2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

Ze herrialde da garestiena gaur egun?

Ver las imágenes de origen

Bizitza egoki bat eramatea, hau da, kapritxorik gabeko bizitza on minimo bat izatea guk uste baino garestiago aterako zaigu. Hots, alokairua , garraio publikoa, elikadura, arropa, bizileku bat, wifia... ez zaigu doan ateratzen eta seme alabak dituenak zer esanik ez; ikastola, akademia, kontserbatorioa, antzerkia, arropa, elikadura...
Egia da, gure inguruan gutxi gora behera herrialde guztietan prezioak antzekoak direla. Beste leku batzuetan , aldiz, desberdintasun handia aurki dezakegu, Yemen eta Estatu batuetan zentratzen bagara esaterako, ez du batak bestearekin zer ikusirik. Hau da, Yemenen prezio eta soldatak askoz baxuagoak izango dira Estatu Batuekin konparatuz.
"Numbeotik" jasotako informazioaren arabera, 2018an Bermuda irlak ziren herrialderik garestiena eta New Yorkeko prezioekin alderatuz %44 garestiagoa. Nolakoa da ba Bermudaseko guztia? Urrezkoa?
Badirudi baietz; izan ere, jatetxe batean afaltzeak edo zeozer pikatzeak,  hogeita bat eta hogeita hamabi euro artean kenduko dizkizu poltsikotik, ur botila batek gutxienez euro eta erdi balioko dizu, kafe batek bi euro baino gehiago... Hori gutxi balitz, supermerkatuetan ere dena oso garestia da, esne litroak lau eta bost euro artean, litro erdiko ur botilak bi eta hiru euro artean eta zigarro pakete batek sei eta zazpi euro artean.Burua galdu dugu ala!
Bestalde, garraioa, interneta, zinema... oso garestia da eta pisu bat alokatzeko momentuan, Bermudasen Donostiako etxe garestienek balio dutena da bataz besteko minimoa, bestela esanda, Donostian kalitatezko pisu batek hilabetero 1.300 euro balio badizkizu, Bermudaseko bataz bestekoa 1.300 eta 3.800 euroren artean egongo da. Alabaina, soldatak ere altuagoak izango dira, 2.230 eta 4.300 euro bataz beste.
Beraz, ondoriozta dezakegu; Bermudas bizitzeko leku garestiena izan arren, bertakoentzat ez dela horrenbesterako izango, bizi kalitatea orokorrean altuagoa delako.

https://www.heraldo.es/noticias/sociedad/2018/03/20/cual-pais-mas-caro-del-mundo-para-vivir-1230901-310.HTML
https://www.lefrontal.com/es/coste-de-vida-y-precios-en-bermudas

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.