2017(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

Gazteen lana

Gaur egun lana bilatzea ez da erreza, enpresek langile kualifikatuak bilatzen dituzte eta robotek geroz eta lan gehiago egiten dituzte. Enpresa askok robotak erosten dituzte lana azkarrago eta prezisio handiagoarekin egiten dutelako, baita ere, ez dira gaixorik, aurdun… jartzen eta 8h baino gehiago egon daitezke lanean. Karrera oso bat bukatuta eduki harren eta milaka master eduki izan arren lana aurkitzea oso zaila da eta are gehiago gaztea bazara.


Gazteek oso zaila daukagu lana aurkitzeko, pertsona desordenatuak eta esperientzia gabekoak garelako, baina ziur aski, elduek baina gogo gehiago ditugu lan egiteko gure kapritxoak ordaintzeko. Ni pertsonalki lana bilatzen egon naiz eta ez dut aurkitu nire ikasketekin bat egiten duen lanik eta ez dut aurkitu ere ordainketa minimo bat duten lanik. Hau da: lan gutxi batzuetan ikasketekin eta gutxi gora behera gustukoak dituan lanak aurkitu ditudanean, ordaintzen zuten dira ez zetorren bat lan orduekin, egin beharreko esfortzuarekin, nik egin beharreko bidai luzearekin…

Nire ustez metodo berezi bat egon beharko legoke, gazteek lana erraz aurkitzekoa eta horrela lan bila dagoen edozein gazte, lana aurkitzeko modu erraza izango zen. Baita ere enpresa buruei eskatuko nieke pixka bat eskuzabalago izatea eta lan errazetan edo gazte batek egin dezakedan lanetan, gazteak hartu lan postu hori betetzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.