ORONAK %6,7 HANDITU DITU SALMENTAK 2016AN.
Igogailuen kooperatiba honek, salmentak %6,7 handitu zituen 652 miloi eurora ailegatuz, 12.700 igogailu saldu zituen iazko urtean. Oronako langileak, kopuru hauek ondo daudela onartzen dute, baina ez dute bere enpresa handitzeaz utzi nahi eta langile berri eta gazteak behar dituztela adirazten du Xabier Mutuberriak, Oronako zuzendari nagusiak.
Hernaniko Orona Ideon egindako bazkideen urteko batzarrean gauza asko eztabaidatu eta erabaki zituzten, adibidez pixka bat gorago esan dudana. Beste alde batetik, proiektu berriei buruz ere hitz egin zuten Oronako langile eta zuzendari hauek. Zuzendaritzak Orona-UE proiektua aurkezten zuen, zeinaren asmoa baita kooperatibak Europan daukan hedapena handitzea. Beraien helburu nagusia kooperatiba handitzea da, horregatik, Norvegiako konpainia bat erosi zuen kooperatibak eta 27 miloi euro fakturatzeaaurreikusten du enpresak.
Fabrikazio sistema bat ere ezarri dute Oronako zuzendariek hernaniko lantegietan, «Aldi berean enplegua sortzea eta etorkizunerako giltzarri gisa lehiakortasuna hobetzea lortu nahi da». Munduan zehar dauden 250.000 igogailu orona enpresak egin eta sortutakoak dira eta hortik %10 Hernaniko Orona enpresak eraiki eta saldutakoak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.