2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

Pentsioak



Askotan entzun ohi dugu pentsionistak gora eta pentsioak bera, mobilizazioak pentsio duien alde etab.Gaur jakin dugu, Hego Euskal Herriko pentsionista plataformek dei egiten dutela apirilaren13an egingo den mobilizazioetara joateko. Baina zer dira pentsioak? Zein egoeratan gaude?

Lehenik eta behin, pertsona batek 63-65 urte ingurura iristen denean lan egiteari uzten dionean, erretiratu dela esaten da edo jubilatu dela. Ondorioz,  Jubilatuak gehienetan pentsioa edo errenta jasotzen dute, bizitzen jarraitzeko lan egindako urteetan zehar egindako ekarpenei esker, pentsio-sistema publikoak daude. 

Pensionistas

Dena den, pentsioak ez dira behar bezain altuak eta beraz, bada arazoa gai honekin, pentsionistek pentsio dui batzuk eskatzen dituzte. Haiek uste dute, gaur egun jasotzen dituzten pentsioak ez direla behar bezain altuak, gaur egungo prezioekiko alderatuta, hau da, egunerokotasunean prezioak igo direla eta beraien errentak ez. Horrenbestez, ez direla ondo bizi beraz, ondo bizitzeko pentsio duinen alde borrokatzen jarraituko dutela.


Nire ustez, pentsioen kontu hau, denon kontua edo borroka izan beharko lukeela, ez pentsionistena bakarrik. Ikusten dut, gure gizartea nahiko egoista dela eta bakarrik guri eragiten digunean borrokatzen edo salatzen dugula enpatia edo besteengan pentsatu beharrean.

Informazio Iturria:
https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190328/los-pensionistas-llaman-a-la-ciudadania-a-participar-en-las-movilizaciones-del-13-de-abril
https://es.wikipedia.org/wiki/Jubilaci%C3%B3n




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.