2017(e)ko maiatzaren 13(a), larunbata

Industriari buruzko hausnarketa.

Industria 4. motako ekimenak herri aurreratu nagusietan eta ingurunetan sortu direnak aztertu ondoren, artikuluak haren kontzeptua mugarriztatu eta garrantzi potentziala analizatzen du. Horretarako, Industria 4. paradigma iraultza edo aldaketa tekno-ekonomiko nagusiez arduratu da Erabilgarritasun Orokorreko Teknologia. Ondoren, INBENZHAP proiektuaren barruan garatutako marko analitikoa erabiliz, Industria 4.ri dagokionez Euskal Autonomia Erkideko industrien egoera erreala aztertzen da, hari begira dauden itxaropenak eta prestaketa kontuan hartuz. Azterketa horren arabera, euskal enpresen erronka nagusia ez da teknologikoa, eta alderdi teknologikoak eta ez-teknologikoak bilduz, bezeroentzako baliozko ekarpen bide berriak erator daitezke. Aurreko guztitik ateratzen diren ondorioak eta Industria 4. klabean euskal industria garatzeko eta eraldatzeko gomendioak eskaintzen dituzte. Azkenik, hau guztia aztertu ondoren ikusi daitekeena da, euskal industria aurratua dagoela eta egunero gauza berriagoak bilatzen dituztela.

Industria pizkundea eta manufaktura aurreratua.

Lan honetan, fabrikazioa eta bereziki, fabrikazio aurreratua oparotasun nazionalaren oinarria izatearen arrazoia aztertzen dute. Halaber, bai zerbitzu- eta manufaktura-jardueretan bai enpresetan eta gizartean eragina izango duten funtsezko teknologien bilakaera eztabaidatuko da; produktibitatea, gaitasunak, lanpostuak, antolatzeko moduak eta balioa sortzeko jardueren kontzentrazio eta sakabanaketa globala hobetzea eragingo duten teknologiena, hain zuzen.

Ondorioztatzen denez, konplexutasun ekonomiko handiko herrialdeetan, garapen teknologikoek oparotasun nazionalean eragin positiboa izango dute, betiere politika egokia ezartzen bada eta horri eusten bazaio; bereziki, goi-mailako kualifikazioa duen behar adinako eskulana garatzeari dagokionez. Konplexutasun ekonomiko txikiko herrialdeen kasuan, ikuspegia zailagoa da, eta, konplexutasun ekonomikoa azkar areagotzeko politika arrakastatsu bat ezarri ezean, baliteke oparotasun nazionala murriztea eta horrek beren gaitasunak egokitu ez dituzten pertsonengan, langabezia-tasa handia dutenengan, eragin negatiboagoa izatea beherantz doan lan-eskaera txikiko testuinguruan.

ORONAK %6,7 HANDITU DITU SALMENTAK 2016AN

ORONAK %6,7 HANDITU DITU SALMENTAK 2016AN.

Igogailuen kooperatiba honek, salmentak %6,7 handitu zituen 652 miloi eurora ailegatuz, 12.700 igogailu saldu zituen iazko urtean. Oronako langileak, kopuru hauek ondo daudela onartzen dute, baina ez dute bere enpresa handitzeaz utzi nahi eta langile berri eta gazteak behar dituztela adirazten du Xabier Mutuberriak, Oronako zuzendari nagusiak.

Hernaniko Orona Ideon egindako bazkideen urteko batzarrean gauza asko eztabaidatu eta erabaki zituzten, adibidez pixka bat gorago esan dudana. Beste alde batetik, proiektu berriei buruz ere hitz egin zuten Oronako langile eta zuzendari hauek. Zuzendaritzak Orona-UE proiektua aurkezten zuen, zeinaren asmoa baita kooperatibak Europan daukan hedapena handitzea. Beraien helburu nagusia kooperatiba handitzea da, horregatik, Norvegiako konpainia bat erosi zuen kooperatibak eta 27 miloi euro fakturatzeaaurreikusten du enpresak.

Fabrikazio sistema bat ere ezarri dute Oronako zuzendariek hernaniko lantegietan, «Aldi berean enplegua sortzea eta etorkizunerako giltzarri gisa lehiakortasuna hobetzea lortu nahi da». Munduan zehar dauden 250.000 igogailu orona enpresak egin eta sortutakoak dira eta hortik %10 Hernaniko Orona enpresak eraiki eta saldutakoak dira.

2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Zenbaki makroekonomiko guztiek hobera Europar Batasunean.

Berri onak datorzkigu Bruselatik. Baikortasuna da nagusi Bruselako eurogunean, zenbaki makroekonomiko guztietan hobera doalako Europako Batasuna. Hazkundeak erritmoa handituko omen du herrialde gehienetan, eta jaitsi egingo omen dira langabezia eta defizita.

Europako hazkundearen bosgarren urtean sartzu gara eta diru politika hoberenengatik, negozio sendoengatik, eta kontsumitzaileen konfiantzaren eta nazioarteko merkataritza hoberenagatik.  Badago beste eragile bat ere; orain arte Europak izan duen ziurgabetasuna desagertzen ari dela pixkanaka-pixkanaka, politikan bai Herbeeretan eta Frantzian eskuin extremistak ez irabazteak asko ekarri du Europaren lasaitasunerako.

2017a ez ezik, 2018a ere urte txukuna izango dela espero du Bruselak. Langabeziak jaisten jarraituko du, Inflazioak, berriz, gora egingo du.

Horrek esan nahi du berotze fasean sarturik dagoela Europa eta Inflazioaren gorenera ez iristeko Euroguneak eta baita herrialde bakoitzeko gobernuek eta agintariek neurriak hartu beharko dituztela.
Orain ez dute diru askorik sartu beharko estatuetan, jadanik nahikoa diru badagoelako estatu horietako ekonomietan, orain hori mantentzen saiatu behar dute. 

Enpresei sozietate zerga leuntzeko kanpaina Bizkaian.




Zerga erreforma sakon baten aukera eadierazi dute foru aldundiek, baina udaren ondoren sistema neurtzeko neurriak aurkeztuko dituztela agindu dute. Nola egokituko duten oraindik ez dute adierazi, baina horretan eragiteko saio publikoak martxan jarri dituzte.

Bizkaian antzekoa esan dute foru gobernuak eta Cebek patronalak. Enpresentzat «erakargarriagoa» den lurraldea nahi dutela eta hori lortu ahal izateko, sozietate zerga arintzeko eskaerak martxan jarri dituztela.

Egun batzuk lehenago Londresen entzundakoaz aprobetxatu zuen Cebek patronalak egoerari buruz duen iritzia emateko. Iñaki Garcinuño Bizkaiko patronaleko presidentea erabat ados dago Rementeriarekin. Beraien ustez balizko zerga erreforma batek ez luke bilketa handitzeko helburua bakarrik  izan behar,  kontuan hartu beharko lituzkeela enpresak dituen ondorioak.

Cebekeko buruzak ez zituen aldaketak zehaztu, baina argi utzi zuen  zeri begira dabiltzan erreforma horretan. Patronalarentzat, inguruaren araberako baldintzak jarri behar dira. Espainiako egoerari begiratuz  sozietate zergan tasa nominal txikiagoak, ondare zergarik ez lurralde batzuetan eta errenta zergaren gehienezko tasa txikiagoa daude.

Horrekin guztiarekin,  Bizkaiako foru gobernua mugitu egin da eta sozietate zerga leuntzeko kanpaina martxan jarri du

2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

"CORRALITOA" ARGENTINAN.

Argentinar guztiek gogoratuko dute seguru aski 2001eko abenduaren 1ean gertatutakoa, izu eta panikoz beteriko larunbat hura. Ekonomiako ministroak, Domingo Cavallok, abenduaren 3tik aurrera bankuetan gordetako dirua erretiratzeko murrizketak egingo zirela iragarri zuen. Herritarrek euren banku-gordailuetatik diru-kopuru mugatua atera zitzaketen.
Egia esan,1998ko atzeraldian hasi zen dena, langabezia eta pobrezia tasa altuekin hasita, kapitalen ihes edo fuga sendoa, zorpetze azeleratua, finantzaketa iturrien agortzea eta diru erreserben gainbeherarekin amaituz, beste hainbat gabezien artean.
Beste herrialdeetako “Corralitoan” gertatu ez zen bezala,  garai hartan Argentinan bi moneta desberdin zeuden, peso eta dolarra,hain zuzen ere. Biztanleek bi moneta desberdinak nahasita gorderik zeuzkaten banku kontuetan. Kudeaketa ekonomiko eskasa zela eta, zurrumurru bat zabaldu zen, gobernuak pesoaren balioa gutxituko zuen, eta horren ondorioz, jendeak haren kontuan gordeta zuen pesoak balioa galduko zuen. Dolarraren balioa ez zuten ukitu ere egin, Estatu Batuetan dolarraren balioa zehaztua zegoelako.
Egoera honen aurrean, izuaren poderioz, jendeak dolarra eros zezan dirua ateratzera joan zen bankuetara, bankuak egoera larri horretan dolar erreserbarik gabe geratuko ziren, bezeroak dolarrak erosi nahi bazituen, bankuek saltzea beharrezko baitzuten. Gobernuak bai dolarrak eta bai pesoak bankutik ateratzea galarazi zuen urte batez. 2001ko lehen 11 hilabeteetan 18.000 milioi dolar erretiratu ziren banku gordailuetatik, entitateen mesfidantza sendoa zela eta.
Azkenean, gobernuak kontu guztiak eraldatu zituen eta dolar moneta guztiak pesoan bihurtu zituen, herritarrei diru guztiaren jabetza kendu zieten eta balio gabeko peso monetak bakarrik itzuli zieten. Bihurgarritasunetik lehenago aterako balira, “Corralitoa” diru emisioaren bitartez saihestu zitekeen.
Duela urte gutxi bizi izandako beste “Corralito” batzuk ere daude, adibidez, 2013an Chipren jazotakoa, Europar Batasunean izan zen lehen “Corralito” partzial ezaguna, eta ahaztu gabe ere, Greziako “Corralitoa”, Europako zorren-krisian zehar, 2015ean gertatu zena. EBZ-k greziaren erreskatearen itzultze epea luzatzeari uko egin zionean.

_aneetxx

2017(e)ko maiatzaren 8(a), astelehena

KRISIAREN ARAZOAK HAURRETAN

Krisialdi bat gertatzn denean, gehienok guregatik eta gure familian pentsatzen dugu, eta zer gertatzen da haurrekin? Baina hori azaldu baino lehenago zer den krisia espikatuko dizuet.

Krisiak herritarren bizitzeko baldintzetan eta baita ere pobrezian dauka,ondorioak testuingurtzeko inportanteak dira ondoriak. Baita ere kontuan hartu beharra dago krisiak ez digula guztiei berdin afektatzen lekuaren arabera; krisiaren aurretik  gobernuak ematen ari diren erantzun ezberdinek herritarrak krisiaren eraginetatik babesteko modu ezberdinak.

Gainera krisia ez da inza berdina guztientzak. Nahiko agerikoa da ondorio oso larriak eragiten dituela bereziki zaurkorrak diren herritat bizi kalitatean, eta talde horien artean haurrak daude. Haurren taldea pobrezia eta gizarte bazterketa arrisku gehien duenetako bat da, berak duen mendekotasuna oso inportantea da.

Unicefek argitaratutako ikerketa batean jartzen duenez “haurrak krisiaren azken erantzuleak dira eta, hala ere, haren ondorioak beste gizarte taldeek bezain beste edo gehiago pairatzen ari dira. Baina haienganako eragina ez da asko, krisiari eta haren ondorioei aurre egiteko ahalmen (banakakoa eta taldekoa) gutxien dutenak diren arren”. Datu batekin adieraztearren, krisiaren erantzuleak ez dira, une honetan EAEn jaiotzen den haur bakoitzari 3.263,64 euroko zor publikoa dagozkio.

Nire ustez datu hauetan azaldu dizuezan bezala krisi garaian jende asko ez duela haurretan pentsatzen; laguntza gehiago izan behar dituzte gure ondorengoak izango direlako eta modu filosofiko batean jarrita, gure espezieak aurrera jarrai dezadan.

Hartutako informazioa:
 http://www.ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/1_2968_1.pdf