2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

TADEJ POGACARREK IRABAZTEN DUEN DIRUA TXIRRINDULARITZAN

Tadej Pagacar deituriko txirrindulari honek 22 urte ditu eta Eslobeniarra da izatez. 22 urterekin txirrindularia eta gainera 2 Tour irabaziak ditu 2020 eta 2021eko tourrak. UAE ekipoko liderra dela esan daiteke, berarentzako egiten du lan talde osoak. Bera da txirrindulari guztietatik gehien irabazten duena, gutxi gora behera 6 miloi euro irabazten ditu urtean.






“UAE Emirates taldearekin 2027ra arte kontratua berritu ondoren, txirrindulari esloveniarra tropeleko txirrindulari ordainduena bihurtu da kopuru harrigarri honekin.”

Kontratua berritu diote, hasieran 2026 harte talde berdinean baina azkeneko erabakiak entzunda taldeak dio urte bat gehiagorako berrituko diotela, hau da 2027ra.


Pogacarren kontratuaren iraupena baina ikaragarriagoa da txirrindulari esloveniarrak berrikuntza honi esker jasoko duen soldata.La Gazzetta dello Sportek egindako kalkuluen arabera, Pogacarren berrikuntzaren guztizko zenbatekoa 36 miloi eurokoa da, eta, beraz, 6 miloi euro irabaziko ditu urtean lehen esan bezala. Hori onartezina da tropeleko talde askorentzat, eta beste talde batzuen intereserako galga jarriko luke, hala nola Ineos,  Jumbo-Visma edo Israel Start-Up Nation.


Hau dena ikusita, ikus dezakegu 22 urterekin bakarrik Pogacar dela gehien kobratzen duena txirrindularitzan. Asko entrenatu behar izan du hau dena lortu ahal izateko, hain gaztea izanda, oraindikan 6 urte zihurtatuta dauzka, baina ikusita irabazitako karrera guztiak, uste dut, 28 urterekin gai izango dela orain bezela ibiltzeko normalean txirrindulariak 39 urtekoak egoten direlako, eta batzuk onak, adibidez Valverde.


https://as.com/ciclismo/2021/08/19/mas_ciclismo/1629361401_815380.html


HAIZEA TELLERIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.