2017(e)ko maiatzaren 7(a), igandea

Ekonomia feminista.

Ekonomia ikusteko modu berriak sortzen ari dira. Esaterako, feminismoaren eraginez, ekonomian orain arte neurtu izan ez diren beste parametro batzuk neurtzen ari dira. Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen dituen teoria sozial eta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du. Feminismoa ekonomiarekin lotu, eta “ekonomia feminista” kontzeptua edo mugimendua sortu zen.
Ekonomia feminista XX.mendearen bigarren erdialdean indartzen hasi zen mugimendua da, eta indartze hori batez ere mendebaldeko emakumeen eskutik etorri zen. Izenak dioen bezala, ekonomia feminista ekonomiatik eta feminismotik dator, eta horrez gain, lotura handia du diziplina soziologiarekin, antropologiarekin eta politikarekin.
Ekonomia feminista errealitatearekiko ikuspegi kritikoa da. Hau da, ezberdintasun sozialak eta genero ezberdintasunak salatzen ditu. Ekonomiako hainbat kontzeptu zalantzan jartzen ditu eta errealitatea aldatu nahi du. Gizarte eta mundu justu eta berdinaren alde dago, eta egoera aldatu nahi du.
Mugimendu honen kezka nagusien artean munduan dauden eta areagotzen ari diren ezberdintasunak daude, bereziki emakumeek eremu guztietan eta, batez ere, eremu sozioekonomikoan dituztenak. Genero ezberdintasunak identifikatu eta aztertzea beharrezkoa da, eta horretarako, analisi ekonomikoak datuetan oinarritzen dira. Ekonomia feministak gehien landu duen gaia lanaren ingurukoa da, eta lan kontzeptuaren erabilera bera ere zalantzan jarri du. Per capita errenta bezalako adierazleak ez dira egokiak ongizatea neurtzeko, merkatuan bakarrik oinarritzen baitira. Merkatua ordea, ezingo litzateke bakarrik moldatu, enpresek izugarrizko soldatak ordaindu beharko lituzketelako.  Kapitalismoak ez luke gehiago iraungo ordaindu gabeko lanik egongo ez balitz, esaterako etxeko lanak edo zaintza. Baina lan hauek analisi ekonomikoetatik kanpo gelditu direnez, ordaindutako eta ordaindu gabeko lanen arteko loturak ere aztertu gabe geratu dira.
Ekonomia feministak, etxeko lanek eta zaintzak duten balio ekonomikoa zein den jakiteko ikerketa bat egin zuen. Horrela, gizon eta emakumeen artean lanak banatzerako garaian dagoen desoreka ikusi zuten.
Kalkuluak egiteko, 2015eko soldatak hartu zituzten kontuan, eta etxeko lanak eta zaintza ordainduko balira, orduko zazpi euro gordin kobratuko luketela kontatu zuten. Halaxe balitz, Barne Produktu Gordina, gutxienez %23,4 igoko litzateke, hau da, urtean 50.321 milioi euro. BPG-aren bi heren emakumeek osatuko lukete, eta beste herena gizonek. Ikerketaren arabera, emakumeak egunean hiru ordu eta 54 minutuz aritzen dira etxeko lanetan eta zaintzan, eta gizonak berriz, bi ordu eta bi minutuz. Etxean berdin arituko balira, emakumeek eurotan %25 gehiago irabaziko lukete.
Horrenbestez, gizon eta emakumeek egunero etxeko lanetan ordu kopuru bera egingo balute, emakumeak lan munduan aritzeko denbora eta aukera gehiago izango lituzke. Eta denbora horretan ordaindutako lanen batean arituko balitz, urtean 2.759 euro gehiago irabaziko lituzke.

Beraz, argi dago etxeko lanetan eta zaintzan ere, beste mila arlotan bezala, emakumeen eta gizonen artean alde handia dagoela. Emakumeek eta gizonek ordu berak igaroko balituzte etxeko lanak egiten, emakumeek denbora gehiago edukiko lukete kobratutako lan bat egiteko, eta beraz, diru gehiago irabaziko lukete. Arazo honez gain, beste hainbat eta hainbat traba dituzte emakumeek ekonomia eta lan munduan. Esaterako, oso nabarmenak dira zenbait enpresetan soldata ezberdintasunak edo lan egoera ezberdinak. Begi bistan da egoera aldatu beharrean dagoela, ekonomia feministak proposatzen duen bezala. Baina aldaketarako ezinbestekoa da ekonomiaren analisia merkatuetatik areago eramatea, eta, horrekin batera, helburu ekonomikoak aldatzea.

2017(e)ko maiatzaren 6(a), larunbata

BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA

Interneten irakurri dudanaren bidez jakin dut Euskal Herriko biztanleria aktiboa gero eta baxuagoa dela, orain biztanleriaren %44a biztanleria ez-aktiboa da eta portzentai hori jaisten jarraitzen baldin badu, arazo bat izan daiteke lan eremuan.

Hori gertatu izanaren arrazoiak biztanleriaren zahartzea eta jendeak lana bilatzeari uztea dira.
Biztanleria zahartu egiten denean jubilatu egiten da eta gainera orain jendea gero eta lehenago jubilatu egiten da, orduan jende gutxi sartzen da lan eremuan eta asko atera. Eta beste arrazoia da, jendeak lana bilatzeko gogoak galtzen dituela, hau da, orain lana aurkitzea oso zaila da eta jendeak denbora asko pasatzen du lan bila, azkenean nekatu egiten da eta bilatzeari utzi egiten dio.

Biztanleria ez-aktiboa geroz eta handiagoa izateak arazoak ekarri ditzake lan-eremuan eta horren ondorioz ekonomian ere. Jendea lan bila ibiltzen da eta enpresek ez dituzte lanerako artzen baina iritsiko da egun bat pertsona horiek beharrezkoak izango direna eta lan egiteko prest ez baldin badaude enpresek ezingo dute ekoitzi.

Honekin guztiarekin esan nahi dudana da langabezia ez dela batere egokia inorrentzako, ez sufritu egiten dutenentzako eta ezta ere enpresentzako, horrek gero bere eragina duelako.

2017(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

Banku dirua

Banku dirua aurrerapen handia izan da eta dirua modu seguruan eta edozein lekutan edukitzeko gaitasuna ematen digu. Diru fiduziarioa dugun momentutik, gu paper edo burni zati bati balioa ematen diogu horren truke zerbait lortuko dugula ziur gaudelako eta sistema honetaz fidatzen gara. Diru mota honek diru birtuala edo banku dirua edukitzeko aukera eman zigun. Papera batez fidatu beharrean, pantaila batean agertzen diren zenbaki batzuetaz fidatzen gara. Lehen aipatu dudan moduan askoz seguruagoa dagoela esaten digute eta guk hori sinisten dugu, eta edozein lekutan edukitzeari buruz hitz egingo dut.

Lehenengo segurua dela esaten dute. Hori diote lehen maletin bat eramatea segurua zela esaten zuten moduan. Oraindik ez dira kasu asko eman, baina, geroz eta gehiago informatikak haurrera egiten du eta segurtasuna sortzeko, ameza jakin behar da. Informatika haurrera doanez amenaza berriak egongo dira eta geroz eta errazago lapurtuko digute dirua. Gure banku sistema ez da oso egonkorra hori dirudienik harren. Argentina pasa zen moduan gure ekonomia sistema erraz eror daiteke eta sekulako krisi batean sar gaitezke.

Edozein lekutan edukitzearen akatsak oso errazak dira  ikusten, pertsona askori gertatzen zaiolako. Dirua fisikoa ez denez, “min” gutxiago egiten digu gure txartela erabiltzea ordaintzeko gastatu ez dugula ematen duela. Horrela gazte eta eldu asko miserian egon dira ez direlako konturatzen hori dirua dela eta balio asko duela.

Gazteen lana

Gaur egun lana bilatzea ez da erreza, enpresek langile kualifikatuak bilatzen dituzte eta robotek geroz eta lan gehiago egiten dituzte. Enpresa askok robotak erosten dituzte lana azkarrago eta prezisio handiagoarekin egiten dutelako, baita ere, ez dira gaixorik, aurdun… jartzen eta 8h baino gehiago egon daitezke lanean. Karrera oso bat bukatuta eduki harren eta milaka master eduki izan arren lana aurkitzea oso zaila da eta are gehiago gaztea bazara.


Gazteek oso zaila daukagu lana aurkitzeko, pertsona desordenatuak eta esperientzia gabekoak garelako, baina ziur aski, elduek baina gogo gehiago ditugu lan egiteko gure kapritxoak ordaintzeko. Ni pertsonalki lana bilatzen egon naiz eta ez dut aurkitu nire ikasketekin bat egiten duen lanik eta ez dut aurkitu ere ordainketa minimo bat duten lanik. Hau da: lan gutxi batzuetan ikasketekin eta gutxi gora behera gustukoak dituan lanak aurkitu ditudanean, ordaintzen zuten dira ez zetorren bat lan orduekin, egin beharreko esfortzuarekin, nik egin beharreko bidai luzearekin…

Nire ustez metodo berezi bat egon beharko legoke, gazteek lana erraz aurkitzekoa eta horrela lan bila dagoen edozein gazte, lana aurkitzeko modu erraza izango zen. Baita ere enpresa buruei eskatuko nieke pixka bat eskuzabalago izatea eta lan errazetan edo gazte batek egin dezakedan lanetan, gazteak hartu lan postu hori betetzeko.

2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

ETA HIL ONDOREN, ZER?


ETA HIL ONDOREN, ZER?



Bizitza honetan, dena ez da justua. Batzuk diru askorekin hiltzen dira, beste batzuk dirurik gabe.. batzuen nahia, dirua aurreztea da eta ondorengoei banatzea, beraien herentzia jaso dezaten. Besteen nahia, beraiek bertan gastatzea da, bizitza aprobetxatuz. Hala ere, mila eta milaka ume, gazte nahiz eta heldu hiltzen dira dirurik gabe, gorpua jasotzeko kaxa ezin erosiz.

Pertsona bat hiltzen denean, oso garestia izaten da gertaera ordaintzea. Dena negozio bat dela argi dago. Beharrezkoa al da hainbeste eskela idaztea? Beharrezkoa al da kaxan hainbeste diru gastatzea? Eta makillajean, arropan, lore sortetan, beilatokian … ? garai batean hildako gorpuak etxean geratzen ziren eta familia bakoitzaren etxera joaten ziren hildakoa ikustera. Modu honetan, ez zuten dirurik gastatzen tanatorioan, ezta makillajean ere. Gainera, lurperatu egiten ziren gorpuak eta lurperatzeko eremu hori ez zen gaur egun bezain garestia. Oraingoan, modan dago erraustea, hau da, gorpua erretzea eta autxa bihurtzea. Bai, denak modak dira, baina ez da justua norbait hiltzean 3 500€ gastatzea gertaera honetan. Dena negozio bat dela iruditzen zait niri. Esan dudan bezala, egungo media 3 500€ gastatzea da, eta badago jende asko dirurik ez duena.

Honez gain, badaude beste zenbait gastu. Zorrak baditugu adibidez, hiltzean diru guztia kentzen digute, eta zer egin gorpu hilarekin? Buru hauste handia izaten da kasu askotan. Gainera, gaur egun herri zein hiri askotan, ez da terrenorik geratzen gorpua lurperatzeko, beraz, terrenoaren prezioak asko igotzen dira. Are gehiago,  hilobiek ere beraien gastua izaten dute. Familia bakoitzean, izen abizenak idatzi behar dira jakiteko hilobi bakoitza norena den eta hori oso garestia izaten da. Beraz, komenigarria izaten da diru apur bat aurreztea hil aurretik, hildakoan ordaindu beharrekoak ordaindu ahal izateko.

Honen arazoa da, denok hiltzen garela, beraz kontsumoa konstantea izaten da, gorpua erraustu zein hilobiratu. Kontsumoa altua denez, prezioak altuak mantentzen dira, eta enplegua ere altua da. Eskaintza agregatuak adierazten du zer ekoizpen-kantitate saltzeko prest leudekeen enpresak batez besteko prezio eta ekoizpen-kostu jakin batzuetan. Kasu honetan, eskaintza agregatuak erabakitzen du adibidez zenbait kaxa ekoitzi eta zein prezioetan saldu egoeraren arabehera. Gainera, sektore publikoak ez du eraginik izaten gai honetan. Gastu hauek ordaintzeko, moneta erabiltzen da Europan eta hildakoen kopuruaren arabeherakoa izango da eskaria. Hiltzen garen momentuan, gastu minimo bat badugu, erraustea edo lurperatzea soilik bada ere.



2017(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

EUROPAKO SITUAZIO POLITIKO-EKONOMIKOA


EUROPAKO SITUAZIO POLITIKO-EKONOMIKOA


Gaur egun Europaren moneta larrian dago. Hainbat herrialdeek eurotik irtetearen erabakia pentsatzen ari dira, Erresuma Batuak jada euroaren kanpo dago, eta mugimendu honen ondorioz beste herrialdeek erabaki bera egiteko dudatan daude. Erresuma Batuaren erabakia euroaren desagerpena bultzatzeko faktore bat da, baina politikak ere garrantzi handia dauka. Holandak orain dela gutxi bere hauteskunde orokorretan eskuin muturraren garaipena saihestu du gutxiagatik, Holandak euroan garrantzia du ekonomikoki botertsua da eta. Frantziak ere eskuin muturraren garaipena mehatxuan dago, eskuin muturrak irabaziz gero eurotikan kanpo joango da. Ondorioz faktore politiko eta Erresuma Batuaren irteerak euroaren ekonomia boterea galdu dezake eta euroko beste herrialde batzuk kanpora joanaz euroa desagertzea. Euroa desagertuz gero euroan dauden herrialde guztiak beraien moneta propiora bueltatu beharko dute.

BREXIT-a


Brexit-a Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetean datza, Britania Handia nahiz Ipar Irlanda Europatik ateratzeak nahiko aldaketa sozial eta ekonomiko ekar ditzake. Aldaketa hauek bi kolpe handi ekarriko lizkioke Britania Handiari, hasteko lehendabiziko kolpea soziala izango litzateke, irteera hau modu demokratikoan aukeratu izanak, jende asko arrituta utziko lukeelako eta baita izutua ere. Bigarren faktorea edo kolpea eta garrantzitsuena ekonomikoa izango litzateke.
Aldaketa honek Erresuma Batuaren merkataritza harremana Europar Batasunarekiko guztiz aldatuko lituzke eta horrek hainbat gorabehera ekarriko lizkioke bai Erresuma Batuari eta bai Europari.
Aurreikusita dago, lehendabiziko hilabeteetan shock bat nabaritzea herrialdearen barrenean, baino zenbait urte pasa ondoren, hainbat faktoreek gorakada jasango dutela aurreikusten da. Faktore hauek hurrengoak dira: lan merkatua, kanpo sektorea eta finantza publikoak.
Aldiz, aldakuntza hauek hainbat efektu negatibo izan ditzakeela aurreikusten da, guzti hau libraren balio galtzearekin sortuko da, balio galtze honek berarekin ekarriko duena inflazioa izango da eta horrekin batera langabezia tasaren igoera.
Ondorioz, ikusi dezakegun bezala, aldaketa honek luzera ondorio positiboak ekar ditzake, baina etorkizun hurbilean aldaketa honek hainbat gabezia ekarriko ditu, bai ekonomia ingelesean eta bai herritarrei.