2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

KONTZIENTZIA

Azken bolada honetan teleberria ikusiz konturatu naiz itsututa gaudela. Askotan ez gara kontziente gure inguruan ditugun arazo pilaz. Ez dut esan nahi egun osoa horretan pentsatzen jardun behar dugula, baina bizitzak daude arriskuan eta hori ez da jolasa. Gizarte hobe batengatik borrokatu behar dugu.

Aurrekoan, egunero bezala teleberrian diputatuen kongresuari eskaini zioten denboratxo bat. Mariano Rajoy, Pablo Iglesias eta beste hainbat politikoen interbentzioen zati txikiak jarri zituzten. Hauetan, bazeuden beraien arteko "elkarrizketak" edo hobeto esanda batak bestearen diskutsoari erantzuten zioten txantxak. Lotsagabeak iruditzen zaizkit, suposatzen den parlamentu serio eta beharrezkoa den batean horrelako jarrerak. Gutaz parrez ari direla dirudi. Benetan konflikto historiko batzuetan oinarrituz trastuak burura botatzen diren  pertsonen esku jarri behar ginateke? Edo benetan etorkizunera eta oirainaldira begira hobetu nahi duten pertsonetaz fidatu behar gara?

Ekologia edo kutsadura hobe esanda gure munduko arazo handienetako bat da. Ez gara konturatzen lurrari egiten diogun minaz. Ondoren gerrak, desnutrizioa edo gosea, pobrezia, langabezia. matxismoa, bortxaketak, askatasun falta... Hau dena etengabe gertatzen ari da, eta bitartean parlamentua hori denataz burlatzen ari da modu batean. Irtenbideak bilatu ordez, lehen esan dudan bezala garrantzia ez duten gauzetaz jarraitzen dute eztabaidan. Jende honen menpe dago gure ekonomia, eta korrupzioan erabat sartuta gaude. 2015. urtean 150 korrupzio-kasu ireki ziren Espainian. Iraultza urgente bat beharrezkoa da edo galduak gaude.

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

LAN BALDINTZA TXARRAK

Krisia dela eta, enpresa askok aurrekontu txikiagoa dute lan baldintza onak eskeintzeko, horrek baldintzak okertzea eta tekonologia murriztea eragin du. Langile asko ez daude pozik egoera onekin, baina baldintza horiek onartzea beste aukerarik ez dute.

Mota guztietako kasuak daude, baina ohikoena lanaldiaren bikoitza edo hirukoitza egitea da egun batean, soldata berdina edo txikiagoa jasota. Langileek hainbeste ordu sartzeak, produktibitatea jaistea eta lehiakortasuna galtzea. Argi dago, langile hori hurrengo egunean ez dela motibatuta joango lanera eta produktibitatea jaitsi daiteke. Motibazio falta horrek lanerako interesa galtzea eragin dezake. Gainera, enpresak askok soldata izugarri murriztu dute azken urteetan, hori dela eta, jendeak ordu extra gehiago egin behar izan ditu.

Tamalez, badaude askoz kasu larriagoak, adibidez, atzerritik etorritako inmigrante askok jasotzen duten tratu txarra. Argi dago lana bilatzea ez dela erraza momentu hauetan, baina inmigranteentzat oraindik arazoa larriago da, asko eta asko engainatuta etortzen dira, lan on bat aurkitzeko asmoz, baina enpresak beraietaz aprobetsatzen dira gehienetan. Oso baldintza gogorretan lan egitera behartzen dituzte, ez baidute beste aukerarik, askotan inork egin nahi ez duen lana egin behar izaten dute, egunean ordu pila bat sartuz eta miseria bat irabaziz.

Emakumeak ere ez dute erraza, lan munduak ere gogor diskriminatzen ditu. Gizonezko batek lan ordu batean %17 gehiago irabazten du emakume batek baino. Baina hau ez da okerrena, kontratatzeko garaian enpresa gehienek gizonezkoak kontratatzen dituzte emakumeen aurretik, askok emakumeak arazo gehiegi ematen dutela arrazoitzen dute, haurdunaldiko baja ordaindu beharrak buruko mina eragiten die bati baino gehiagori. Beste ikerketa batek dio, bikotekidea dutenek edo ama direnek oraindik okerrago dutela lana aurkitzea.

Hauek adibide txiki batzuk dira, askoz gehiago daude eta zein baino zein okerragoak, tamalez egunero ikusten ditugun arazoak lan munduan ere islatuta daude. Enpresa edo lantegi guztietan ez dira ematen kasu hauek baino beste askotan bai eta begiak ireki baino ez dugu egin behar konturatzeko.

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

KONTSUMISMOA

Iritzi testu  hau idazteko kontsumismoa kontzeptuaren inguruan informatzen aritu naiz hainbat web gunetan, wikipedian esate baterako eta honako hau izan da aurkitu duana: Kontsumismoa, beharrezkoak ez diren zerbitzu eta ondasunen metaketa, erosketa edota kontsumoari egiten dio erreferentzia. Horrez gain, giza talde baten barnean sortzen den ohorea edota estatusa eskuratzeko, sistema politikoak eta ekonomikoak sortu duen aberastasun lehiakorrari deritzogu. Kontsumoak eskala handian, errekurtso naturaletan eta ekologian desoreka nabarmena suposa ditzake. Kontsumismoa, erosketa kontrolaezin bezala ulertuta, gogobetetasun eta zoriontasun pertsonalaren eskurapenarekin lortzen diren efektu zein ondorioak idealizatu egiten dira.

Niri behintzat kontsumismo hitza aipatzen didatenean “erostea erosteagatik” esamoldea etortzen zait burura. Gaur egungo gizartean momentu oro gertatzen da hau, izugarria da erosten ditugun gauza mordoa, benetan behar ez ditugunak, bakarrik gu ondo sentitzeko edo gizartean zerbait garela benetan sinesteko erosten ditugunak. Nerabeen artean, adibiderik garbienetako bat arropa da, guztiek joan nahi dute moda modako arroparekin, eta gainera ez bakarrik hori, nahi duten arropa hori marka jakin batekoa behar du izan. Adibidez, txamarra mota batzuk modan jartzen dira eta mundu guztiak erosi nahi du txamarra hori. Azken finean erreparatzen badiogu jendeak daraman arropari, konturatuko gara ia jende guztia berdin-berdin jantzita doala. Hau da kontsumismoaren ondorioetako bat, eta niri behintzat pixka bat patetikoa iruditzen zait, eta jendea kontrolatzeko modu bikaina. Bakoitzak bere izaera ukitua eduki beharko lukeela iruditzen zait, baino hemen bakoitzak ikusiko du zer egin, bi aukera posible daude: artaldean bat gehiago izatea edo eta aske izatea.

Resultado de imagen de consumismo

2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

KAPITALISMOA GAUR EGUN

KAPITALISMOA GAUR EGUN

Gaur egun kapitalismoaren adibide argi bat izendatzean ez da batere erraza, gaur egun kapitalismoan edo merkatu-ekonomian guztiz oinarritutako herrialdeen kopurua oso txikia delako. Baino adibide argienetariko bat eta garrantzitsuenetako bat Estatu Batuen kasua da.
Estatu Batuen ekonomia beti egon da merkatu-ekonomiarekin edo kapitalismoarekin lotuta. Kapitalismo honek momentu oso gorabeheratsuak dakartza, oso momentu ekonomiko honak ekarri ditzake baino aldi berean krisi izugarriak sor ditzake. Estatu Batueui gertatu zitzaien bezala, akzionen jaitsiera masiboarekin.
Orain arte Estatu Batuak pixkanaka oreka bat mantentzen saiatu da, nolabaiteko ekonomia-mistoa sartu nahian eta kapitalismo hain absolutua izan ez zedin. Saiakera hau gehien bat krisi ekonomikoak ekiditeko egin zen. 
Obamaren presidentziak aspektu honetan aurrerapen nahikoak ekarri zituen, zerbitzu publikoetan oinarritutako aldaketak gehien bat. Gaur egun arte eginiko aldaketa saiakera guzti horiek alferrik egin direla ematen du, Donald Trumpen garaipenarekin. Trumpen presidentziarekin galduta ematen zuen kapitalismo absolutu hori bueltatu daitekeela dirudi, eta horrekin batera garai gorabeheratsuak eta krisi bortitzak gerturatu daitezkela dirudi.
Trump presidente atera izanak, kapitalismorako eta enpresa eta industria handietarako oso lagungarriak izan diatezke, ordea pobreak gero eta pobreago izango direla aurreikusten da, eta aldiz aberatsk gero eta aberatsasgo. Zerbitzu publikoen murruzketa handia egon daiteke, zerbitzu publioak izaten jarraituz eta gutxi batzuentzat biretauak. Honekin ondorioztatu dezakegu Trampen garailerak Estatu Batuak berriro ere kapitalismo absoluto batean murgilduko dituela, dagozkion gorabeherekin. 

OPORRAK ETA BIDAIAK

OPORRAK
Abenduaren zubia gerturatzen ari da …
ETORRI GUREKIN!

Abenduaren zubia geroz eta gertuago dago eta horren ondorioz egun hauetan gure inguruan hainbat bidai egiteko aukera eskaintzen ari diren iragarkiak entzuten ari gara, bai telebistan, irratian, autobuseko geltokietan ...
Bidaiatzeko konpainia guztiek eskaintza handia ematen digute edozein lekutara joateko egun zoragarriak pasatzera; Nahiz eta egun gutxi izan, batzuk Europa bertan bidaiatzeko aukera ematen digute eta beste batzuk, berriz, urrutiago joateko eskaintza ematen digute.

Gaur goizean bus geltokian nengoela, buruari hainbat buelta eman dizkiot gai honi: Errealistak izanez, bidai zoragarriak izan daitezke bai, horrelako bidaiak askotan gustatzen zaizkigu egitea gauzak desberdinak ikusteko, kultura desberdinak sentitzeko … baina esan beharra dago krisi garai honetan familia askorentzat gastu ikaragarria dela.  Gehienetan, publizitateak beharrak nahastea eragiten digute, eta horren ondorioz bidai horiek 1.mailako beharrak direla sentiarazten digute beraz esan daitekeena da azkenaldian luxua beharrekin gaizki bereizten ditugula.
Modu berberean, normaltzat hartu daiteke 9 urteko ume gehiengoak Euro Disneyland-ea bidaiatu izana?

Beste ikuspuntu batetik ikusita kontsumo joera honek bere alde positiboa dauka, zeren eta kontsumoari esker gure inguruko ekonomia-lanari bultzada ikaragarri bat ematen ari zaio, hainbat lan postu sortzen ari da eta …
Esfortzu oso handia egiten ari dira familiak, baina krisi garai hauetan normala ahal da familia batzuek maileguak eskatzea bankuei horrelako gauzetarako?

INORK/EZERK EZ NAHASTEA ; BESTE AUKERA BATZUK BADAUDE! Seguru nago, zure ingurunea begiratuz toki eder bat baino gehiago egongo direla, zure zain, gozatzeko.                                                                                                                                   

ENPRESEN ESTRATEGIAK

Gure gaur egungo gizarteko ekonomiako arazo handienetako bat publizitate da. Publizitate engainu moduko bat da guretzat. Saldu nahi duten produktua merkatuko gauza onena bezala eta mundu guztiak nahi duen gauza bat bezala jartzen dute, horrela jendea, tranpan erori egiten da eta erosi egiten du. Mundu honetan dena da gastatu eta gastatu, gauza berri bat atera eta hori nahi dugu, besteen gainetik jartzeko edo geure buruarekin hobeto sentitzeko. Askotan gehiago garela pentsatzen dugu edo gehiago sentitzen gara besteek ez dituzten gauzak ditugulako. Baino azkenean, gauza horiek gutxi iraungo diguten kapritxoak besterik ez dira. Iritsiko da gehiago gustatzen zaigun arropa, mundo guztiak dituen eguzkitako betaurrekoak, 24h irauten dituen makilajea…

Gainera, publizitateetan, jende famatua jartzen dute produktu hori erosten edo aurkezten. Hori ere tranpa utsa da. Jende famatu bat ikusten dugunean produktu bat erabiltzen edo erosten, produktu hori ona izango dela pentsatzen dugu, eta hori ere arrazoi handi bat da produktua erosteko.


Izan daiteke, produktu horrek arrakasta handirik ez izatea. Kasu horretan, produktua prezio baxuan edo oparitu egingo dute. Hori enpresaren beste estrategia bat da. Oparituta baldin badaude produktuak, nahi ezta ez izan oso ohikoa erabiltzaileen artean, erosi egiten du jendeak, horrela pixkanaka pixkanaka, jendea geroz eta gehiago erosten joataen da eta produktu horren eskaria nabarmen igo egiten da. Orduan enpresak aukera hori aprobetxatu eta produktu horren prezioa igo egiten du. Produktu horrek arrakasta izan duenez erosleen artaen, jendeari berdin izaten zaio produktu horrengatik pixka bat gehiago ordaintzea eta enpresak hasieran galdutako diru guztia lortu egiten du.

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Maslow-ren piramidea

Irakurri dugun testuak dion bezala ezin dugu bigarren-mailako beharrak asetu  lehenengo mailakoak asetuta egon arte. Baita ere gure lehentasunei buruz hitz egiten digu, bertan gure lehentasunak aldakorrak direla dio eta adibideak jartzen ditu. Gai hauei buruz nire iritzia emango dut.

Maslowren piramideak lehen-mailako beharrak bete behar ditugula bigarren mailakoak betetzeko esaten du. Nik ados nago esaten duenarekin, baina ez osotasun batean, hau da, nik 500€ditut poltsikoan eta 5 akzio dauzkat erosita. Seigarren akzio bat erosteko 500€ behar ditut, baina erosketa hori egiten badut aste honetan ez nuke argia ordaintzeko ditu haina. Kasu honetan lehen mailako beharra argia ordaintzea da eta bigarren-mailako beharra akzioa erostea. Baina lehen esan dudan moduan, ez nago erabat ados. Ludopata batek, ezin du jolasteari gelditu eta askotan jolas horietan dirua erabiltzen da. Diru asko galdu dezakete eta jan gabe gelditu daitezkeela haiek zuten diru guztia jolasean erabili dutelako. Adibide honetan,  bigarren mailako beharra jolastea da eta lehenengo mailakoa jatea, baina, ludopata honek dirua gastatu arte jolastu duenez, bigarren mailako beharra, lehenengo mailakoa baino lehenengo bete du.

Guk ditugun lehentasunei buruz baita ere hitz egiten du. Gure lehentasunak erraz alda daitezkeela esaten du eta horrekin erabat ados nago. Adibidez: nire lehentasuna momentu honetan “artikulu” hau ondo egitea da, baina Interneta joaten bada nire lehentasuna berriz piztea izango da eta gero nire katuak janaria eskatzen badu Interneta utzi, lan hau utzi eta janaria ematera noa.

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

AUTONOMOENTZAKO LEGE BERRIA

AUTONOMOENTZAKO LEGE BERRIA


Orain  duela egun batzuk Espainiako gobernu berriak (PP eta Ciudadanos) autonomoentzako lege berri bat atera dute, ideia hau Albert Riverak proposatu du hasiera batean eta dirudienez momentuan ezarriko da. Lege berri hau autonomoentzat positiboa izango da, 50€ko kotizazio ordaindu beharko dute urtean, aldaketa honek eragin handia izango du merkatuan eta enpresen hazkundea nabarmena izango da, honek animatzen du enpresa berriak agertzea eta ondorio positiboak izan ditzake enpresentzako. Enpresa berri hauek ez badute 764 euroko etekina lortzen, beraien kotizazioa nuloa izango da. Gobernuaren helburuetako bat dirudienez Espainiako herrialdean enpresen garapena eta hazkundea lortzea da horrela merkatua handiagoa lortzeko asmoz eta etekin handiagoekin. Baita ere lege honen neurrietako bat langile horien kotizazioa aldakorra izango da, hilabete batean egindako egun kopuruarengatik kotizazioa aldatuz joango da. Emakumezko autonomoak haurdunaldi epean egoteko kasuan kotizazioa ez dute ordaindu beharko. Espero degu lege berri honekin Espainiako enpresa berriak zein garatuak hobekuntza nabaria ikustea merkatu mailan.

2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

ERRAUSTEGIA; OSASUNA ALA NEGOZIOA?

Udako oporrak hasi aurretik Diputazioak ezkutukeriaz bedeinkapen edo onarpen politikoa eman zion herritarren protesta artean Zubietako erraustegiaren proiektuari. Bertan eraiki nahi duten erraustegiak sortzen dituen kalteak eta guzti honen atzean dabiltzanei buruz hitz egingo dut idatzi honetan.

Errauskailua, zaborrak lehengai bihurtzen dituen industria arriskutsu eta kutsakorra da, eta zenbat eta zabor gehiago sortu negozioa handiagoa da. Materia organikoa erretzeko beharrezkoa baitu birzikla gai diren papera, kartoia, plastikoa....
Zaborraren murrizketa eta prebentziorako sortua da.
Egia da energiaren zati bat berreskuratzen dutela, baina horretarako behar den tenperatura lortzeko erregai fosilak erre behar dituzte, geroz eta gehiago birziklatu orduan eta erregai fosil gehiago beharko du. Gipuzkoa osoko zaborrak batetik bestera ehundaka kamioietan garraiatuz, gasoila gastatu, keak edo kutsadura alperrik sortu eta beterik ditugun errepideak oraindik gehiago beteko lirateke, istripuak areagotuz...
Hainbat zientzialariren ahotan entzun izan dugu bai gizonek eta bai emakumeek edozein kantzerrez hiltzeko posibilitate handiak dituztela errauskailuetatik edo hondakinen tratamendu arriskutsuetatik gertu bizi badira, zehazki, arrisku handiagoa daukate urdaileko, gibeleko, pleurako, giltzurruneko edo obarioetako tumoreak izateko.
Baina agerian utzi digute zenbait gaitan, zehazki diru asko mugitzen den gaietan, demokrazia onartezina dela alderdi politiko batzuentzat.Diputazioak errauste planta eraikitzeko eta kudeatzeko pribatizaziora joko zuela, kontratua 1500-2000 miloi € 35 urtetan izango zela eta benefizio enpresarial garbia %10,5ekoa izango zela iragarri zuenetik, Gipuzkoa multinazionalez eta haien atzean dauden banketxeez betetzen hasi zen.

Herritarrok, eduki beharko genuke aukeratzeko edo gure iritzia emateko eskubidea gure osasunarekin eta gure diruarekin jolasean ibiltzen jarduteko, baina hasteko, inork ez digu galdetu ea erraustegia nahi dugun ala ez. Are okerrago oraindik, Gipuzkoa eta Madrilgo gobernuek Usurbilgo Udala debekatu dute herriaren iritzia zein den galdetzea. Ez dute nahi herriak hitz egitea, zeren beldur izango dira negozio hau guztia dabilkiten lapur horiek?


_aneetxx

2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

BETI GEHIAGO

BETI GEHIAGO...

Eta bai, beti dago gehiago. Dugunarekin nahikoa dugula uste dugunean... Ez! Hortxe dator daukadana baina produktu hobe bat, eta gainera saltzen hasi baino 10 hilabete lehenago adierazten didate nolakoa, zertarako etab. izango den. Hasieran, kasurik ez egiten saiatzen gara gehienok, baina bereala sortzen zaigu produktu berri horrek eratzen duen intriga. Pixkanaka, aurrezten hasten gara, eta konturatu baino lehen, produktu berria erosten dugu. 

Enpresek, geroz eta gehiago erostera bultzatzen gaituzte, beren helburuetako bat beren diru sarrerak handitzea delako.

Kontsumismoa gora dijoa urteek aurrera egin ahala. Gehiago erosteko nahia sortzen digute enpresek eta batzuetan sortugabe ditugun beharrak ere sortzen dizkigute. Baina nola da posible hain errez gu, eros dezagun konbentzitzea? Bada iragarkiekin adibidez, leku guztietan daude: Telebistan, Kalean, Etxeko buzoietan... Konturatu gabe enpresek esandakoa edo esan nahi digutena  barneratzen dugu eta produktua erosten amaitzen dugu. Baina ez dute zertan iragarkiak izan enpresek  guregan eragina izan dezaten, eta horren oso adibide ona da dendena. Denda batera sartzeko gogo handiagoa sortzen digute eskaparate polit eta argitsuek, eta behin iada denda barruan gaudelarik, jartzen duten musika mota erosarazteko tekniketako bat da. Zentro komertzial guztiek, baliabide gehienak elkarrekin jarriz lortzen dutena, kontsumismoa bultzatzea da.

Gizartea kontsumismoan murgildurik dugu gaur egun, eta askotan, moda kontuengatik bakarrik erositako produktuak pilatzen ditugu etxean eta itxaroten egoten gara ea berriz moda hura noiz itzuliko, lehendik erositakoa, aprobetxatu ahal izateko. Gainera, kontsumismoa asko bultzatzen dutenak multinazionalak dira. Multinazionalak gehienetan marka oso ezagunak izaten dira herrialde guztietan, eta denok nahi izaten dugu marka jakin bateko prenda edo ondasunen bat.

Konturatzen garenerako dirua behar ez dugun gauzetan xahutzen dugu, eta hurrengo hilerako aurrezteko ahaleginak... Kaput! Desagertu egiten dira. Kontsumismoaren atzaparretaan ez erortzen saiatu behar genuke.

2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

"EROS NAZAZU"

Goizean goiz esnatu, mugikorra begiratu eta mordoa ikusten ditut. Gosaltzen dudan bitartean amak irratia pizten du, eta ez dago haiek belarritatik ateratzeko modurik. Kalera irten eta leku guztietan daude. Korrika iristen naiz autobus geltokira, eta bertan ikus ditzaket, eta baita autobusaren kanpoaldean ere. Barrura sartu, eserlekuan eroso jarri eta pantailatxo batean ikusten ditut. Ikastolan ordenagailuak erabiltzen ditugunean bertan agertzen zaizkit, eta baita banatzen dizkiguten aldizkarietan ere. Etxera iristean postontzia begiratu, eta beti topatzen ditut haietako pare bat. Pixka bat deskantsatzeko telebista pizten dut, eta uneoro topatzen ditut bertan. Konturatzen ez bagara ere, beti ditugu inguruan, guri deika, “eros nazazu” esanez.
Iragarkien inguruan ari naiz hizketan. Askotan ez gara kontziente zenbateko eragina sortzen duten gugan. Izan ere, zenbatetan kantatu izan ditugu telebistan behin eta berriro entzuten ditugun iragarkien kanta horiek? Batzuetan haietaz kokoteraino bukatzen badugu ere, denok ditugu buruan iltzaturik. Eta azken finean, nahi dutena lortzen dute enpresek, jendeak haien produktuak edota zerbitzuak ezagutzea eta haietaz etengabe hitz egitea. Geroz eta ezagunagoak egin iragarkiak, geroz eta kontsumitzaile gehiago izango ditu enpresa horrek. Hori halaxe da, izan ere, denok erosi izan dugu noizbait zerbait soilik bere iragarkiagatik.
Publizitateak, kontsumitzaileen beharrak sortzen ditu kontsumismoa sustatuz. Bere helburua ez da ongizatea bermatzea, kontsumitzaileari behar berriak sortzea baizik. Gainera, askotan publizitate engainagarria sinestera eramaten gaituzte. Adibidez, gizentasuna duen pertsona baten kasuan, argaltzeko produktuak ikusten dituenean, erosi egiten ditu. Baina askotan ez dute agindutako aldaketa ekartzen, eta batzuetan ez dira osasuntsuak ere izaten. Produktua erabat efektiboa eta osasuntsua balitz bezala eskaintzen digute, eta askotan ez da hala izaten. Gure nahiak asetuko dizkigula pentsatzen dugu, baina behar berri batekin amaitzen dugu. Produktu horrek balio izan ez digunez, beste baten bila joaten gara. Agian, gizentasuna duen pertsona horrek inoiz produktu horren iragarkirik ikusi izan ez balu, ez luke argaltzeko produktu baten beharrik izango.
Gero eta behar gehiago sortzen dira egungo gizartearentzat, baina salmentak handitzea da benetako helburua. Zenbat jendek aldatzen du mugikorra nahiz eta oraindik bikain funtzionatu? Askotan gertatzen zaigu, urtebetetzean mugikor berri bat jasotzean beharra asetuta dugula sentitzea, eta hortik hilabete batzuetara iragarki bat ikusi eta beste telefono baten behar berri bat sortzea. Mugikorrak urte gutxitan asko aldatu dira, eta azken modeloa ez badugu eskasia sentsazioa sortzen zaigu. Azken finean, modan dagoena ez daukagula sentitzen dugunean, estatus baxua dugula sentitzen dugu, ez dugu onarpen sozialik sentitzen. Horretarako ditugu iragarkiak, uneoro zerbaiten azken modeloa ez dugula gogorarazteko, modara ez goazela. Horrek ere beharrak sortzen dizkigu, merkatuan dagoen onena nahi dugulako.
Guzti onek, kontsumismora bultzatzen gaitu. Iragarkiek izugarrizko eragina dute gizartean, eta kontrolik gabe zerbitzuak eta produktuak erostera eramaten gaituzte. Gainera, etengabe sortzen dizkigute behar berriak eta eskasia sentsazioa.

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Iragarkiak


IRAGARKIAK:


Gaur egun, oso garatuta dago anuntzioen mundua. Telebista piztu eta hogei minuturo gutxienez anuntzioak daude telebistako kate askotan. Gainera anuntzio bera behin eta berriro errepikatzen da. Zein izan daiteke horren helburua? Denak aspertzea eta telebista gutxiago ikustea?

Ez ordea. Haien helburua guri gauza berriak erostaraztea da. Zergatik sortzen dituzte “cremas anti arrugas” eta horrelako produktuen anuntzioak? Nahiz eta etxean beste krema bat izan, horrelako bat erostaraztea da haien helburu eta ekonomia-eskasia izatea lortzen dute, hau da, guretzako behar bat sortuko da baina jende askok ez du behar hori asetzeko nahiko baliabide izango.

Kremen kasua aztertuko dugu baina horrelako kasu asko daude bizitzan. Iragarkietan esaten dutena, ez da egia beti. Lehen beti Nivea krema ematen zuten, baina gaur egun, denok anuntziotan iragartzen dutenaren atzetik gabiltza eta ezin liteke krema batek aurpegiko zimurrak kentzea, gehienez ekin egingo ditu baina desagertu ez. Horrelako produktuek, substantzia kimiko gehiago izaten dituzte eta nahiz eta ez iragarri, ondorioak ekar ditzakete. Arazoa bertan dago, komertzioari ez zaiola komeni produktuaren alde txarrak publikora ateratzea, bestela erosleek ez dute erosiko eta gutxiago ekoiztu beharko dute, beraz ekonomiaren erabaki hartzaileetako bat familiak dira.



Beste kasu bat da, orain ari dena zabaltzen berria, normalean erosten ditugun desodoranteak, zenbait produktu kimiko dituztela eta zenbait jakintsuen ustetan honek minbiziak eragiten dituela besape inguruan. Desodoranteak egiten dituen enpresari ez zaio komeni jendearen ahotara zabaltzea, baina farmazia eta produktu naturalak saltzen diren dendei aldiz, bai. Beraz, batzuentzat komenigarria dena, besteentzat ordea, ez.



Kremaren adibidera bueltatuz, garai batean, pertsona batek soilik egiten zituen kremak, egun aldiz, pertsona batek baino gehiagok egiten dute lana. Batzuk krema sortuko dute makina bitartez, besteek potoa, inguruko kaxa, diseinua …  ez da berdina krema banan-banan egitea ala makina bidez sortzea. Bien arteko aldea erabilitako ekoizpen-metodoan edo teknologian dago. Bietan lana eta kapitala ekoizpen-baliabideak erabiltzen dira, baina faktore hori modu ezberdinean erabiltzen da. Gaur egun denbora berdinean, produktu gehiago sortu daitezke, beraz ekoizpena handiagoa izango da.

2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

 

                                            TURISMOA

            Turismoa pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten diztuzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, denboraldi baterako egiten dena. Turismoa egiten duten horiei, turistak direla esaten zaie. 

            XX.mendetik aurrera izugarrizko garrantzia hartzen joan den jarduera da, bai ekonomia eta bai kultura arloan, ondorioz, zerbitzuen sektorea osatu, ostalaritzarekin estu lotu eta toki askotako paisai, bizimodu eta ohiturak aldatzea eragin du. Gauza guztiak bezala bere alde onak eta txarrak ditu. Adibidez, turismoak gizartean ditugun kultura ezberdineko jendea eta tokiak ezagutzeko aukera ematen digu, bizipen interesgarriak eskeiniz. Gainera, herri ezberdinen arteko harremanak sendotzen ditu. Baina badira zenbait herri jendez gainezka egoten direnak urteko zeinbat data zehatzetan, eta ia ezinezkoa izaten dena egotea.

             Gaur egun, oso erraza da horrelako bidai bat antolatzea, gure teknologia aurreratuetako edozein webgunetan dugu aukera hori, baina ez da hain erraza ekonomia arazoak dituzten horientzat, hau da, diruz oso ongi bizi ez direnentzat. Aipatzekoa da, turismoa ez dala lehen mailako behar bat, ez dala beharrezkoa dugun zerbait, baina  ekonomia eskasi hori sentitzen dugula esango genuke eta horrek bultzatzen gaituela turismoa egitera.

            Gero eta turistikoagoa izan herria ekonomikoki orduan eta hobeto egongo dira, gainera zerbitzu asko eta asko hortaz baliatzen dira. Hotelak eta garraiobideak ezinbestekoak dira herri turistiko batean jendea joatea nahi badute. Urtean zehar turista gehien izaten duen hirietariko bat Paris da, baldintza horiek betetzeaz gain gauza ikusgarri asko dituelako ezagutzeko.

            Azken urte hauetan Donostiak turismoaren igoera jasan du, honek izugarrizko eragina izan du bertako ekonomian; hostaletan,tabernetan, kaleko giroan, hoteletan... 2016ko Europako hiriburu kulturala delako.

Aukera kostua

                         AUKERA KOSTUA

Bizitzan zehar, etengabe aukeratu beharra daukagu. Edozein erabakietan, zerbait hautatu eta beste zerbait ez hautatzera derrigortzen gaitu. Baliabideak urriak direnez, behar bat asetzeari uko egitean, beste bat baino ezin dugu asetu. Ez dago jendeak nahi duen guztia ekoizteko beste baliabide material, lan eta kapitalik. Horregatik dauden aukeren artean, hautaketa egin behar da. Arazo honen aurrean daude, familiak, enpresak eta gobernuak. Gobernuek, enpresek eta familiek zertan gastatu edo zer ekoiztu aukeratzen dutenean, beste aukera bati uko egiten ari dira. Ekoiztu ahal izateko edo beste gauza bat lortzeko, baztertu behar den aukerari,  aukera kostua zaio ekonomian.


Enpresetan ere gertatzen da aukera kostua, enpresetan bertako buruzagiak erabaki behar duenean ze produktu egin gertatzen da, adibidez: fabrika batean galtzak edo kamisetak egitea erabaki behar dute, beraz enpresak galtzak egitea erabakiko du eta aukera kostua kamisetak izango litzateke, aukera prozesu horretan ere beste ekonomiako faktore bat agertzen da, errentagarritasuna, kasu horretan galtzak jende gehiagok eskatzen baldin baditu eta prezio egokian saltzen badira kamiseta egitea baino errentagarriago aterako zaie.



                                                                MUGIKORRAK



       Gaur egun mugikorrak oso garrantzitsuak dira gazte eta zaharren artean.

       Lehen aiton-amonak ez zituzten mugikorrik erabiltzen, ez zutelako lehen mailako beharrak bezala ikusten mugikorra, bigarren mailakoa baizik. Baina, gaur egun mugikorra lehen mailako beharretan sartzen dute jende askok eta gauza garrantzitsuak diren gauzak bigarren mailan sartzen dituzte.

       Lehen mugikorra dohain ematen zuten toki guztietan, auto bat erosten zenuenean mugikor bat dohainik ematen zizuten baina, orain mugikorra erosteko mugikorrak saltzen dituzten denda batera joan behar zara mugikor bat nahi baduzu.

       Gaur egun mugikor denda ugari daude adibidez, movistar, vodafone, orange, euskaltel, yoigo… baina lehen mugikor enpresa bat bakarrik zegoen Telefonika.

       Baita ere, mugikorrak egiten dituzten enpresa ugari daude gaur egun Samsung, Sony, htc, LG... baina lehen mugikor enpresa bat bakarrik zegoen Nokia.

       Horrekin esanahi dudana da teknologiak aurrerapen ugari izan dituela aiton-amonen garaian zeuden mugikorrekin eta gaur egungo mugikorrekin.

        PETROLEOA


           Petroleoa  osaera ezberdineko hidrokarburoen nahasketa likido ekonomiko bat da. Munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da 1950eko hamarkadatik aurrera. Honi buruz hitz egitea erabiko dut, gure ekonomian izugarrizko eragina duelako eta ekarpen onak egiteaz gain txarrak ere egiten dituelako.
       Munduko ekonomia ia gehienak petrolioaren menpe daude lehenengo mailako beharra izateaz gain ekonomia guztiak baldintzatzen dituelako. Badirudi, eskaria hornidura edo produkzioa baino handiagoa dela eta horregatik igo dela eta igotzen jarraituko dela petrolioaren prezioa. Baina argi izan behar dugu, petrolioa noizbait bukatu egingo dela eta beste irtenbide batzuk bilatu beharko direla ekonomia-eskasiari aurre egiteko.
       Petrolioak zenbait abantaila ditu, adibidez, erabilera asko duela, errepideak egiteko, kalefakzioak, kotxeetako lubrikazioa, gas likuatua… Baina desabaintailak ere baditu, oso kutsakorra dela, uretan ez dela disolbatzen, istripuen eraginez arrain asko hil direla, itsas ertzeak suntsitzen dituztela… Herrialdeen arteko gatazkak ere desabaintailetan edo alde txarretan sartuko genituzke, izugarrizko arazo ekonomikoak ekartzen dituelako. Adibidez, Estatu Batuak Arabiarren aurka izan zuen gerra petrolioa eskuratu nahian.