Urte hau ekonomia aldetik 2020. urtean baina hobea izan da, ostelaritzako sektorea eta nazionalek Espanian bertan egindako bidaiak adibidez, nahiko gerturatu dira pandemia aurreko zenbakietara, baina turismoaren sektoreari orokorrean asko geratzen zaio zenbaki horietara iristeko, batez ere turismo internazionalen zenbakien ondorioz.
Pandemiak mundu osoko herrialdeen ekonomian eragin du, baina espainaren kasuan turismoak garratzia handia du herrialdaren ekonomian, INEk ateratako azkeneko datuetan honako hau ondoriozta daiteke, 2019an Espainian turismoaren sektoreak BPGren %12,4 zen eta enpleguaren %12,4.
Lehenengo hiru hiruileko hauetan turismoaren sektoreak, etorritako internazionalak eta bertakoek Espainia barruan egindako bidaiak kontuan hartuta, edukitako ingresuak 2019 urteko lehen bederatzi hilabete hauetan egondako ingresuen erdia baina gutxiago izan dira, 2019an 99.470 milioi euro ingresatu ziren eta aurten, 2021ean 45.137 milioi euro baino ez ingresatu dira. Oraindik ere urtea amaitu ez denez azken hiruileko honetako datuak gehitzea falta da, baina pandemia igarotzen ari den momentua ikusita, omicron bariante berria nola eragiten ari den ikusita, datuak ez dira nahikoa hobetuko eta ondorioz, Espainak turismoaren sektorean azken urte hauetan edukitako bigarren urte txarrena itxiko du, jarraian gainera.
Aurtengo datuak aipatu bezela 2020koak baina hobeak izan dira, turismoak ingresatutako 45.137 milioi euro horiek internazionalek eta nazionalek gastatutako dirua da. 16.69 milioi bidaiari internazional etorri dira Espainara, 24.179 milioi euro gastatuz, eta geratzen den dirua, 102.15 milioi espainiarrek beraien bidaietan gastatutakoa da, 20.958 milioi euro zehazki. 2020ko datuak aztertzen baditugu bidaiari internaziolak aurtengoak baina gehiago izan ziren 16,83 milioi baina bidaietan gastatutakoa gutxiago izan zen, 17.711 milioi euro. Espainiarrek aldiz aurten baino bidai gutxiago egin zituzten 76,66 milioi, eta bidai gutxiago egin zituztenez zentzuzkoa den bezela diru gutxiago ingresatu zen turismoaren sektorean 15.150 milioi euro. Beraz internazionalen eta nazionalen datuak gehituz aurreko urtean 32.870 milioi euro inguru ingresatu ziren eta aurten aldiz datu horiek hobetu dira 45.137 milioi euro ingresatuz.
Baina datu horiek 2019 urtearekin konparatuz oso eskasak dira, turismoak 99,476 milioi euro ingresatu zituen eta zati handi bat internazionalek gastatutako dirua izan zen, 67 milioi turista internazionalek 73.511 milioi euro gastatu zituzten eta geratzen diren 13.100 milioi euro horiek espainiarrek egindako 16,2 milioi bidaietan ingresatutako dirua da.
Pandemiaren situazioa hobetzen ez den bitartean herrialdearen ekonomia hobetzea ere zaila izango da. Nire ustez 2022. urtean egoerak hobera egingo du baina nork daki, urtearen azken zati honetarako ere situazioak hobera egitera espero zen eta pandemiaren momentu okerrenetako bat igarotzen ari gara. Espainaren ekonomiaren hobekuntzarako beharrezkoa da, langabezia kopurua jeitsi dadin eta enpresa txikiak bizirik jarrai dezaten.
informazio-iturriak:
Más de 50.000 millones de ingresos turísticos perdidos hasta septiembre | Economía (elmundo.es)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.