2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

Publizitatea eta estrategia berriak

Gaur egungo gizarteko ekonomiako arazo handienetako bat publizitate da. Gezurretako moduko bat da guretzat. Saldu nahi duten produktua merkatuko gauza onena bezala eta mundu guztiak nahi duen gauza bat bezala jartzen dute, horrela jendeak, berez poruktu oberena bezala saltzen dizuten produktua erosi eta tranpan erorortzen zera. Mundu honetan dena da gastatu eta gastatu, gauza berri bat atera eta hori nahi dugu, besteen gainetik jartzeko edo geure buruarekin hobeto sentitzeko. Askotan gehiago garela pentsatzen dugu edo gehiago sentitzen gara besteek ez dituzten gauzak ditugulako. Baino azkenean, gauza horiek gutxi iraungo diguten kapritxoak besterik ez dira. Iritsiko da gehiago gustatzen zaigun arropa, mundo guztiak dituen eguzkitako betaurrekoak,edo kirola egiteko arropa material berriekin.publicidad imagen bilaketarekin bat datozen irudiak


Gainera, publizitateetan, jende famatua jartzen dute produktu hori erosteko edota aurkezteko. Hori ere tranpa hutsa da. Jende famatu bat ikusten dugunean produktu bat erabiltzen edo erosten, produktu hori ona izango dela pentsatzen dugu, eta hori ere arrazoi handi bat da produktua erosteko. Aipatu behar dudana da marka famatu edo kirolari batekin erlazionatzen dugula, famatu hauek masak mobilizatzen dituzte , eta bai jende askorentzat idoloak dira, eta hau negozio hutsagatik egiten dute,segurona agian ez dute gustuko produktua baina berdin berdin saltzen dizute.crisitano ronaldo nike bilaketarekin bat datozen irudiak

Izan daiteke, produktu horrek arrakasta handirik ez izatea. Kasu horretan, produktua prezio baxuan edo oparitu egingo dute. Hori enpresaren beste estrategia bat da. Oparituta baldin badaude produktuak, nahi ezta ez izan oso ohikoa erabiltzaileen artean, erosi egiten du jendeak, horrela pixkanaka pixkanaka, jendea geroz eta gehiago erosten joatean da eta produktu horren eskaria nabarmen igo egiten da. Orduan enpresak aukera hori aprobetxatu eta produktu horren prezioa igo egiten du. Produktu horrek arrakasta izan duenez erosleen artean, jendeari berdin izaten zaio produktu horrengatik pixka bat gehiago ordaintzea eta enpresak hasieran galdutako diru guztia lortu egiten du.

Julen Garmendia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.