2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

ELON MUSK EFEKTUA MONETA DIGITALETAN

Elon Musk, ia jende guztia ezagutzen duen pertsona bat da, bere mundu mailan duen eraginarengatik, eta moneta digitaletan duen eraginarengatik. Gainera, bere enpresetan izan duen arrakastarengatik, eta bere ekonomiako merkatuak bere onurarentzako ia “erabiltzeko” duen gaitasunagatik du hain fama handia. Tesla edo SpaceX bezalako enpresak sortu ditu, eta oso arrakastatsuak izan dira denak. Hau denarengatik sarituta izan da askotan, baina saririk esanguratsuenetakoak munduko pertsona aberatsena eta munduan eragin handiena duen pertsona dira, The Times-ek emandako sariak.


Elon ezagutu ondoren, goazen moneta digitaletan duen eraginarekin, eta esan bezala, Elon moneta mota honetan duen eragina izugarrizkoa da. Hauei buruz piska bat besterik ez jakitearekin, azkeneko urtetako akziorik ikaragarriena zein zen jakingo duzu: Bitcoin-a, munduko moneta digital famatuena, asko jaisten ari zen, normalean zuen baino balore askoz ere txikiagoa zuen, eta Elon Musk-ek bere Twitter-eko biografian “#Bitcoin” jartzearekin, moneta honen prezioa 32.200 dolarretatik 37.400-era pasa zen ordu bakar batean. Horrelako mugimendu txikiekin hain mugimendu handia sortzearen ondorioz ikusi da pertsona honek bere nahira mugitzen duela merkatu hau.


Bestalde, beste jokaldi asko ere egin ditu, eta normalean bere enpresa batekin egoten dira erlazionatutak mugimendu hauek: Tesla-rekin. Enpresa honekin egiten duena, batzuetan moneta digital mota bat ez onartzea da, horrela moneta digital mota horren balorea asko jaisteko (Tesla ordainketak moneta digitaletan onartzen dituen enpresa ia bakarra denez), eta horrela balore txikiagoan berak moneta hauetatik asko erosteko, eta aste batzuk edo hilabete batzuk (luze izanda) ondoren, moneta mota hori berriz onartzea erabakitzen du, horrela monetaren balorea berriz ere igotzeko eta diru asko irabazteko. Eta hau ez da behin erabili duen teknika bat, baizik eta momentu askotan erabili duen teknika bat da. Adibidez, mugimendu hau egin duen azkeneko aldia orain dela hilabete gutxi izan da. Maiatzan, berriz ere Bitcoin-a (Tesla-n) onartuko zuela esan ondoren, Uztailan onartuko ez zuela esan zuen moneta honek kutsatzen duenagatik, baina moneta erabilgarriagoa egiterakoan berriz ere onartuko zuela esanez. 


Beraz, gauza guzti hauengatik, harrigarria da ikustea nola pertsona bakar batek ahal duen hain eragin handia izan ekonomiaren sektore batean.


Markel Hernandez


Xataka

DW

Verde y azul



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.