Gasolina gure eguneroko bizitzan behar dugu, hain zuzen ere, gure beharrak asetzeko. Baina gasolinaren prezioa asko igo da azken egun hauetan eta herria nabaritu egin du. Aipatu beharra dut, gasolina 1,538 euro/litroko iritsi dela ostegun honetan. Datu hauek garai guztietako daturik handiena da.
Goian aipatu bezala, gasolinak %1,2 egin du gora azken astean. Ondorioz, auto batek 55 litroko batez besteko depositu bat betetzeko 84 euro ordaindu behar ditu. Hau kontutan hartuta esan dezaket, depositua betetzeak ia 20 euro baino gehiago direla lehen urtearekin konparatzen baldin badugu. Bizi dugun pandemiak eragina eduki du gure bizitzan eta bai gasolinaren prezioetan. Eskuineko irudian ikusi daiteke pandemian prezio baxuenak 1,07€ eta 0,98€ direla eta orain gauden momentuan berriz prezioak gora egin dutela, baina ez soilik Espainian, beste herrialde askotan ere.
Prezioak igotzean kontutan hartzen dute erregaiaren prezioaren egitura, hiru zatitan banatzen dela. Lehenengoa erregaiaren kostua da, gasolinaren eta gasolioaren nazioarteko kotizazioen araberakoa, eta ez petrolio upelaren kotizazioaren araberakoa. Erregaiaren kostuen atzetik logistika eta merkaturatze kostuak daude, aldaezinak izan ohi direnak eta gasolindegietan eskuragarri dauden gasolinaren eta gasolioaren prezioaren % 17-18 ingurukoak. Atal honetan daude handizkako eta txikizkako merkatarien mozkin-marjinak ere, non prezioak aldaketaren bat izan dezakeen gasolindegien erabakiaren arabera.
Hau dena esan eta gero, esan dezaket depositua betetzeak asko balio duela eta egoeraz aprobetxatzen ari direla dirua lortzeko eta prezioak gora egiteko.
ITURRIAK:
https://www.larazon.es/economia/20210602/iwmyqkaopzbytn2pogxue5hdou.html
https://www.economiadigital.es/economia/precio-gasolina-record-historico-1538-euros-litro.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.