2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

SAN VALENTIN, EKONOMIAREN MAITALE



Urtero bezala, otsailaren 14ean, San Valentin eguna ospatzen dute maitasunean zortea dutenek. Egun hau gerturatu ahala, jende asko hasten da pentsatzen nola harritu haien bikoteak. Batzuek erabakita edukitzen dute, eta beste batzuek azken unera arte presaka dabiltza; batzuek ez dute ospatzen, eta beste batzuek bai. Kritika guztiak gorabehera, jende askok hartzen du kontuan ospakizun hau.


Beste ospakizun batzuen moduan, San Valentin, kontsumismoa bultzatzen duen festa bat da. Mundu mailako ospakizun honek, maitasun erromatikoa, detaileak eta opariak ditu ezaugarri nagusi, horregatik, salmentak ere gora egiten dute, eta enpresak dira ospakizun honen onuradun nagusiak. Negozioek, data hau gerturatzen hasi ahala, publizitate-kanpainak prestatzen dituzte, non bihotzak eta kolore gorria diren protagonista nagusiak, kontsumitzailearen arreta erakartzeko. 


Ikerketa baten datuen arabera, Espainian batez beste 60 euro gastatzen dira pertsona bakoitzeko. Gizonek emakumeek baino gehiago gastatzen dute, batez beste 73 euro; eta emakumeek 44. Erosketa guzti hauek, ekonomia bultzatzen dute, izan ere, spa zerbitzuen, jatetxeen, gozotegien eta beste merkatu-txikiren kontuak hobetzen dituzte. 


Nagusiki, opari ohikoenak saltzen dituzten sektoreei egiten die mesede handiena ospakizunak. Hala nola, afari erromantikoak eta bidaia eta ihesaldi erromantikoak. Loreak ere ezin dira falta. Espainiako Interflora Floristen Elkartearen (AEFI) datuen arabera, egun horretako loreen salmenta urteko fakturazioaren %5 eta %15 artean dago. Bikoteek egiten duten beste opari klasiko bat bitxiak dira, adibidez, eraztunak edo bihotz forma duten diseinuak.


Amaitzeko, musuak eta besarkadak oparitzen dituztenak ere badira, edo eta bikotekidearekin egotearekin konformatzen direnak. Mota guztietako opariak egin daitezke. Beraz, maite duzun pertsona bati opari bat egitekotan bazaude, pentsatu al duzu jada aukeraren bat?


ITURRIAK:

https://blog.selfbank.es/la-traduccion-economica-de-san-valentin/

https://www.lainformacion.com/economia-negocios-y-finanzas/san-valentin-tambien-enamora-la-economia-se-disparan-las-ventas_X9ASg2WKgokQzqMFyJ8Jt3/


NAIA UGARTE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.