Espainian, krisiaz geroztik bankuek ospe oso txarra dute biztanleentzat, esaterako, ez zutela behar adina informazio ematen hipoteka erosle batentzako, informazio nahasgarria ematen zutelako, “tasa ezkutuak” (letra txikian daudenak) zeudelako… Krisiak egoera lotsagarri hori eztandatu zuen, bazegoen jendea hipoteka batzuetara sartu zirenak nun beraien sarrerak eta hipoteka antzeko samarrak ziren, orduan higiezinen burbuila eztanda egin zuenean ezin zuten beraien bankuarekin zuten hipoteka ordaindu. Honek, izenburuarekin zerikusi nabarmena du, izan ere, gaur Espainiako bankuak bat batean sartu egin dira, herrialde bereko 189 sukurtsaletan, 12 banku-talde ezberdinetan. Logikoa den bezala, sukurtsal hauetara abisatu gabe sartu ziren, horretaz gain, sukurtsal guztietara ordu berdinean sartu ziren.
Espainiako bankua aipatzen dudanean, noski ez dela eraikuntza joaten, baina bai han lan egiten duten pertsonek, ordezkari modura. Pertsona hauek, bereiziki gai hauei ematen diete garrantzi handiena: informazio gardentasuna eta bezeroaren babesa egiaztatzea, erosleek beraien kontratua sinatu baino lehenago behar adina informazio ematen dietela eta hango publizitatea ez izatea iruzurtia. Komunikabide ezberdin batzuek esan duten bezala, hala nola, “Hoy” egunkariak, ekimen honetan lortutako informazioarekin, eta informazio horri analisi bat egin ondoren, honek (analisiak) funtsezko tresna bihurtuko da Merkatuaren Jokabidearen Sailak zuzentzen duen eginkizunean.
Nere ustez, edozein lan kontrolpean edukitzea beti onuragarria izango da, lan horren kalitatea bermatu ahal izateko. Kasu honetan, hasieran aipatu dudan bezala Espainia krisian sartu zenean biztanle askok eduki zuten arazoa kontuan hartuz ez zait iruditzen lekuz kanpo dagoenik, justu kontrakoa.
Bibliografia:
-https://www.hoy.es/economia/banca/banco-visitas-sorpresa-20190315143516-ntrc.html
-https://elpais.com/economia/2019/03/15/actualidad/1552666603_313535.html
-https://www.lavanguardia.com/vida/20190315/461035766065/economia--el-banco-de-espana-visita-189-oficinas-bancarias-sin-previo-aviso-para-supervisar-la-atencion-a-los-clientes.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.