Pandemiak baldintzatuta, azken bi Sagardotegi denboraldiak ekonomikoki eskasak izan ziren. Hala ere, deboraldi berria hasi da eta begi onez begiratzen diote aurtengoari denboraldiari sagardogileek.
Zorionez pixkanaka egoera normaltasunera itzuliko delako esperantzarekin daude. Baina pandemiari aurre egiteko neurriek txotx egitea debekatzen dute, eta Astigarragako Gurutzeta sagardotegiko nagusiak, Joxe Angel Goñustek, uste du horrek sagardogintza erabat aldatzen duela txotxa beharrezkoa delako. Berak dioenez “Botilako sagardoa izan da sagardotegien salbazioa bi urte hauetan, baina zaila egiten da botilaren salmenta errentagarri bihurtzea”.
Horretaz aparte, beste jatetxe, denda eta enpresa guztiak bezela neurri asko bete behar dituzte. Sagardotegietan, mahai bakoitzeko hamar lagun eseri daitezke, eta %60-ra murriztu diete gehienezko edukiera. Neurri hauek, Astigarragako Oialume Zar sagardotegiko Ander Barrenetxeak dioenez, galera ekonomiko handiak ekarri dituztela azaldu du. Hainbesteko arazoak izan zituzten non, hainbat alditan itxi behar izan zuten sagardotegia, gero sagardotegi bat berriro ere martxan jartzeak duen kostuarekin.
Hernaniko Larre Gain sagardotegiko Arnaitz Lasarteren iritziz: «Egoera hau denboran luzatuko balitz, oso etorkizun beltza ikusten diot sagardogintzari, denbora gehiegi baita sagardotegi batek bizirik irauteko».
Bestalde, Barrenetxeak eta Oialume Zarreko nagusiak, hurrengo denboraldian gauzak hobetzearen esperantzarekin daude. Bien ustetan, «Txotxa baimentzen digutenean, dena konpontzen ari den seinale izango da».
https://www.berria.eus/paperekoa/2013/014/001/2022-01-23/sagardotegiak-txinparta-galduta.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.