2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

HILEKOAREN KOPA: AUKERARIK EKONOMIKOENA

Hilerokoa edukitzea garesti ateratzen da. Konpresa-pakete batek hiru euro inguru balio du, eta tanpoi-paketeak, lau inguru. Gainera, paketeak geroz eta garestiagoak dira, eta urteko gastua 355 euro ingurukoa dela kalkulatzen da. Egoera are zailagoa da pobrezia-egoeran bizi diren emakumeen kasuan. Horregatik, hilekoaren kopa aukerarik ekonomikoena dela esan dezakegu, izan ere, 30 euro ordainduta 10 urte irauten baititu.


Kopa menstruala, ekonomiko izateaz gain, beste tresna batzuk baino seguruagoa, eraginkorragoa eta ekologikoagoa dela baieztatu du The Lancet aldizkari medikoak. Alde batetik, hilekoaren kopak gorputzarentzat osasuntsuagoak dira, izan ere, silikona medikoz eginda daude eta hipoalergikoak dira; beraz, alergiak izateko arriskuak murrizten ditu. Baita ere, metodo honekin, tanpoiak erabiltzean emakume batzuek jasaten duten shock toxikoa saihesten da. Beste aldetik, tanpoiek eta konpresek ez bezala, hilekoaren kopak hondakin gutxiago sortzen ditu ingurumenean, berrerabilgarria baita.


Azkenik, Intiminako adituek adierazi dutenez, hilerokoaren zainketan gastatu ohi denaren %75 aurrezten du batez beste kopa menstrualak. Beraz, zeren zain zaude? Anima zaitez metodo berri honekin probatzera!


ITURRIAK

-https://www.copasmenstruales.com/blog/la-ruina-del-gasto-en-compresas-y-tampones/

-https://www.elperiodico.com/es/sanidad/20180610/copa-menstrual-ventaja-economica-6865873#:~:text=Las%20defensoras%20de%20la%20copa,absorbe%2C%20el%20flujo%20menstrual).

-https://www.lavanguardia.com/vida/20190717/463558763591/copa-menstrual-segura-economica-eficaz.html

-https://www.miarevista.es/salud/fotos/5-ventajas-de-la-copa-menstrual/medioambiente

-https://valenciaplaza.com/la-copa-menstrual-ahorra-hasta-un-75-en-productos-en-cuidado-para-el-periodo



NAIA UGARTE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.