Brexit-a Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetean datza, Britania Handia nahiz Ipar Irlanda Europatik ateratzeak nahiko aldaketa sozial eta ekonomiko ekar ditzake. Aldaketa hauek bi kolpe handi ekarriko lizkioke Britania Handiari, hasteko lehendabiziko kolpea soziala izango litzateke, irteera hau modu demokratikoan aukeratu izanak, jende asko arrituta utziko lukeelako eta baita izutua ere. Bigarren faktorea edo kolpea eta garrantzitsuena ekonomikoa izango litzateke.
Aldaketa honek Erresuma Batuaren merkataritza harremana Europar Batasunarekiko guztiz aldatuko lituzke eta horrek hainbat gorabehera ekarriko lizkioke bai Erresuma Batuari eta bai Europari.
Aurreikusita dago, lehendabiziko hilabeteetan shock bat nabaritzea herrialdearen barrenean, baino zenbait urte pasa ondoren, hainbat faktoreek gorakada jasango dutela aurreikusten da. Faktore hauek hurrengoak dira: lan merkatua, kanpo sektorea eta finantza publikoak.
Aldiz, aldakuntza hauek hainbat efektu negatibo izan ditzakeela aurreikusten da, guzti hau libraren balio galtzearekin sortuko da, balio galtze honek berarekin ekarriko duena inflazioa izango da eta horrekin batera langabezia tasaren igoera.
Ondorioz, ikusi dezakegun bezala, aldaketa honek luzera ondorio positiboak ekar ditzake, baina etorkizun hurbilean aldaketa honek hainbat gabezia ekarriko ditu, bai ekonomia ingelesean eta bai herritarrei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.