2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

RENOVE PLANAREN LAGUNTZA PUBLIKOA

Eusko Jaurlaritzak, autoen merkatua biziberritzea helburu duen plan bat jarri du martxan. Hilaren 1az geroztik, Jaurlaritzak 2.000 eta 3.000 euro artean ematen dizkie A energia ziurtagiriko autoa erosi eta zaharra botatzen dutenei. Autoen salmenta %37 handitzen ari da martxoan, berria egunkariak argitaratu duenez.

coche bilaketarekin bat datozen irudiakJaurlaritzak diru laguntza hauekin, matrikulazioari bultzada eman nahi dio. Faconauto auto saltzaileen patronaletik esan dutenez, 1509 auto erosi dituzte herritar soilek %53,35 gehiago.  Lurraldeka, Gipuzkoan handitzen ari da gehien salmenta (+%52), ondoren Bizkaian (+%34) eta ondoren Araban (+%24).

Hala ere, gogoratu beharra dago, diru lguntza hau eskuratu nahi bada, A energia ziurtagiriko kotxea erosi behar dela, eta gainera, kotxeak ezin du 25.000 euroko kostua pasa. Beraz, diru laguntza eskatzeko asmotan bazabiltza hartu kontuan esandako baldintzak.

Aurreko guztiaren ondorioz, zure kotxea azkenekotan badabil, erretiratzeko une egokia dela iritzi dut. Zaharra bota eta diru laguntzak jasotzeko baldintzen barruan dagoen kotxe bat erosiz gero, etorkizun baterako dirua aurrezten egongo zinateke. Beraz, badakizu, zure autoak urteak baldin baditu, ez egin zalantza, bota ezazu eta eros ezazu A energia ziurtagiriko autoa!

Bibliografia:
https://www.berria.eus/paperekoa/1893/012/001/2019-03-22/laguntza_publikoei_esker_autoen_salmenta_37_handitzen_ari_da_martxoan.htm  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.