Berri onak datorzkigu Bruselatik. Baikortasuna da nagusi Bruselako eurogunean, zenbaki makroekonomiko guztietan hobera doalako
Europako Batasuna. Hazkundeak erritmoa handituko omen du herrialde
gehienetan, eta jaitsi egingo omen dira langabezia eta defizita.
Europako hazkundearen bosgarren urtean sartzu gara eta diru politika hoberenengatik, negozio sendoengatik, eta kontsumitzaileen konfiantzaren eta
nazioarteko merkataritza hoberenagatik. Badago
beste eragile bat ere; orain arte Europak izan duen ziurgabetasuna desagertzen ari dela pixkanaka-pixkanaka, politikan bai Herbeeretan eta Frantzian eskuin extremistak ez irabazteak asko ekarri du Europaren lasaitasunerako.
2017a ez ezik, 2018a ere urte txukuna izango dela espero du Bruselak. Langabeziak jaisten jarraituko du, Inflazioak, berriz, gora egingo du.
Horrek esan nahi du berotze fasean sarturik dagoela Europa eta Inflazioaren gorenera ez iristeko Euroguneak eta baita herrialde bakoitzeko gobernuek eta agintariek neurriak hartu beharko dituztela.
Orain ez dute diru askorik sartu beharko estatuetan, jadanik nahikoa diru badagoelako estatu horietako ekonomietan, orain hori mantentzen saiatu behar dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.