Zerga erreforma sakon baten aukera eadierazi
dute foru aldundiek, baina udaren ondoren sistema neurtzeko neurriak
aurkeztuko dituztela agindu dute. Nola egokituko duten oraindik ez dute adierazi, baina horretan eragiteko saio publikoak martxan jarri dituzte.
Bizkaian antzekoa esan dute foru gobernuak eta Cebek
patronalak. Enpresentzat «erakargarriagoa» den lurraldea nahi dutela eta hori lortu ahal izateko, sozietate zerga arintzeko eskaerak martxan jarri dituztela.
Egun batzuk lehenago Londresen entzundakoaz aprobetxatu zuen Cebek patronalak egoerari
buruz duen iritzia emateko. Iñaki Garcinuño Bizkaiko patronaleko
presidentea erabat ados dago Rementeriarekin. Beraien ustez balizko
zerga erreforma batek ez luke bilketa handitzeko helburua bakarrik izan
behar, kontuan hartu beharko lituzkeela enpresak dituen ondorioak.
Cebekeko buruzak ez zituen aldaketak zehaztu, baina argi utzi zuen zeri begira dabiltzan erreforma horretan.
Patronalarentzat, inguruaren araberako baldintzak jarri behar dira.
Espainiako egoerari begiratuz sozietate zergan
tasa nominal txikiagoak, ondare zergarik ez lurralde batzuetan eta errenta zergaren gehienezko tasa txikiagoa daude.
Horrekin guztiarekin, Bizkaiako foru gobernua mugitu egin da eta sozietate zerga leuntzeko kanpaina martxan jarri du
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.