LANGABEZIA GAUR EGUN !
Langabezia, egiteko borondatea eta gaitasuna duten
gizabanakoek -langabeek- gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera da. Gure ingurumenera begiratu
ezkeroz, pertsona asko langabezian daudela ikusi dezakegu, bai gazte eta bai heldu; izan ere, okerrena ez da
hori, baizik eta gauza da, beraiek lana egin nahi dutela eta toki batetik bestera
mugitzen direla lan bila, kurrikulumak bidaltzen, entrebistak pasatzen … beraz ikusi dezakegun modura
biztanle aktiboak dira naiz eta lanik ez egin. Beraien bizitzaz arduratzen dira, bizitza on bat eraman nahi dutelako. Gaur egun gazte asko
daude, ikasketak bukatzen dituztenak eta bat-batean lana bilatzeko aukera zail
batzuekin aurkitzen direnak. Beraien azalean jarri ezkeroz, ze zaila izan behar
duen, lana egin nahia eta ezina ! Nire kezka nagusienetako
bat hauxe da: Nola ikusten dut nire burua 4 urte barru?
Gizakiak ohituta egoten
gera gure etorkizuna nolakoa den pentsatzen. Zuek noizbait zuen etorkizunean
pentsatzen jarri zarete? Orain munduan gauzak nola dauden ikusita, zaila egiten zaigu zehatz meatz ikustea, zeren eta bizitza ekonomia bezala erabateko
aldaketa eman dezake egun batetik bestera.
Gure bizitzak, ekonomiako zikloekin “alderatu”
dezakegu, momentu on zein txarrak edukiko ditugulako. Estatuak dauka hau guztiaren arduraren zati handi bat . Laguntza gehiago eman beharko lituzke langabe
hauei, hainbat laguntza mota emanez eta gehien bat, lanpostuak prestatuaz,
gazte hauen bizitza aurrera eramateko.
Orain ulergarria egiten
zait, lehengoan telebistan ikusi nuen albistea. Albisteak geroz eta gazte
gehiago daudela beraien gurasoen etxean bizitzen esaten zuen. Gazte asko hitz
egiten ateratzen ziren esanez : Beraien familia ezin dutela osatu. Eta gakoa, hementxe dago. Zergatik ote izango da hori? Erantzuna oso sinplea da: langabezian dauden gazte asko daude edota lanarekin baina lan hori ez da batere finkoa,
hortaz beraien bizitza ez da batere segurua modu horretan. Azkenean honek munduko aldaketa dakartza.
Ekonomiak gure mundua asko alda dezake,
beraz kontu handiz ibili behar da. Estatuak hainbat ardura hartu behar ditu,
ekonomia kontrola dezan. ETORKIZUN ON BATENGATIK
OTOITZ EGIN DEZAGUN, eta horrez gain ez ahaztu oso garrantzitsua dela gure bizitzaz ohartzea, nahiz eta askotan gauza
hauetaz pentsatzeko gogoak ez izan; normala den bezala estresatu gaitezkeelako, baina heldutasuna
hartu behar dugu gure buruarekiko, eta gure bizitzaz oroitu, GAUZA ONAK ZEIN TXARRAK ikusiaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.