2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

LEGE IRUZURRA KONTRATUETAN

Gaur egun, bizi garen gizartean ohikoa da iruzurra egitea, kontratuetan... etab. Euskal Herria ere hor sartzen da, EAEn Lan Ikuskaritzak 21.360tik gora ekintza egin zituen 2018an,  17.991 kontratu berrikusi zituen eta hoietatik 7.860k legeari iruzur egin ziotela antzeman zuten. Hainbeste al dira lege iruzurra egiten dutenak? Egoera honi nola egin daiteke aurre?

Lege izurrura ez egiteko edo kasuak jasteko, Lan Ikuskaritza arduratzen da. Zehatzago esanda, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioaren esku dagoen erakundea. Lan baldintzetan eragina duten arauak betetzen direla bermatzea, zigorrak jartzeaz, enpresentzako eta langileentzako aholkularitza lana egiteaz... etab. arduratzen da.  Diotenez, 832 arau hausteren gaineko zigorrak ezarri zituen, guztira 5,6 milioi eurokoak; horrela, %42ko hazkundea izan dute aurreko urtearen aldean.San Josek aipatu du Lan Ikuskaritzak «eraginkortasun handia» izan duela. 

Urte honetari begira, hainbat helburu ditu lan ikuskaritzak. Oro har,  lan munduan emakumeek pairatzen dituzten arazoei aurre egiten jarraitzea, soldata arrakala kentzea eta gainerako lan baldintzak parekatzeko.

Laburbilduz, lege iruzurra desagerrarazi beharko litzateke ez baitu ezer onik ekartzen, guztion hobe beharrez eta gizarte hobe bat eraitzeagatik. Horretarako,  denon ohiturak aldatu beharko liratezke ez da gutxi batzuen kontua soilik...

Informazio iturria:

https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190220/7-800-kontratutan-lege-iruzurra-antzeman-zuen-iaz-eaeko-lan-ikuskaritzak



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.