Duela urte bat gutxi gorabehera, brexita gertatu zen. Brexita Erresuma Batua Europarengandik banatzearen prozesuari deitzen zaio, eta logikoa den bezala ondorio ekonomikoak ditu bai Erresuma Batuarengan eta baita Europarengan ere; ondorio positiboak baina batez ere ondorio negatiboak.
Frantziak abenduaren erdialdean Eurotunela 48 orduz ixteko erabakiak, birusaren aldaera berria kontinentera iristea saihesteko, 10.000 garraiolari baino gehiago geldiarazi zituen britainiar aldean. HM Revenue & Customs-ek (Erresuma Batuko Zerga Agentziak) ia 8.000 milioi euroko kostu gehigarria kalkulatu du industriak aduana-aitorpenak betetzeko eta salgaien jatorrizko arauak betetzen direla frogatzea baldintza berriak betetzeko.
50.000 aduanako agente berri beharko direla uste da fluxu berria tramitatzeko, eta gehienak oraindik ez dituzte kontratatu. "Hau da enpresei azken 50 urteetan egindako tramite eta burokrazia inposaketarik handiena" dio BBC William Bainek, British Retail Consortiumeko Nazioarteko Merkataritzaren aholkulariak.
Bigarren Mundu Gerratik izandako krisi ekonomiko handienaren erdian, Erresuma Batuko BPGa 11 puntu baino gehiago jaitsi zen azken urtean; covid-19aren eta brexitaren artean Erresuma Batuko ekonomia hondoratu egin dute baina Andrew Bailey-k, Ingalaterrako Bankuko gobernadoreak, Europar Batasunetik modu traketsean ateratzeak covid-19ak baino kalte askoz larriagoa egingo zuela ohartarazi zuen, batez ere nazioarteko merkataritzan gauza asko aldatzen delako Europar Batasunetik kanpo egonda: beste herrialdeekin harremana galdu dute eta akordioak egitea geroz eta zailagoa zaie.
Egia esanda, brexitak ondorio negatibo asko ekarri dizkio batez ere Erresuma Batuari. Hala ere, badago ondorio positibo nagusi bat, izan ere Londresek eta Bruselasek merkataritza-akordio bat egin zuten.
Informazio eta datuak artikulu honatatik aterata daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.