2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Yuan digitalaren iraultza



1986tik orain arte Visa izan da olinpiadetako ordaintzeko modu bakarra eskudiruarekin batera, baina urte honetako neguko olinpiadetako inaugurazio ekitaldiko modurik erabiliena yuan digitala izan da, aurretik aipatutako bien aurretik.


Baina, zer da yuan digitala? Yuan digitala txinatar gobernua azkeneko urteetan gauzatzen saiatu den moneta digital bat da. Orain arte Txinako 11 hiritan erabili daiteke bakarrik, eta 11 hiri horietan 140 milioi erabiltzaile erregistratu dira. Hala ere, erabilera nahiko ona izan dela dio The Wall Street Journal aldizkariak, Visa baino erabiliagoa izan dela zehazki, baina datu ofizialik oraindik ez dago Beijing hiriaren aldetik.


Jende askok uste du yuan digitala kriptomoneta bat dela, baina kriptomonetak dirua balio du eta horregatik saltzen da. Yuan digitala, aldiz, billeteak etatxanponak ordezkatzeko sortu da. Hau da, ezin da erosi, baina horren bidez gauzak erosi daitezke, oraingoz behintzat.


Yuan digitalaren etorkizunak itxura ona du, izan ere hasi besterik ez da egin eta jada Visa baino erabiliagoa izan da ahal zuen tokietan. Moneta digital honek emango duen hurrengo pausoa estatu osora zabaltzea izango da, eta hori lortzean seguraski mundu osora hedatu nahiko dute, azken finean enpresa bat gehiago delako eta mundu osora hedatuta diru gehiago irabaziko lukeelako. Are eta gehiago, ausartuko nintzateke esatera Visarekin batera oligopolio bat eratuko dutela behin Visaren monopolioarekin bukatuta.


Informazioa webgune honetatik hartuta dago:

https://www.eleconomista.es/mercados-cotizaciones/noticias/11614722/02/22/El-yuan-digital-pone-fin-al-monopolio-de-Visa-en-los-Juegos-Olimpicos.html


OIER BALDA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.