2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

Hackerrak eta hartu beharreko neurriak.

Gaurkoan hackerren fraude ekonomikoez hitz egingo dut.
Badago jendea, “hacker” deiturikoa, geure bankuko kontuak lortu eta lapurretak egiten dituena. Haien helburua inork susmorik izan gabe dirua lapurtzea da, eta hau egin ondoren, lehenbailehen kontu ezberdinetatik pasatzea, diru horrek beste herrialde batean bukatu arte.
Hackerrak lapurreta nola egin dakitenak dira, eta badakite zer metodo erabili horretarako. Haiek diseinatzen dituzte lapurtu ahal izateko programak, eta oso ongi babesten dute haien identitatea. Biktimak bilatzen dituzte, eta haien metodoen bidez, haien kontuetara sartzea lortzen dute dirua lapurtzeko.
Hacker hauek jendea engainatzen dute, gu bezalako herritar arruntak edota enpresak. Metodo asko erabiltzen dituzte horretarako, esaterako mezu-kateak. Hau da, mezu bat bidaltzen dute, eta, norbaitek mezu hau irekitzen, erantzuten edo birbidaltzen badu, bere kontua hackeatzeko aukera lortuko dute. Behin bere kontua hackeatuta oso erraza da haren sare sozialetan edo gmailean bankuko informazioa lortzea.
Beste ohiko metodo bat telefono deiarena da. Norbait deitzen dute telefonoz bankuko funtzionarioak direla esanez, eta kontua eguneratzeko datuak eskatuz. Benetan, ordea, jendeari bankuko informazioa eskatzen ari dira, ondoren lapurtu ahal izateko. Behin datuak edukita, lapurreta egiten dute, baina normalean ez dute pertsona horren diru guztia lapurtzen, momentuan ez dadin konturatu. Biktima konturatzen denerako diru hori dagoeneko kontu ezberdinetatik pasatu da eta beste herrialde batera iritsi da.
Esan bezala, internetek edo geure sare sozialek arriskuan jar gaitzakete. Izan ere, pentsatzen duguna baino informazio gehiago dugu interneten, eta lapurreta asko egoten dira online gertatutakoak. Gainera, bankuko informazioa lortzeaz gain, geure beste zenbait gauza ere hackeatzeko arriskuan gaude, esaterako mezuak edota argazkiak.
Internetak oso ekarpen onuragarriak egin dituen arren, arrisku asko ere ekarri ditu. Interneta tresna baliagarri bat izateaz gain, geure gizartearen basea bihurtu dugu, eta hori oso arriskutsua da. Teknologia berriek aurrera egin dute, eta aukera berri asko ditugu interneten. Horregatik, enpresa askok dituzte datu oso inportanteak online, eta ez dira ohartzen arriskuan daudela, eta ezta geu ere. Interneta aurrera doan bezala, hackerren jakinduriak eta programen kalitateak gora egiten du. Geroz eta gauza gehiago kontrolatzeko gai dira, eta gu geroz eta arrisku handiagoan gaude, ohartzen ez garen arren.
Guzti horrengatik, ezinbestekoa da interneten dugun edozein kontutan, pasahitza jartzeko garaian, zenbakiak, letrak eta sinboloak nahastea, eta baita geure datu pertsonalak ez jartzea ere. Izan ere, horrela zailagoa izango da asmatzea eta geure kontuan sartzea. Haiek programa berezi batzuk dituzte pasahitzak asmatzeko, beraz, geroz eta konplexuagoak jarri, geroz eta zailagoa izango da geure kontua hackeatzea. Horrez gain, oso garrantzitsua da inork geure pasahitza ez ezagutzea.
Esandako guztiaz aparte, aipatzekoa da ez genituzkeela gmailetik, whatsappetik edo beste edozein lekutatik jasotako mezu-kateak ireki, erantzun edo birbidali behar. Geuri gertatuko ez zaigula pentsatzen dugun arren, oso jende arruntari dirutza bat lapurtu izan diote, eta baita enpresei ere.
Diotenez, enpresen gehiengoak ez du prestakuntza on bat horrelako arriskuei aurre egiteko. Datuen arabera, enpresen %46-ak besterik ez du horrelako arrisku bati aurre egiteko plan bat. Gaur egun, online gertatzen diren fraudeak enpresetan gertatzen diren bigarren delitu garrantzitsuenak dira, beraz, neurriak hartu beharko lituzkete. Historian zehar horrelako kasu mordoa gertatu dira, eta oraindik ari dira gertatzen, geroz eta gehiago gainera.
Kontu handiz ibili behar dugu, eta geure datuak ondo babestu behar ditugu. Horrez gain, enpresek ere kontuan hartu behar dute dagoen arriskua, diru asko galdu bai dezakete horrelako kasu batean. Jakinaren gainean egon behar dira eta neurriak hartu beharko lituzkete badaezpada.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.