Gaur egun gazteoi, ikasten ari geran bitartean, kezka bat sortzen zaigu; zertan lan egingo dugu etorkizunean? . Guk gaur egun daukagun ingurunea eta lehen garai batean gure aiton amonek zeukatena ez da berdina. Horregatik galdetu nahi det, konsizente gera benetan zertan lan egin nahi dugun?
Erantzunak bilatzeko, duela hirurogeitahamar urteko gizartearen egoera nolakoa zen azertuko dugu, gaur egungo egoerakin konparatuko dugu, eta aldaketa handiak ageriko direla susmatzen da. Hau ikusi ondoren eta bitzi garen mundu teknologiko, osasun inguruko arazoekin erlazionatuz, eta oraingo gizartean kokatuz, lan mota berriak eta iraganean arrkasta izango dutenak bilatzen saiatuko gera.
Sektoreki aztertzen baldin badegu, 1940an nekatzaritza sektorea zen ekonomian pisu gehien zeukana. Aldiz, industriak horren erdia baino gutxiago osatzen zuen, eta zerbitzuak ekonomiaren herena baino piskat gutxiago. Hurrengo 30 urteetan, industrializazioaren eraginez industria da gehien igotzen dena, ekonomiaren %37a pisatzera iritsiz. Zerbitzuak ere ehuneko berdinera igotzera lortzen dute. Nekatzaritza ordea, ekonomian askoz gutxiago pisatzera pasatzen da.
XXI. mendearen etorrearekin eta gaur egun arte, gizarteak aldaketa oso handia izan du, eta garapen ekonomiko handiena euki degun herrialdeetan, zerbitzuen gizartera pasa gerala esan daiteke.
Gazta grafiko hontan ikusten dugu enpleguaren hiru laurden zerbitzu sektorean lan egiten dutela. Bestetik, nekazaritzak pisu askoz gutxiago du gaur egun, eraikuntzen sektorea ere pisu gutxiago du eta aldiz, industriak ekonomiaren hamarren bat bakarrik du ekonomian gaur egun.
Ekonomiaren aldaketak aztertu ondoren, zein dira gaur egun arrakasta gehien izango duten karrera unibertsitarioak? Artikulu asko irakurri ondoren, XX.mendean ezagutuko ez ziren karrera unibertsitarioak azaltzen dira: psikologoak edo neurozientzitean espezialitzatutakoak, bioteknologoak, ingenieri informatikoak, energia eolikoan espezializatutako ingenieriak, ekonomia berdea, Cloud compunting, marketing eta salmentak, inteligentzia artifiziala…
Ondorioz, ez da batere erraza zertan lan egingo dezun jakitea. Seguraski zure aiton amonei eta gurasoei kasu eginezgero, lehenaldiko lanak proposatuko dizkizute, eta hauetako seguru ez direla desagertuko. Baina komeni da etorkizunera begira ere aukera berriak kontuan edukitzea.
Estekak:
https://blog.computrabajo.com.co/candidato/7-empleos-del-futuro/
http://www.ipyme.org/Publicaciones/CifrasPYME-febrero2020.pdf
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.