Mundu mailan ezagututako enpresa, CAF, solaris taldearen bitartez, 161 autobus hibrido egingo ditu Belgikan 5 milloi euroren truke. Euskal enpresak Operateur de Transport de Wallonie (OTW) enpresarekin akordio batera iritsi ondoren, Urbino modeloko autobusak produzitu eta saldu egingo dituzte
Baina zer helbururekin egiten dira 161 autobus hibrido hauek? Belgikan eztabaidatu ondoren, autobusak beraien etorkizuna hobetzeko beharrezkoak direla uste dute, izan ere, geroz eta jende gehiagok erabiltzen ditu autobusak bai Belgikan eta baita mundu guztian zehar. Autobusak hibridoak eginez, bai herrialdearen eta jendearen bizitza maila hobetzea espero da kutsadura maila ahalik eta gehien murriztuz.
Unitate berriak 2022an entregatuko dira. Valoniako hiriburu Namur hiriarentzat 64 unitate izango dira; Charleroirako, 58, eta Liejarako, 39. Bi eta hiru ateko autobusak izango dira, eta guztiek erabiliko dute Hybri Drive propultsio elektriko hibridoko sistema.
MARTIN ORMATXEA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.