Pasa den astelehenean futbolaren munduan hain garrantziatsua den “Balon de Oro” edo “Urrezko Baloia” euskaraz banatu zen, bai emakume eta bai gizonezkoen kategoriatan. Sari honek urte horretako munduko jokalari hoberena saritzen du eta futbolari guztien edo gehienen ametsa da hura irabaztea.
Urte honetako irabazleak Leo Messi, bere zazpigarren urrezko baloia, eta Alexia Putellas, lehen Espaniar emakumea eta bigarren Espaniarra sari hau irabazten, izan dira. Frantziako “France Football” aldizkariak ematen duen sari honek ez irabazi ekonomiko zuzenik, urrezko baloia irabaztearen ohorea da lortzen dezuna. Baina azkenean hau irabazteak ezagunagoa egiten zaitu munduan zehar eta horrek markek zurekin kolaboratu eta lan egin nahi izatea eragin dezake. Markekin publizitatea egiteak noski irabaziak ditu, eta markaren arabera irabaziak handiak izan daitezke.
Aurtengo bi irabazleek PSGn, Leo Messiren kasuan eta Bartzelonan, Alexiaren kasuan jokatzen dute eta beraien soldatak oso desberdinak dira nahiz eta biek munduko bi talde hoberenetako batzuetan jokatu eta biak beraien kategorietan munduko hoberenak izan. Desberdintasun bakarra beraien generoa da, gizonezko futbolak emakumeen futbol munduak baino askoz ere diru gehiago mugitzen du eta honek soldatetan eragin handia du. Eragile nagusietako bat telebistan partiduak botatzea da eta duten publiitate guztia da, nesken kasuan publizitatea oso urria da mutilenean aldiz ekipo guztiek dituzte hainbat babesle diru laguntzak ematen dituztenak. Markei gehiago interesatzen zaie mutilen futbolean inbertitzea neskenean baino telebista kateek nesken partidu gutxiago botatzen dituztelako eta jarraitzale gutxiago dituelako, beraz beraien marka ezaguna egitea zaila da nesken futbolak duen ikusgarritasunarekin.
Munduko bi jokalarien soldaten arteko diferentzia oso nabaria da, Messik 30 milioi euro urteko soldata du eta Alexia ez da milioi erdira ere iristen, 150.000€ urteko da bere soldata. Aipatzekoa da Alexia dela españa emakumeen ligan hoberen kobratzen duenetako jokalari bat eta salario minimoa 16.000€ urtean direla, beraz datu horiek kontuan hartuta ez dago batere gaizki Alexiaren soldata. Messik futbolarekin Alexiak baina 200 aldiz gehiago gutxi gorabehera irabazten du eta hori kolaborazioak kontutan hartu gabe.
Publizitatearen bitartez Messik milioiak eta milioiak irabazten ditu, batez ere bere babesle nagusiaren bitartez, Adidas. Alexiak aldiz Nike kirol markarekin egiten du lan, bere babesle nagusia da eta horren bitartez ez da milioia irabaztera ere iristen.
Azken urte hauetan asko hobetu da emakumeen situazioa futbolean eta kirolean orokorrean baina azkeneko pauso bat eman behar da gizonekiko berdintasuna lortzeko eta hori hobekuntza ekonomikoa da, markek emakumeen alde egin behar dute, babesle gehiago lortu eta ekipo handiek beraien emakumezkoen ekipoan konfidantza gehiago eduki diru gehiago erabiliz sektore honetan hobekuntza lortzeko, soldatak igotzea lortzeko modu bakarrak dira.
Iturriak:
Leo Messi y Alexia Putellas: las diferencias de salario (cuatro.com)
LAIA VILLARRUBIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.