, soldata berdina edo antzekoa…) hobetu eta produkzioa igoko zen, eta orokorrean gizarte osoa aterako zen onuradun.

BIBLIOGRAFIA:
  • https://www.huffingtonpost.es/2018/07/22/una-jornada-laboral-de-cuatro-dias-el-experimento-de-gran-exito-de-una-empresa-neozelandesa_a_23487257/
  • https://www.publico.es/economia/jornada-cuatro-dias-jornada-laboral-cuatro-dias-semana-baja-estres-agotamiento-trabajador-aumenta-productividad.html
  • https://www.lasprovincias.es/economia/trabajo/viernes-20181011013325-nt.html
  • https://www.sage.com/es-es/blog/como-seria-una-semana-jornada-laboral-de-cuatro-dias/
  • https://www.elmundo.es/papel/futuro/2019/02/07/5c5ad9b2fc6c837e6f8b45e5.html



2019(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

ZOR PUBLIKOA

Denok entzun izan dugu noizbaiten zor publiko kontzeptua, bai notizia, eleberri eta guk geuk aukeratutako politikoen hitzaldietan. Baina zer da zor publikoa, zertan eragiten dio gizarteari?

Zor publikoa estatuak edo beste botere publiko batzuek dirua eskuratzeko duten modua da. Estatuak memento honetan ordaindu ezin dituen gastuak finantziatzeko merkatuei  eskatzen die dirua. Herritarrek dirua behar dutenean, bankuan mailegu bat eskatzen duten modu berean, estatuak merkatuei mailegu bat eskatzen die, duen diruarekin estatuaren gastuak ordaintzea ezinezkoa bilakatu delako. Edozein zordun bezala, estatuak gutxinaka gutxinaka bueltatzen du dirua ezarritako interesarekin.

Herrialde guztiek dute zor publikoa. Baina maileguan emandako diru kantitatea geroz eta handiagoa denean arazoak ematen dira. 2007.urtean krisia baino lehenago Espainiak 383.798€ko zorra zuen, zenbaki hau nahiko altua da, baina, jasangarria den zorra da. Gaur egun, kantitate hori hirukoiztu egin da eta 1.105.627€ko zorra bilakatu da.

Zorraren igoera estatuak izan duen diru falta eta pentsioak, langabezi- prestazioak, Bankari emandako laguntza, Europak egindako erreskatea, diru laguntzak eta inbertsioen kudeatze desegokiaren ondorioz eman da. Estatuak dituen gastuak azken urteotan horiek finantziatzeko irabazitako dirua baino askoz altuagoak izan dira. Horren ondorioz, beharrezkoa izan da merkatuei eskatutako dirua.

Krisiaren ondorioz zor publikoa gehiegi handitu da eta Espainiak hainbat metodo formulatu ditu honi aurre egiteko: alde batetik, zergak igotzea eta bestetik inflazioa. Zergak igotzeak ez du herritarrengan erantzukizun positiborik eragiten eta gehienetan gobernuak igoera baten berri emandakoan, jendeak beste partidu politiko baten bila hasten dira, proposamenari bizkarra emanez. Beste aukera, dirua sartzea da, hau da, gobernuak berez existitzen ez den dirua inprimatu egiten du, prezioen igoera eraginez. Gainera inflazioaren bitartez, 2018 inbertsore batek mailegatutako 20.000.000€ bueltatu behar direnean, prezioen igoerak eragindako egoerak bueltatutako diruaren balioa askoz txikiagoa izatea eragiten du, gobernuarentzako dirua bueltatzea askoz erresagoa eginez.

Zorra erreala edo itxurazkoa izan daiteke. Erreala, inbertsore txikiak, handiak edo atzerritarrak zorra erosten dutenean ematen da eta itxurazkoa aldiz, erakunde publikoak eragindako zorra estatuak bera erosten duenean.

Zor publiko hori epe-motz, bitarteko epea edo epe-luzerakoa izan daiteke. Epe-motzeko zorrak altxorraren letrak dira (1 urtekoak), bitarteko epekoak bonoak izaten dira (3-5 urtekoak) eta epe-luzerakoak obligaziozkoak (15- 50 urtekoak).

Horrez gain, zor amortizagarriak eta zor perpetuoak ere bereizten dira, amortizagarria behin momentua iritsi denean, zor hori  aldizka ordaintzea erabakitzen da, gainera, hasiera batean adostutako interesekin ordaintzeaz arduratzen da estatua. Zor perpetuoa aldiz, interesak ordainduko ditu baina, ez du inoiz mailegatutako diru hori bueltatuko.

Gainera barneko-zorra eta kanpoko-zorrak bereizten dira. Horien arteko diferentzia zor horren eroslea Espainiakoa den ala ez da.

Azkenik, oso garraintzitsua da defizit publikoa eta zor publikoaren arteko desberdinketa ulertzea: Zorra eskatutako diruari egiten dio erreferentzia eta defizit edo gastu publikoa, dirua eskatu duen erakundeak duen gastu eta diru-sarreren arteko diferentziari esaten zaio, hau beti PIBarekin erlazionatu behar da.
 




Iturriak:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1966/zer-da-zor-publikoa 
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zor_publiko
https://www.youtube.com/watch?v=-GVEjU5yj6U
https://www.youtube.com/watch?v=z0zOAmKTRoc
https://www.youtube.com/watch?v=3J41mbVJHUI

Gobernuaren proiektu berria

Aste honetan, hauteskunde orokorren aurretik, gobernuak arau berri baten proiektuaren berri eman du.
Proiektu horren helburua honako hau da, urtean 13.000 euro baino gutxiagoko soldata duten pertsonek
ez dituzte komisiorik ordaindu beharko kontu korronte berri bat irekitzeagatik. BEA (Banku asoziazioa)
kexatu egin da esanez bankuak enpresa pribatuak direla eta gogoan hartzen dute gobernuak ez lukeela
erabakirik hartu beharko bankuak jartzen dituen komisioari buruz.  


Kontu korronte berri bat irekitzeagatik ez da beti komisioa ordaintzen edo komisio kantitate berdina
ordaintzen, baina hor bankuen arabera aldatu daiteke. Santander bankuak adibidez, adin txikiko
jendeari ez zaizkie komisioak ordaintzen kontu korronte bat irekitzeagatik. Kontu korronte aktibo bat
izateak ez du esan nahi hasierako komisioak bakarrik ordaindu behar dituzuenik, kontua aktibatua
mantentzeko ere diru kantitate bat ordaindu behar diozu bankuari hilabeteko edo hiruhilabeteko, hori
bankuaren arabera aldatu dezake. Kontu aktibo bat izateak esan nahi du, kontua nahi duzunean erabili
dezakezula nahi dituzun aldi guztiak.

Gobernuaren proiektuetariko bat, urtean 13.000euro baino gutxiagoko soldatu duten pertsonek dohain
ireki ahalko dute kontu korronte berri bat eta kontu korronte hori aktiboki mantentzearen komisioa
hilabeteko edo hiruhilabeteko 8 euro inguru ordaindu ordez, maximo 3 euro ordaindu beharko dituzte.
Resultado de imagen de cuenta bancarias







https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/02/28/economia/1551344295_474518.html

iPhone bat Txinan pobreziaren sinonimoa

Zergatik da iPhone bat Txinan pobreziaren sinonimoa izatea?



Txinan  iPhone mugikorra edukitzeak, pobreziaren seinale da, erabiltzaileek hezkuntza gutxiago dute, hardwarearen ezagutza eta erosteko ahalmen txikia dutelako, herrialde horretako jatorrizko Huawei edo Xiaomi marka erabiltzen dutenek baino. Shanghaien oinarritutako MobData ikerketa agentzia batek egindako txosten baten arabera, tokiko marka mundu osoko protagonista da eta are gehiagoTxinan.






Horrez gain, South China Morning Post-ek inkesta bat egin zuen Asian herrialdean kontsumitzaileen audientzia ezagutzera, eta 18 eta 34 urte bitarteko biztanleriaren artean banatu da, bakarka, eskola-ziurtagiri bakarra eta hileko soldata 3.000 yuan baino gutxiago (430 $ inguru), emakume gehienak.
Aitzitik, Huawei telefono mugikorren erabiltzaile gehienak 25 eta 34 urte bitarteko gizonak dira, unibertsitateko titulua dutenak eta 5.000 eta 20.000 yuan artean (729 eta 2900 dolar artekoak).
Horrez gain, segmentu honetan, jabe gehienak ondasunetakoak eta sustraietakoak eta kotxekoak dira.Hondurasetik ikusita, iPhone  prezio askoren altuekin alderatuta, gehienei ez ohikoa iruditzen zaie, izan ere, telefonoak erosteko botere handiagoa duten pertsonek erabiltzen dituzte, gainerakoek baino.
Hala ere, AEBetako enpresa eta bigarren eskuko ekipamenduen aurreko bertsioak oraindik ere ezagunak dira Txinan; horregatik, gutxiago kostatzen dira.
Honekin ikus dezakegu leku guztietan ez dela berdina, gertatzen, leku batean popularra edo modan dagoena, beste kultura batzuetan desberdin hartzen dute kontuan. 

Huawei 2019an saltzen den bigarren marka onena izango da.
Telefono mugikorren salmentak mundu osoan 2018an baxuagoak  izan arren, Huawei urte oso ona izan zuen. Txinako marka 200 milioi telefono baino gehiago bidaltzea lortu zuen mundu osoan iaz. Gainera, zifra hori oso ona izan da Txinan merkatuan duen nagusitasunarekin, merkatuan lehen postua mantentzen jakin baitute. 2019rako, joera positiboa jarraituko duela dirudi.
Hainbat analistaren arabera, 2019an Huawei munduko bigarren munduko marka onena bezala mantenduko da. Appleri berriro irabazi egingo diote ere mundu mailan. Bigarren fabrikatzaileak bigarren mailako segmentu gisa finkatu dira dagoeneko.

Txinako merkatu mugikorra nola banatzen da, eta ez, Xiaomi ez da hainbeste saltzen zuk uste duzun bezala.

MyDrivers-eko Asiako euskarriek Canalys -en ikerketaren txostena erakusten du, merkatu mugikorra nola banatzen den Txinan eta azaltzen du Xiaomi-ek ez duela aurrez pentsatu zuen bezainbeste saltzen. Apple eta Huawei-k smartphone-marka nagusien marka zerrendatzen dute Asiako herrialdean. Txosten honek adierazten du Tim Cookek zuzentzen duen konpainiak 30.700 milioi dolarreko diru-sarrera bat lortu duela.
Bost markek irabazten dute diru gehiena, horien artean Apple, Huawei, OPPO, Vivo eta Xiaomi. Apple-ren diru sarrerak% 23 diru-sarrerak guztira dira, eta Huawei-k% 22ko diru-sarrerak ditu Txinan. Azterketa azpimarratzen du sagar mokaduaren errendimendua iPhone XS, iPhone XS Max eta iPhone X eta iPhone 8 bezalako modelo zaharragoen ospea direla eta.
Merkatu honetan, lehia monopolista agertzen da.
Lehia monopolista enpresa askok produktu generiko berdina baina ezaugarri edo marka bereziekin saltzen dutenean sortzen den merkatu-egoera da. Enpresek merkatu-egoera horretara heltzeko baliatzen duten marketin-estrategiari  segmentazio deritzo. Adibidez, zereal ezberdinekin egindako ogia saltzen duten okindegiak lehia monopolistan daudela esaten da. 



ITURRIAK:
http://va.newsrepublic.net/s/RYUwRkp
http://va.newsrepublic.net/s/pcbvMcp
http://va.newsrepublic.net/s/FQyZcY

MERKATU BELTZA

  MERKATU BELTZA


 

Gaur egun merkatu beltz asko ikus daitezke edozein tokitan. Oraingo garaian merkatu beltzean legez kanpoko produktuak saltzen dira batez ere: legez kanpoko drogak, su armak …
Merkatu beltzak krisi ekonomiko edo gerra garaian garatu ohi dira, eskasia dela eta estatuak merkatuen gaineko kontrol zorrotza ezarri behar duenean. Askotan ingurunera begiratu bakarrik behar dugu, bertan ikusiko dugu zenbateko merkatu beltza dagoen munduan, askotan pentsatzen duguna baino askoz gehiago dago.

Estatuak zergak igotzen dituenean, produktua modu merkeago batean saltzen denean oinarritzen da merkatu mota hau. Modu honetan ikusi daitekeena da, erosleak zergak ez dituela ordaindu behar beraz etekinak handiagoak izango dira, eta erosleak produktua kantitate “baxuago” batean erosiko du. Bertan 2 aldi positiboak ikus ditzakegu. Askotan kexatu egiten gera, merkatu mota honengatik ez garelako merkatuan sartuta egoten, baina orain pentsatzen jarrita : merkatu mota honetan sartuta egon ezkeroz nolako aukera paregabea ezta? ( Denak ez dira gauza positiboak, bere alde negatiboak baditu, azken finean bizitzak bere alde positibo + negatiboa daukan antzera ). Eskaria eskaintza baino handiagoa da eta kontsumitzaileak prezio altuagoa ordaintzeko prest egoten dira produktua eskuratzeko, estatuak kontrolatutako merkatuetatik at.  Modu honetan produktua ILEGALA denez, berdin zaie zenbait ordaindu behar duten, produktua lortzearekin konformatzen dira.

Merkatu beltzean dauden produktuak legalizatuko bagenituzke, ze pasako litzateke? Behin eta berriz atera den gaia da, baina seguru asko bakoitzak erabaki bat daukala gai honi buruz.
Goazen pentsatzera !!!

 Resultado de imagen de marihuana



Resultado de imagen de ILEGAL



Izan ere, pentsatu beharra daukagu, produktu batzuk ilegalak direla zerbaitengatik. Baina, marihuana ilegala izatea nire ustez ez dauka zentzu handirik, ze modu berean alkohola, tabakoa eta bestelako substantziak debekatu beharko litzatezke.  


Nire ikuspuntutik, berdin dit produktu hauek legalizatzen badira. Azken finean merkatu beltza zeozergatik horrela jokatzen du, eta pentsatu behar dugun gauzetako bat EKONOMIAN da, zergak modu honetan merkatu honek ez dituelako ordaintzen eta guretzat horrek atzerapena dakartza.
Ekonomiaren ikuspuntutik merkatu GUZTIEK zergak ordaindu beharko lituzkete, horregatik alde honetatik nahiago dut merkatu honek zergak ordaintzea beste edozein baten antzera, atzean geratu gabe.
ZUEK ZER EGINGO ZENUKETE? ZE IRITZI DAUKAZUTE GAI HONI BURUZ?

Esan beharra dago merkatu beltzean diru kantitate ikaragarria mugitzen dela egunero estatua konturatu gabe.





 BIBLIOGRAFIA: 
https://www.mytriplea.com/diccionario-financiero/mercado-negro/
https://www.economiasimple.net/glosario/mercado-negro