Argentinar guztiek gogoratuko dute seguru aski 2001eko abenduaren 1ean gertatutakoa, izu eta panikoz beteriko larunbat hura. Ekonomiako ministroak, Domingo Cavallok, abenduaren 3tik aurrera bankuetan gordetako dirua erretiratzeko murrizketak egingo zirela iragarri zuen. Herritarrek euren banku-gordailuetatik diru-kopuru mugatua atera zitzaketen.
Egia esan,1998ko atzeraldian hasi zen dena, langabezia eta pobrezia tasa altuekin hasita, kapitalen ihes edo fuga sendoa, zorpetze azeleratua, finantzaketa iturrien agortzea eta diru erreserben gainbeherarekin amaituz, beste hainbat gabezien artean.
Beste herrialdeetako “Corralitoan” gertatu ez zen bezala, garai hartan Argentinan bi moneta desberdin zeuden, peso eta dolarra,hain zuzen ere. Biztanleek bi moneta desberdinak nahasita gorderik zeuzkaten banku kontuetan. Kudeaketa ekonomiko eskasa zela eta, zurrumurru bat zabaldu zen, gobernuak pesoaren balioa gutxituko zuen, eta horren ondorioz, jendeak haren kontuan gordeta zuen pesoak balioa galduko zuen. Dolarraren balioa ez zuten ukitu ere egin, Estatu Batuetan dolarraren balioa zehaztua zegoelako.
Egoera honen aurrean, izuaren poderioz, jendeak dolarra eros zezan dirua ateratzera joan zen bankuetara, bankuak egoera larri horretan dolar erreserbarik gabe geratuko ziren, bezeroak dolarrak erosi nahi bazituen, bankuek saltzea beharrezko baitzuten. Gobernuak bai dolarrak eta bai pesoak bankutik ateratzea galarazi zuen urte batez. 2001ko lehen 11 hilabeteetan 18.000 milioi dolar erretiratu ziren banku gordailuetatik, entitateen mesfidantza sendoa zela eta.
Azkenean, gobernuak kontu guztiak eraldatu zituen eta dolar moneta guztiak pesoan bihurtu zituen, herritarrei diru guztiaren jabetza kendu zieten eta balio gabeko peso monetak bakarrik itzuli zieten. Bihurgarritasunetik lehenago aterako balira, “Corralitoa” diru emisioaren bitartez saihestu zitekeen.
Duela urte gutxi bizi izandako beste “Corralito” batzuk ere daude, adibidez, 2013an Chipren jazotakoa, Europar Batasunean izan zen lehen “Corralito” partzial ezaguna, eta ahaztu gabe ere, Greziako “Corralitoa”, Europako zorren-krisian zehar, 2015ean gertatu zena. EBZ-k greziaren erreskatearen itzultze epea luzatzeari uko egin zionean.
_aneetxx
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.