2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

ETA HIL ONDOREN, ZER?


ETA HIL ONDOREN, ZER?



Bizitza honetan, dena ez da justua. Batzuk diru askorekin hiltzen dira, beste batzuk dirurik gabe.. batzuen nahia, dirua aurreztea da eta ondorengoei banatzea, beraien herentzia jaso dezaten. Besteen nahia, beraiek bertan gastatzea da, bizitza aprobetxatuz. Hala ere, mila eta milaka ume, gazte nahiz eta heldu hiltzen dira dirurik gabe, gorpua jasotzeko kaxa ezin erosiz.

Pertsona bat hiltzen denean, oso garestia izaten da gertaera ordaintzea. Dena negozio bat dela argi dago. Beharrezkoa al da hainbeste eskela idaztea? Beharrezkoa al da kaxan hainbeste diru gastatzea? Eta makillajean, arropan, lore sortetan, beilatokian … ? garai batean hildako gorpuak etxean geratzen ziren eta familia bakoitzaren etxera joaten ziren hildakoa ikustera. Modu honetan, ez zuten dirurik gastatzen tanatorioan, ezta makillajean ere. Gainera, lurperatu egiten ziren gorpuak eta lurperatzeko eremu hori ez zen gaur egun bezain garestia. Oraingoan, modan dago erraustea, hau da, gorpua erretzea eta autxa bihurtzea. Bai, denak modak dira, baina ez da justua norbait hiltzean 3 500€ gastatzea gertaera honetan. Dena negozio bat dela iruditzen zait niri. Esan dudan bezala, egungo media 3 500€ gastatzea da, eta badago jende asko dirurik ez duena.

Honez gain, badaude beste zenbait gastu. Zorrak baditugu adibidez, hiltzean diru guztia kentzen digute, eta zer egin gorpu hilarekin? Buru hauste handia izaten da kasu askotan. Gainera, gaur egun herri zein hiri askotan, ez da terrenorik geratzen gorpua lurperatzeko, beraz, terrenoaren prezioak asko igotzen dira. Are gehiago,  hilobiek ere beraien gastua izaten dute. Familia bakoitzean, izen abizenak idatzi behar dira jakiteko hilobi bakoitza norena den eta hori oso garestia izaten da. Beraz, komenigarria izaten da diru apur bat aurreztea hil aurretik, hildakoan ordaindu beharrekoak ordaindu ahal izateko.

Honen arazoa da, denok hiltzen garela, beraz kontsumoa konstantea izaten da, gorpua erraustu zein hilobiratu. Kontsumoa altua denez, prezioak altuak mantentzen dira, eta enplegua ere altua da. Eskaintza agregatuak adierazten du zer ekoizpen-kantitate saltzeko prest leudekeen enpresak batez besteko prezio eta ekoizpen-kostu jakin batzuetan. Kasu honetan, eskaintza agregatuak erabakitzen du adibidez zenbait kaxa ekoitzi eta zein prezioetan saldu egoeraren arabehera. Gainera, sektore publikoak ez du eraginik izaten gai honetan. Gastu hauek ordaintzeko, moneta erabiltzen da Europan eta hildakoen kopuruaren arabeherakoa izango da eskaria. Hiltzen garen momentuan, gastu minimo bat badugu, erraustea edo lurperatzea soilik bada ere.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.