2019(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

ZOR PUBLIKOA

Denok entzun izan dugu noizbaiten zor publiko kontzeptua, bai notizia, eleberri eta guk geuk aukeratutako politikoen hitzaldietan. Baina zer da zor publikoa, zertan eragiten dio gizarteari?

Zor publikoa estatuak edo beste botere publiko batzuek dirua eskuratzeko duten modua da. Estatuak memento honetan ordaindu ezin dituen gastuak finantziatzeko merkatuei  eskatzen die dirua. Herritarrek dirua behar dutenean, bankuan mailegu bat eskatzen duten modu berean, estatuak merkatuei mailegu bat eskatzen die, duen diruarekin estatuaren gastuak ordaintzea ezinezkoa bilakatu delako. Edozein zordun bezala, estatuak gutxinaka gutxinaka bueltatzen du dirua ezarritako interesarekin.

Herrialde guztiek dute zor publikoa. Baina maileguan emandako diru kantitatea geroz eta handiagoa denean arazoak ematen dira. 2007.urtean krisia baino lehenago Espainiak 383.798€ko zorra zuen, zenbaki hau nahiko altua da, baina, jasangarria den zorra da. Gaur egun, kantitate hori hirukoiztu egin da eta 1.105.627€ko zorra bilakatu da.

Zorraren igoera estatuak izan duen diru falta eta pentsioak, langabezi- prestazioak, Bankari emandako laguntza, Europak egindako erreskatea, diru laguntzak eta inbertsioen kudeatze desegokiaren ondorioz eman da. Estatuak dituen gastuak azken urteotan horiek finantziatzeko irabazitako dirua baino askoz altuagoak izan dira. Horren ondorioz, beharrezkoa izan da merkatuei eskatutako dirua.

Krisiaren ondorioz zor publikoa gehiegi handitu da eta Espainiak hainbat metodo formulatu ditu honi aurre egiteko: alde batetik, zergak igotzea eta bestetik inflazioa. Zergak igotzeak ez du herritarrengan erantzukizun positiborik eragiten eta gehienetan gobernuak igoera baten berri emandakoan, jendeak beste partidu politiko baten bila hasten dira, proposamenari bizkarra emanez. Beste aukera, dirua sartzea da, hau da, gobernuak berez existitzen ez den dirua inprimatu egiten du, prezioen igoera eraginez. Gainera inflazioaren bitartez, 2018 inbertsore batek mailegatutako 20.000.000€ bueltatu behar direnean, prezioen igoerak eragindako egoerak bueltatutako diruaren balioa askoz txikiagoa izatea eragiten du, gobernuarentzako dirua bueltatzea askoz erresagoa eginez.

Zorra erreala edo itxurazkoa izan daiteke. Erreala, inbertsore txikiak, handiak edo atzerritarrak zorra erosten dutenean ematen da eta itxurazkoa aldiz, erakunde publikoak eragindako zorra estatuak bera erosten duenean.

Zor publiko hori epe-motz, bitarteko epea edo epe-luzerakoa izan daiteke. Epe-motzeko zorrak altxorraren letrak dira (1 urtekoak), bitarteko epekoak bonoak izaten dira (3-5 urtekoak) eta epe-luzerakoak obligaziozkoak (15- 50 urtekoak).

Horrez gain, zor amortizagarriak eta zor perpetuoak ere bereizten dira, amortizagarria behin momentua iritsi denean, zor hori  aldizka ordaintzea erabakitzen da, gainera, hasiera batean adostutako interesekin ordaintzeaz arduratzen da estatua. Zor perpetuoa aldiz, interesak ordainduko ditu baina, ez du inoiz mailegatutako diru hori bueltatuko.

Gainera barneko-zorra eta kanpoko-zorrak bereizten dira. Horien arteko diferentzia zor horren eroslea Espainiakoa den ala ez da.

Azkenik, oso garraintzitsua da defizit publikoa eta zor publikoaren arteko desberdinketa ulertzea: Zorra eskatutako diruari egiten dio erreferentzia eta defizit edo gastu publikoa, dirua eskatu duen erakundeak duen gastu eta diru-sarreren arteko diferentziari esaten zaio, hau beti PIBarekin erlazionatu behar da.
 




Iturriak:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1966/zer-da-zor-publikoa 
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zor_publiko
https://www.youtube.com/watch?v=-GVEjU5yj6U
https://www.youtube.com/watch?v=z0zOAmKTRoc
https://www.youtube.com/watch?v=3J41mbVJHUI

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.