2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

ERRUSIA-UKRANIA GERRATEA

 Azkenengo urteetan, Covid-19a dela eta, munduko ekonomia gelditu eta merkatua desoreka handi batean sartu zen. Behin murrizketak arindu egiten ari zirela eta ekonomia berriro gorantz zijoala zirudienean, hau berriro arriskuan jarriko duen gertakizun bat gertatu da; Errusia eta Ukraniaren arteko gatazka. Tragedia sozial bat izateaz gain, ekonomikoki garrantzi handiko gertakizun bat da. Gaur egun Errusia munduko herrialde aberatsenetako bat da, izan ere, munduko 11. herrialderik dirudunena baita eta honen BPGa $1,6 bilioi gorakoa delako. 


Ezinezkoa da ziurtasunez jakitea nola jokatuko duen merkatuak datorren egoeraren aurrean baino historian zehar gizakiok bizi izan dituen beste gerrei erreparatuz, merkatu globalak, oro har, ahuldu egiten dira gerrak hurbildu ahala. Ondoren, gerrak amaitu baino askoz lehenago indartzen dira eta gizateriaren kalitatearen aurrean erreakzionatzen dute, axolagabekeria harrigarriarekin. Badirudi horrela jokatuko duela merkatuak hori adierazten Errusiak Ukrainaren aurka egin duen eraso berrienaren aurrean.


Oraindik inbasiorik ez egon arren, Europar ekonomiak ondorio larriak jasan ditu. Esaterako, lehen aldiz azkenengo 7 urteetan, petrolioaren prezioa 100 dolarretik gorakoa da eta gas naturalarena, %60 garestitu da. Honek kalte berezia eragingo dio Europari, ez baitago batere prestatuta gas errusiarrari uko egiteko. Gainera, dagoeneko poltsak %5ko jeitsiera izan du eta urrearen prezioa %2 igo da. 


Espainiari dagokionez, dagoeneko nabarmenak dira gatazka honen ondorioak. Batetik, Ukraina da Espainiako lehen arto-hornitzailea, laugarren gari-hornitzailea eta lehen ekilore-hornitzailea. Espainian erabiltzen den zerealen %27 eta eklor-olioaren %70, Ukraniatik inportatzen da. Hau dela eta, Espainiako familien erosketa saskia garestiagoa izango da datozen asteetan. Bestetik, petroleoaren eta elektrizitatearen prezioan igorakada ere nabarmena izango da, dagoeneko elektrizitatearen prezioa merkatuan %17 igo baita.


Hala eta guztiz ere, inbasio hau gertatuko balitz, ondorio larrienak jasango litukeen herrialdea, Errusia bera izango litzake. Egoera ikusita, Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeak bildu egitera behartuta ikusi dira. Bileran bildutako herrialdeen helburu nagusiak, Errusiako inflazioa piztea, ekonomia isolatzea eta industria dinamizatzea dira. Ondorio nabarmenenak jasoko dituzten sektoreak energiaren, finantzen eta garraioarenak dira. Gainera, Errusiar bankuen %70i negatiboki eragingo dio. 


Azkenik, oraindik etorkizuna nahasmen bat da. Baina egoerak aurrera egiten badu, Europar Batasuneko bileran Josep Borrellek, EBko goi-ordezkariak,  ohartarazi du zigorrak inoiz ezarritako gogorrenak izango direla. Garbi dago gerra honek aurrera egin edo ez, sektore ekonomikoak ondorio larriak jasango dituela, ez bakarrik Errusian, baino munduko herrialde gehienetan, guztietan ez esateagatik.  https://www.eleconomista.es/economia/noticias/11630023/02/22/Las-consecuencias-economicas-del-conflicto-entre-Rusia-y-Ucrania-llegaran-en-tres-fases-diferentes.html


https://www.nytimes.com/es/2022/02/23/espanol/rusia-ucrania-economia-mundial.html


https://www.ondacero.es/programas/la-brujula/audios-podcast/la-brujula-de-la-economia/brujula-economia-consecuencias-invasion-rusa-economia-espanola_202202246217f73c5782e50001364922.html 


https://as.com/diarioas/2022/02/24/actualidad/1645714148_948474.html


https://www.finect.com/usuario/__Finect/articulos/salta-guerra-rusia-ucrania-que-cabe-esperar-finanzas


https://www.elperiodico.com/es/internacional/20220224/ue-condena-ataque-anuncia-sanciones-13283104


MAREN DEL CAMPO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.