Duela urteak, etxeko tresna elektrikoek urtez eta urtez funtzionatzen zuten, gaur egun berriz, bakoitzean gutxiago irauten dute. Zergatik? Zaharkitze progromatua dutelako, hau da, tresnaren “bizitza” mugatzen dute soilik 5 urte inguru iraun dezan gehuenez. Nola? Kalitate gutxiko eta merkeak diren materialak erabiliz edo dembora edo funtzio kopuru mugatu bat ezartzen. Baina zertarako? Era honetara, 5 urtera tresna berri bat erosiko dugu, kontsumismoa igotzen da eta ondorioz, enpresek gehiago saltzen dute eta diru gehiago irabazi.
Noski, honek baditu bere alderdi txarrak, alde batetik, jendeak diru asko gastatzen du 5 urtero tresna berri bat erosiz, gainera nahiko garestiak izaten dira, eta etxean tresna bat baino gehiago eduki ohi ditugu; beraz, bakoitzetik 5 urtero berri bat erosi behar baduzu oso garestia suertatzen da.
Beste aldetik, funtzionatzen ez duten makinak zaborretara joaten dira, haien zati batzuk erreziklatu egiten dira baina gainerakoa bota egiten da; guzztiek hainbesteko kontsumismoa eta ordezkaketa egiten badugu utre gutxitan, zabor pila bat sortzen da eta hori ez da ona ingurunearentzat.
Hau guztia dela eta, jendea mentalizatzea iruditzen zait izango zela soluziorikn onena, guztiek hobeto zainduko bagenitu gure tresnak eta ez bagenitu alferrik aldatuko arazo hauek murriztuko lirateke.
ITURRIAK:
https://sareteknika.com/como-evitar-la-obsolescencia-programada-en-los-electrodomesticos/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.