Aldaketa klimatikoa oso gauza serioa bihurtzen ari da, izan ere, dena okerrerantz doa. Denak horrela jarraitu ezkero gure planetak ez du beste asko iraungo. Aldaketa klimatikoak, bai planetari, bai gizakiei eta bai animaliei eragiteaz gain ekonomiari ere eragiten dio.
Klima-aldaketak egonkortasun ekonomikoan arazo larriak ekartzen ditu. Esate baterako, bero-boladek lan-gaitasuna eta produktibitatea murrizten dute. Urakanek, tifoiek eta zikloiek, herriak suntsitzen dituzte jende asko pobrezian utziz. Eta lehorteek uztak murrizten dituzte, jendea elikatzea zailduz. Horrekin batera, etorkizun hurbil batean, oinarrizko elikagaien prezioak gora egingo dute eta herrialdeen arteko gatazkak hasiko dira ondasun urriengatik. Munduko Bankuak ohartarazi egin du: premiazko neurriak hartzen ez baditugu, 2030ean 100 milioi pertsona edo gehiago pobrezian biziko direla klima-aldaketaren ondorioengatik.
Hau guztia orain geldiarazten ez badugu, aurrerago atzeraezina izan liteke. Berri ona da gure esku dagoela eta garaiz gaudela klima-aldaketak munduan dituen ondorioak eteteko. Horretarako, beharrezkoak ez diren plastikoak eta ontziak saihestu, birziklatu eta berrerabili, garraio publikoa gehiago erabili, aparatu elektronikoak deskonektatu, zuhaitzak landatu eta beste hainbat gauza egin ditzakegu mundua zaintzeko. Denok pixka bat lagundu ezkero dena hobetzea lortuko dugu!
Iturriak:
https://www.iberdrola.com/medio-ambiente/impacto-del-cambio-climatico
https://ayudaenaccion.org/ong/blog/sostenibilidad/efectos-cambio-climatico-economia/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.