SELFIAK:
Selfia, gaur egun oso modan dagoen
argazki mota bat da. Argazki hauek hasiera batean, beste inork atera gabe,
argazkiak ateratzeko aukera izateko asmoz asmatu zuten, baina gaur egun oso
garatuta dago eta nahiz eta norbaitek ateratzeko aukera eduki, askotan nahiago
dugu selfi bat atera. Argazki hauek ateratzeko, gehienetan mugikorrak
erabiltzen ditugu eta mugikorrek prezio desberdina izango dute kamara eta beste
ezaugarri batzuen baitan.
Selfiei
esker, mugikorrekin argazki gehiago ateratzen ditugu. Hau da, gehiago
erabiltzen dugu, beraz, eskaria asko igo da selfiak ateratzen hasi garen momentutik
aurrera. Gaur egun, eskaintza eta eskariaren artean oreka puntu egoki bat dago,
hau da, eskatutako kantitateak eta eskainitako kantitateak bat egiten dute. Ekoizpenari
buruzko ikuspegitik, ikuspegi teknikoan sailkatuko genuke. Taknologia prozeduren,
ekozpen-ekipamenduen eta makinen multzoa da, une jakin batean baliabide
materialak, giza baliabideak eta
antolaketa uztartzen dituena, ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko. Gaur egun,
mugikorrak erostera joaten garen unean, sarritan begiratzen dugun lehenengo gauza
mugikorrak duen kamara da, gehienok erabiltzen duguna baita, whatsapparen
ondoren, noski.
Selfiek ere
ekarri dituzte zenbait ondorio gizartean. Alde batetik, mugikorren salmentek
gora egin du. Aldiz, argazki kameren salmentak behera egin du, ez baita beharrezkoa
mugikorra eduki ezkero argazki kamera bat edukitzea poltsan. Bestalde, jendearen
fisikoan ere ondorioak ekarri ditu. Selfien erabilera igo denetik, jendea
gehiago makilatzen da harrigarria irudi arren. Gaur egungo estetika oso
garatuta dago, eta ezinezkoa dirudi honen ondorioz makilajeen salmentak gora
egitea.
Zein interesgarria Ane! Eta primeran lotu duzu gaia ekonomiarekin. Zure ikuspuntuarekin ados nago!
ErantzunEzabatu