2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

BLACK MONDAY

BLACK MONDAY


87ko eztanda edo beste modu batera esanda, Black monday, New Yorkeko burtsarentzako

egun okerrenetariko bat izan zen. 1987ko urriaren 19an jo zuen gailurra krisialdi honek eta

historian zehar Dow Jones burtsa indizearenjaitsiera  handiena izan da. Beherakada hau

Hong Kongeko burtsan hasi zen arren, modu oso azkar batean hedatuzen nazioarteko

merkatuetara, esaterako Europako merkatuetara.


ZER DA DOW JONES?
Charles Dowek eta Edwar Jonesek sortutako AEBko burtsa indize garrantzitsuena da,non
New Yorkeko burtsan kotizatzen duten 30 enpresa nagusien akzioekin osatzen da (Zerbitzu
eta Garraio Publikoak izan ezik). Hasiera batean, Indize honek Estatu Batuetako ekonomia
nola hazten zen adierazteko balio zuen eta gaur egun, ordea, Ameriketako Estatu Batuetako
ekonomiaren hazkundeari eragiten dioten 30 enpresa nagusien akzioen batez bestekoa
adierazten du.    
Hona hemen 30 enpresak:

ZER GERTATU ZEN:
5 urteetan eduki zituzten irabazi guztiak egun batean desagertu ziren, %23ko galerak eduki
zituen, hau da, 508 puntukoak. Hori zela eta inbertsore nagusiei izua sortu zitzaien eta haien
akzio guztiak saltzera behartuak egon ziren oso denbora laburrera, izan ere, 500.000 milioi
dolarreko galerak eragin zituen inbertsoren artean. Honek akzioek balioa galdu zuten,
beherakada handia emanez eta jende asko pobretuaz.
Ondorengo grafikoak garbi erakusten du zer gertatu zen 1987ko momentu beldurgarri
horretan:
GAUR EGUNGO EGOERA
Gaur egun, badirudi Dow Jones Industrial Average (DJIA) nahiko ondo dihoala beste
urteekin alderatuz. Gai izan dira egoera larri guztiei aurre egiten eta hori baieztatzeko hona
hemen 1900-2000 urteetako Dow Jones indizearen eboluzioa.                                              
                         

                         

ITURRIAK:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.