2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena
DIRUA AURREZTEA ETA INFLAZIOA
Ekonomia ziklo irregularrez osatuta dago. Beti dabil gora eta behera, lau faseren inguruan: depresioa edo hondoa (ekonomiaren beheko aldea), hegaldia edo goraldia (gorantz doan aldia), goieneko aldia (goran dagoen aldia) eta beheraldia (berantz doan aldia). Ekonomia zentralizatuan, ez dira fase horiek ematen; izan ere, ekonomia, estatuak kontrolatu eta kudeatzen du. Ekonomia kapitalistan guztiz libreki mugitzen da, eta ekonomia mistoan libreki mugitzen bada ere, estatuak esku hartzen du, ziklo irregularraren ondorioak, hain handiak izan ez daitezen (nahiz eta beti ez duen funtzionatzen).
Ekonomia, depresio edo hondotik atera eta hegaldian hasten denean, prezioak igotzen hasten dira. Pixkanaka-pixkanaka, ekonomia berotzen doa, berpizten, jendea dirua edukitzen hasten da eta ondorioz, kontsumitzen hasten da. Prezioek ere goraka egiten dute, baina goreneko aldira iritsi eta prezioek goraka jarraitzen dutenean, horiek puzten hasten dira eta egoera hori, azkenean, lehertu egingo da.
Egoera horretan, prezioak igotzen doazen unean, merezi al du dirua aurreztea?
Nire iritziz bai, baina ez guztiz, kontuan hartu beharrekoa iruditzen zait prezioak igotzen doazen bitartean, zuk aurreztu duzunaren balioa jaisten doala; eta beraz, zure aurrezkiak gutxitu egingo dira eta kasurik okerrenetan dirurik gabe ere gelditu zaitezkeela iritzi dut. Hala ere, diru kopuru bat aurreztea ez dut gaizki ikusten. Memento horretan, agian, ez duzu diru faltarik izango baina etorkizunean ezin duzu jakin zure egoera ekonomikoak zer buelta emango dituen.
Zuk zer pentsatzen duzu? Prezioak inflazio batean egonda aurreztuko al zenuke?
Bibliografia:
- https://www.rankia.cl/blog/mejores-depositos-a-plazo/4081380-como-afecta-inflacion-nuestros-ahorros
- http://www.expansion.com/economia-para-todos/familia/podria-ahorrar-pero-merece-la-pena-si-la-inflacion-se-come-nuestro-dinero.html
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.