Aurtengo azaroan Espainian emakumezkoen munduko eskubaloi txapelketa ospatzen ari da. Txapelketa abenduaren 1etik 19ra bitartean ospatuko da. Guztira 32 selekzio lehiatuko dira munduko titulua lortzeko, gaur egungo eramaileari, Herbeheretako selekzioari. Txapelketa honek izugarrizko inpaktu ekonomikoa izango du herrialdeko hainbat hiritan, Toreviejan gehien, sede nagusia bertan baitago.
Gastuei dagokionez, axola handiko txapelketa bat izanda, Espainiako Eskubaloiko Federazioak (RFEBM) jakinarazi zuen gastuak 13’5 milioi izango liratekela. Hauek altuak iruditu dezaketen arren, txapelketa honen garrantzia jakinda, aurreikusitako irabaziak oso positiboak dira Espainiako ekonomiarentzat; inpaktu zuzenari dagokionez, 40 milio eurokoa izatea espero da, eta bestetik, zeharkako inpaktua 290 milioi eurotara izatera iritsi daitekela aurreikusi da.
Inpaktu zuzena dela eta, ospatuko diren 100 partidetako sarreren prezioa izango da sarrera garrantzitsuena. Gehien bat finalean, pabiloiak 4.000 pertsona jasotzeko prestatua baitago. Horretaz gain, eskubaloiko lehiaketa telebistaz, irratiz eta baita over-the-top (OTT) izeneko plataforma baten bidez jarraitu ahal izango da, ia 180 herrialdetan. Txapelketa etxetik jarraituko dutenak 160 milioi ikusle baino gehiago izatea espero da.
Zeharkakoari dagokionez, Carlos Mazonek, Alikanteko diputazioko presidentea adierazi zuen kontsumo eta garraioari dagokionez bakarrik 700.000 €-tara iristea iritsi daitekela. Bestetik, 15.000 gaualdi baino gehiago espero dira txapelketak iraungo dituen 18 egunetan eta Torrevieja eta inguruko hotelak beteak egon omen dira.
Oraindik txapelktea amaitu ez denez, hau aurreikuspen bat besterik ez da, ezinezkoa baita oraindik inpaktu ekonomiko osoa kalkulatzea. Hala ere, garbi dago garrantzi handia izango duen txapelketa bat dela, bai ekonomikoki baita eskubaloi arloan ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.