Tolosako inauteriak bertan behera utzi dituzte beste urte batean ere, jende asko irrikaz zegoen une horren zain, iaz ezin izan baitzituzten inauteriak ospatu, eta duela egun pare bat berriro bertan behera utziko zituztela iragarri zuten. Argi dagoenez, Gipuzkoan Tolosakoak dira inauteri garrantzitsuenak.
Horrek esan nahi du tabernek eta jatetxeek ezin dutela pandemia aurretik irabazten zuten dirua berriro irabazi. Jende asko joaten zen beren etxebizitzetatik Tolosara, jende asko zebilen kalean eta oso giro ona zegoen Tolosan, tabernek, jatetxeek diru asko irabazten zuten denbora laburrean, eta orain haientzat ez da gauza bera izango. Tabernak, jatetxeak etab. Irekita egoten jarraituko dute, baina murrizketen eraginez goizeko ordubatak arte bakarrik irekita egon beharko dira, eta aurten lehengo urtean bezala “ezer berezirik” ez den egongo, baliteke jendeak beraien herrietan… gelditzea.
Lehenago bakarrik tabernak eta jatetxeak izendatu ditut, baina asko ziren urteko beste data batzuetan baino diru gehiago irabazten zuten saltokiak, adibidez, garraio publikoa: Autobusak, trenak… sinestezina zen hainbeste jende biltzea inauteriak ospatzeko, eta, covid delakoagatik, ezingo dira aurten ospatu.
Donostiarrentzat egun garrantzitsua San Sebastian eguna da jende guztia kalera irteten baitzen eguna ospatzera, dendek diru asko irabazten zuten egun horretan, danborrada-konpainiekin eguneko 24 orduak jotzen pasatzen zituztelako eta gehien bat tabernek asko nabaritzen zuten.
Laburbilduz, covid-ak eragin handia izaten jarraitzen du lehen aipatutako egun berezietan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.