2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena


LANGABEZIA GAUR EGUN !

Langabezia, egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek -langabeek- gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera da. Gure ingurumenera begiratu ezkeroz, pertsona asko langabezian daudela ikusi dezakegu, bai gazte eta bai heldu; izan ere, okerrena ez da hori, baizik eta gauza da, beraiek lana egin nahi dutela eta toki batetik bestera mugitzen direla lan bila, kurrikulumak bidaltzen, entrebistak pasatzen … beraz ikusi dezakegun modura biztanle aktiboak dira naiz eta lanik ez egin. Beraien bizitzaz arduratzen dira, bizitza on bat eraman nahi dutelako. Gaur egun gazte asko daude, ikasketak bukatzen dituztenak eta bat-batean lana bilatzeko aukera zail batzuekin aurkitzen direnak. Beraien azalean jarri ezkeroz, ze zaila izan behar duen, lana egin nahia eta ezina Nire kezka nagusienetako bat hauxe da: Nola ikusten dut nire burua 4 urte barru? 


Gizakiak ohituta egoten gera gure etorkizuna nolakoa den pentsatzen. Zuek noizbait zuen etorkizunean pentsatzen jarri zarete? Orain munduan gauzak nola dauden ikusita, zaila egiten zaigu zehatz meatz ikustea, zeren eta bizitza ekonomia bezala erabateko aldaketa eman dezake egun batetik bestera.
Gure bizitzak, ekonomiako zikloekin “alderatu” dezakegu, momentu on zein txarrak edukiko ditugulako. Estatuak dauka hau guztiaren arduraren zati handi bat. Laguntza gehiago eman beharko lituzke langabe hauei, hainbat laguntza mota emanez eta gehien bat, lanpostuak prestatuaz, gazte hauen bizitza aurrera eramateko.
 
Orain ulergarria egiten zait, lehengoan telebistan ikusi nuen albistea. Albisteak geroz eta gazte gehiago daudela beraien gurasoen etxean bizitzen esaten zuen. Gazte asko hitz egiten ateratzen ziren esanez : Beraien familia ezin dutela osatu. Eta gakoa, hementxe dago. Zergatik ote izango da hori? Erantzuna oso sinplea da: langabezian dauden gazte asko daude edota lanarekin baina lan hori ez da batere finkoa, hortaz beraien bizitza ez da batere segurua modu horretan. Azkenean honek munduko aldaketa dakartza.

Ekonomiak gure mundua asko alda dezake, beraz kontu handiz ibili behar da.  Estatuak hainbat ardura  hartu behar ditu, ekonomia kontrola dezan. ETORKIZUN ON BATENGATIK OTOITZ EGIN DEZAGUN, eta horrez gain ez ahaztu oso garrantzitsua dela gure bizitzaz ohartzea, nahiz eta askotan gauza hauetaz pentsatzeko gogoak ez izan; normala den bezala estresatu gaitezkeelako, baina heldutasuna hartu behar dugu gure buruarekiko, eta gure bizitzaz oroitu, GAUZA ONAK ZEIN TXARRAK ikusiaz.     

2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

TRUMP-EK EZARRITAKO EKONOMIA.
Azken hiru hamarkadetan zehar, munduak hainbat aurrerapen egin eta globalizazioak zituen barrerak erantsi bitartean, Estatu Batuetako kandidatu presidentzial berriak harresi eraikuntzaren, protekzionismoaren eta merkatu askearen itxieraren itzulera helarazi du.
Donald Trump Estatu Batuetako presidente izatera iritsi zenetik, biztanleria asaldatzeaz ez ezik, ekonomian ere hainbat aldaketa egiteko asmoa izan du. Trumpen programa ekonomikoa guztiz ezberdina da aurreko presidenteek ezarri zutena baino, Trumpek ezarri nahi duen ekonomia ez dator bat orain Amerikak duen egoera ekonomikoarekin.

Batetik, Trump merkataritza askearen aurka dago antza denez, protekzionismoa bultzarazi nahi du haren herrialdean, hau da, Estatu batek bere burua atzerriko konkurrentziatik babestu nahi duenez, autodefentsako neurriak jarri nahi ditu martxan, Amerikako produktu eta sektore ekonomiko kaltetuenak babestuak izateko. Adibidez, Apple enpresa haren gailuak Estatu Batuetan ekoiztera behartu nahi du Trumpek ( jakinda ez dagoela nahikoa langilerik ez eta halako gailurik ekoizteko ekosistema industrial egokirik). Mexiko edota Txinatik datozen inportazioak zergapetu nahi ditu. Ziurrenik, honek garestitu egingo lituzke estatubatuarrek erositako ondasunak, arantzelen edo muga-zergen ondorioz.Finantza ministroak protekzionismoaz ahazteko gomendatu zuen Estatu Batuetako presidentea. Protekzionismoak eta abertzaletasunak haren ekonomia aberatsago bihurtu eta hazkundea azkartu egingo ez dutela eta pobrezia eta geldialdia handitu edota plazaratu egingo dela
azpimarratu zuen.   

Bestalde, Trumpek helarazi nahi duen beste neurrietako bat, Amerikan legez kanpo dauden hamaika milioi etorkin kanporatzea da; Trumpek ahaztuta omen du ia Ameriketako negozio gehienak etorkin haiei esker ahalbidetuak direla eta negozio hauen itxiera edo negozio horien ekoizpenaren murrizketa ekar dezakeela etorkin kanporatze horrek. Ondorio larriak eduki ditzake Estatu Batuetako BPGan.

Honek sor dezakeen ondoriorik okerrena da munduak atzeraldi bat sufrituko lukeela ekonomiaren koordinazio eta kolaborazio arloan, eta  tamalez, honen suspertzea epe luzerako ekitaldi bat izango litzateke ekonomia globalarentzako.

_aneetxx
   

ESPAINIAKO ZERGA-SISTEMA


Gaur egun Espainian soldaten birbanaketa ez dago ondo egina. Espainiako estatuak zergen bidez jendeari urtean lortutako diru sarreren kantitate bat kendu edo ematen dio jendeari. Prozesu hau (PFEZ) Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga banakako indibiduoek urtean zehar lortutako diru sarreren araberako zergaren erregulazioa da. Zerga honen sistemaren arazoetako bat honakoa da.

Espainia mailan, populazioa guztiaren artean soldatak ezberdinak dira, soldata normal bat daukanak diru kantitate bat kentzen zaio bere soldataren arabera. Baina aberatsen artean ehuneko kopurua kasu batzuetan soldata normal baten BERDIN BERDINA da, horrek abertaseei abantaila ematen die beste edozein pertsonarengan.

Ondorioz esan dezakegu gaur egun estatuak hainbat aldaketa egin beharko lukeela pertsona guztiak beraien diru sarreraren arabera bakoitzak merezi duena bueltatzeko. Soldata haundia badaukazu, diru kantitate gehiago eman beharko dezu bueltan , eta berriz soldata txikia izan gero diru kantiate txikiagoa.

Hackerrak eta hartu beharreko neurriak.

Gaurkoan hackerren fraude ekonomikoez hitz egingo dut.
Badago jendea, “hacker” deiturikoa, geure bankuko kontuak lortu eta lapurretak egiten dituena. Haien helburua inork susmorik izan gabe dirua lapurtzea da, eta hau egin ondoren, lehenbailehen kontu ezberdinetatik pasatzea, diru horrek beste herrialde batean bukatu arte.
Hackerrak lapurreta nola egin dakitenak dira, eta badakite zer metodo erabili horretarako. Haiek diseinatzen dituzte lapurtu ahal izateko programak, eta oso ongi babesten dute haien identitatea. Biktimak bilatzen dituzte, eta haien metodoen bidez, haien kontuetara sartzea lortzen dute dirua lapurtzeko.
Hacker hauek jendea engainatzen dute, gu bezalako herritar arruntak edota enpresak. Metodo asko erabiltzen dituzte horretarako, esaterako mezu-kateak. Hau da, mezu bat bidaltzen dute, eta, norbaitek mezu hau irekitzen, erantzuten edo birbidaltzen badu, bere kontua hackeatzeko aukera lortuko dute. Behin bere kontua hackeatuta oso erraza da haren sare sozialetan edo gmailean bankuko informazioa lortzea.
Beste ohiko metodo bat telefono deiarena da. Norbait deitzen dute telefonoz bankuko funtzionarioak direla esanez, eta kontua eguneratzeko datuak eskatuz. Benetan, ordea, jendeari bankuko informazioa eskatzen ari dira, ondoren lapurtu ahal izateko. Behin datuak edukita, lapurreta egiten dute, baina normalean ez dute pertsona horren diru guztia lapurtzen, momentuan ez dadin konturatu. Biktima konturatzen denerako diru hori dagoeneko kontu ezberdinetatik pasatu da eta beste herrialde batera iritsi da.
Esan bezala, internetek edo geure sare sozialek arriskuan jar gaitzakete. Izan ere, pentsatzen duguna baino informazio gehiago dugu interneten, eta lapurreta asko egoten dira online gertatutakoak. Gainera, bankuko informazioa lortzeaz gain, geure beste zenbait gauza ere hackeatzeko arriskuan gaude, esaterako mezuak edota argazkiak.
Internetak oso ekarpen onuragarriak egin dituen arren, arrisku asko ere ekarri ditu. Interneta tresna baliagarri bat izateaz gain, geure gizartearen basea bihurtu dugu, eta hori oso arriskutsua da. Teknologia berriek aurrera egin dute, eta aukera berri asko ditugu interneten. Horregatik, enpresa askok dituzte datu oso inportanteak online, eta ez dira ohartzen arriskuan daudela, eta ezta geu ere. Interneta aurrera doan bezala, hackerren jakinduriak eta programen kalitateak gora egiten du. Geroz eta gauza gehiago kontrolatzeko gai dira, eta gu geroz eta arrisku handiagoan gaude, ohartzen ez garen arren.
Guzti horrengatik, ezinbestekoa da interneten dugun edozein kontutan, pasahitza jartzeko garaian, zenbakiak, letrak eta sinboloak nahastea, eta baita geure datu pertsonalak ez jartzea ere. Izan ere, horrela zailagoa izango da asmatzea eta geure kontuan sartzea. Haiek programa berezi batzuk dituzte pasahitzak asmatzeko, beraz, geroz eta konplexuagoak jarri, geroz eta zailagoa izango da geure kontua hackeatzea. Horrez gain, oso garrantzitsua da inork geure pasahitza ez ezagutzea.
Esandako guztiaz aparte, aipatzekoa da ez genituzkeela gmailetik, whatsappetik edo beste edozein lekutatik jasotako mezu-kateak ireki, erantzun edo birbidali behar. Geuri gertatuko ez zaigula pentsatzen dugun arren, oso jende arruntari dirutza bat lapurtu izan diote, eta baita enpresei ere.
Diotenez, enpresen gehiengoak ez du prestakuntza on bat horrelako arriskuei aurre egiteko. Datuen arabera, enpresen %46-ak besterik ez du horrelako arrisku bati aurre egiteko plan bat. Gaur egun, online gertatzen diren fraudeak enpresetan gertatzen diren bigarren delitu garrantzitsuenak dira, beraz, neurriak hartu beharko lituzkete. Historian zehar horrelako kasu mordoa gertatu dira, eta oraindik ari dira gertatzen, geroz eta gehiago gainera.
Kontu handiz ibili behar dugu, eta geure datuak ondo babestu behar ditugu. Horrez gain, enpresek ere kontuan hartu behar dute dagoen arriskua, diru asko galdu bai dezakete horrelako kasu batean. Jakinaren gainean egon behar dira eta neurriak hartu beharko lituzkete badaezpada.

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

ESPAINIAKO KPIa

KPIak gora egin zuen ekainean, aurreko hamabi hilabeteetan beherakadak jaso eta gero. 2014ko uztailean hasi ziren prezioak behera egiten (% 0,3), eta beherakada zertxo bat bat leundu zen irailean eta urrian (% 0,2 eta % 0,1, hurrenez hurren). Azaroan (% 0,4), abenduan (% 1) eta urtarrilean (% 1,3) handiagoa izan zen beherakada.

Hortik aurrera, jaitsierak apur bat txikiagoak izaten hasi ziren. Otsailean % 1,1 egin zuten behera prezioek, martxoan % 0,7, apirilean % 0,6 eta maiatzean % 0,2. Joera aldatu, eta % 0,1eko gorakada izan zen ekainean eta uztailean.


Halaber, prezioek hilabetetik hilabeterako tasa negatiboa jaso zuten abuztuan: uztaileko datuarekin alderatuta, % 0,3 txikiagoa.


Informazio honetan ikusi dezakeguna da Espainiako inflazioaren tasa nola joan den azken hilabete hauetan eta normala den bezala behara egin zuen, hasieran pixkanaka pixkana egiten du beherakoa, baina Otsailekoa aztertuz gero ikusi dezakeguna da jauzia handiagoa izan dela. Berriz ere uztailean bere erritmo normalera itzuli egin zela eta nire ustez hori ondo dago, inflazio handiegia edukitzeak kalte larriak ekkari diezaioke bere biztanleei.

Beste alde positibo bat da Urtarrilaren eta Otsailaren hilabeteak aztertu gabe, beste hilabete osoetan KPIak bastante mantendu dela eta oso orekatua joan dela.

2017(e)ko martxoaren 19(a), igandea

Supermerkatu handiak

SUPER MERKATU HANDIAK

Gaur egun, geroz eta supermerkatu handi gehiago daude, eta horren ondorioz, txiki gutxiago. Supermerkatu handiak egotearen ondorio da denda txikiak itxi behar izana. Denda handi hauek irekitzeak abantaila eta desabantaila batzuk ekartzen ditu ekonomia mailan.

Abantaila bat izango litzateke, erosleak, hau da, produktua erosi nahi duenak, aukera asko edukiko dituela nahi duena aukeratu eta erosteko. Denda txikietan berriz ez da hau gertatzen. Hau da, normalean denda txikietan produktuak marka bat edo pare batekoak dira eta ez duzu bariedade bat aukeratzeko. Hori desabantaila handia da, supermerkatu handien kasuan, erosleak konpara ditzake prezioa, kalitatea... denda txikietan dagoenarekin konformatu behar zara. Beste abantaila bat da adibidez, horrelako dendetan ez dagoela jende asko eta gauzak erosi ditzakezu kola bat itxaron gabe eta askotan produktu hauek euskal produktuak edo herriko produktuak dira, normalki produktu hauek obeagoak izaten dira eta supermekatu handietan kola handia itxaron behar duzu edozer gauza erosten duzula eta. Adibidez, zuk ogi barra bat bakarrik erosten baduzu eta zure aurrekoak jogurrak, arrautzak.. hau da erosketa handi bat, kola itxaron behar duzu. Kaja asko egon arren, horrelako supermerkatuetan jende asko egoten da normalki.

Beste alde batetik, erosketa handi bat egin nahi baduzu, supermerkatu handi batean egitea gomendatzen da, aukera gehiago edukiko duzulako eta bestean, produktu honak izan arren, ba garestiagoak izan daitezke.

2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

selfien ondorioak

SELFIAK:


Selfia, gaur egun oso modan dagoen argazki mota bat da. Argazki hauek hasiera batean, beste inork atera gabe, argazkiak ateratzeko aukera izateko asmoz asmatu zuten, baina gaur egun oso garatuta dago eta nahiz eta norbaitek ateratzeko aukera eduki, askotan nahiago dugu selfi bat atera. Argazki hauek ateratzeko, gehienetan mugikorrak erabiltzen ditugu eta mugikorrek prezio desberdina izango dute kamara eta beste ezaugarri batzuen baitan.

         Selfiei esker, mugikorrekin argazki gehiago ateratzen ditugu. Hau da, gehiago erabiltzen dugu, beraz, eskaria asko igo da selfiak ateratzen hasi garen momentutik aurrera. Gaur egun, eskaintza eta eskariaren artean oreka puntu egoki bat dago, hau da, eskatutako kantitateak eta eskainitako kantitateak bat egiten dute. Ekoizpenari buruzko ikuspegitik, ikuspegi teknikoan sailkatuko genuke. Taknologia prozeduren, ekozpen-ekipamenduen eta makinen multzoa da, une jakin batean baliabide materialak, giza baliabideak  eta antolaketa uztartzen dituena, ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko. Gaur egun, mugikorrak erostera joaten garen unean, sarritan begiratzen dugun lehenengo gauza mugikorrak duen kamara da, gehienok erabiltzen duguna baita, whatsapparen ondoren, noski.

         Selfiek ere ekarri dituzte zenbait ondorio gizartean. Alde batetik, mugikorren salmentek gora egin du. Aldiz, argazki kameren salmentak behera egin du, ez baita beharrezkoa mugikorra eduki ezkero argazki kamera bat edukitzea poltsan. Bestalde, jendearen fisikoan ere ondorioak ekarri ditu. Selfien erabilera igo denetik, jendea gehiago makilatzen da harrigarria irudi arren. Gaur egungo estetika oso garatuta dago, eta ezinezkoa dirudi honen ondorioz makilajeen salmentak gora egitea.

         Honekin ondoriozta dezakegu, egun, fisikoari soilik ematen diogula garrantzia, eta denok argazkitan ondo atera nahi dugula, nahiz eta errealitatean beste modu batekoa izan. Hau da, gustatzen ez zaizkigun ezaugarriak estali nahi ditugu selfietan eta guzti.