Interneten irakurri dudanaren bidez jakin dut Euskal Herriko biztanleria aktiboa gero eta baxuagoa dela, orain biztanleriaren %44a biztanleria ez-aktiboa da eta portzentai hori jaisten jarraitzen baldin badu, arazo bat izan daiteke lan eremuan.
Hori gertatu izanaren arrazoiak biztanleriaren zahartzea eta jendeak lana bilatzeari uztea dira.
Biztanleria zahartu egiten denean jubilatu egiten da eta gainera orain jendea gero eta lehenago jubilatu egiten da, orduan jende gutxi sartzen da lan eremuan eta asko atera. Eta beste arrazoia da, jendeak lana bilatzeko gogoak galtzen dituela, hau da, orain lana aurkitzea oso zaila da eta jendeak denbora asko pasatzen du lan bila, azkenean nekatu egiten da eta bilatzeari utzi egiten dio.
Biztanleria ez-aktiboa geroz eta handiagoa izateak arazoak ekarri ditzake lan-eremuan eta horren ondorioz ekonomian ere. Jendea lan bila ibiltzen da eta enpresek ez dituzte lanerako artzen baina iritsiko da egun bat pertsona horiek beharrezkoak izango direna eta lan egiteko prest ez baldin badaude enpresek ezingo dute ekoitzi.
Honekin guztiarekin esan nahi dudana da langabezia ez dela batere egokia inorrentzako, ez sufritu egiten dutenentzako eta ezta ere enpresentzako, horrek gero bere eragina duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.