2019(e)ko martxoaren 3(a), igandea

Lau eguneko lanaldia

LAU EGUNEKO LANALDIA

Gaur egun langileen asteko lanaldiak, gehienetan, bost egunekoak izaten dira, eta normala den bezala, guztiok nahi dugu ahalik eta gutxien lan egin soldata berdinagatik. Zer esango zenuke hori posiblea izango balitz?


Hainbat enpresek lanaldi murrizketaren esperimentua egin zuten, hau da, beraien langile batzuei beraien asteko jardunaldia lau egunetara murriztu zuten, baina soldata berdina mantenduz. Esperimentu horrek izandako ondorioak oso positiboak izan dira. Ikerketen arabera, lanaldi murrizketa jaso zuten langileen produkzioak gora egin zuen, izan ere, aisialdirako denbora gehiago izateari esker, langileak garaiz iristen ziren lanera, denbora hobeto erabiltzen zuten, absentismoa murriztu zen… hau da, hobeto lan egiten zuten denbora gutxiagoan.

Horretaz gain, lanaldi murrizketak ez zituen izango ondorioak enpresentzat bakarrik, langile eta ingurumenean ere ondorioak izango zituen. Lehenengo, lan-egun gutxiago izateak, lehen esan dudan bezala, langileek aisialdirako denbora gehiago izatea eragingo zuen, beraz, beraien estres maila murriztu, lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka handitu, eta osasuna eta atsedena hobetuko ziren. Gainera, orokorrean, langileen garraio gastuak murriztuko ziren, autoa egun bat gutxiago hartu beharko zutelako, eta horrek, nahiz eta kopuru txiki batean izan, kutsadura murriztuko zuen. Azkenik, energia kontsumoa murriztuko zen: elektrizitatea, piztutako ordenagailu eta berogailu kopurua… gutxituko zirelako, beraz, enpresen gastu aldakor batzuk murriztuko ziren.


Amaitzeko, nire ustez, lau eguneko lanaldia ezartzea oso ideia ona dela iruditzen zait, izan ere, nahiz eta hasieran enpresentzat zaila izan ordutegi berriak antolatzea, langileen bizi-maila (aisialdirako denbora gehiago, osasun hobeagoa, soldata berdina edo antzekoa…) hobetu eta produkzioa igoko zen, eta orokorrean gizarte osoa aterako zen onuradun.

BIBLIOGRAFIA:
  • https://www.huffingtonpost.es/2018/07/22/una-jornada-laboral-de-cuatro-dias-el-experimento-de-gran-exito-de-una-empresa-neozelandesa_a_23487257/
  • https://www.publico.es/economia/jornada-cuatro-dias-jornada-laboral-cuatro-dias-semana-baja-estres-agotamiento-trabajador-aumenta-productividad.html
  • https://www.lasprovincias.es/economia/trabajo/viernes-20181011013325-nt.html
  • https://www.sage.com/es-es/blog/como-seria-una-semana-jornada-laboral-de-cuatro-dias/
  • https://www.elmundo.es/papel/futuro/2019/02/07/5c5ad9b2fc6c837e6f8b45e5.html



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.