ATZERRIKO INBERTSOREAK ETXEBIZITZAREN PREZIOAK IGOTZEA ERAGITEN DU
Azken urte hauetan
Espainiako etxebizitzen errentagarritasuna eta herrialdeko bizitza kalitateak,
atzerriko inbertsore asko ekarri ditu. Inbortsore horiek etxebizitzen prezioak
inoiz izandako prezio altuetara ekarri dituzte, eta horregatik, geroz eta zailagoa
izaten ari da herrialdeko pertsona batentzat bere etxebizitza mantentzea edo
berri bat erosi edo alokatzea. Inbertsore horiek Errusiatik, Erresuma
Batuetatik, Ameriketatik edota Venezuelatik.
Egoera
honen aurrean espainiar askok beren etxebizitzak galdu dituzte (batez ere
alokairuan bizi direnak) inbertsore hauen egoera ekonomikoak ahalbidetzen
dielako etxebizitza asko erostea. Arazoa ez da etxebizitzen eskaintza, baizik
eta eskaria, geroz eta altuagoak direnez prezioak familiek haien betiko auzotik
joan behar dira merkeago den auzo batera edo hiriko inguruetara.
Donostia
Espainian gertatzen ari denaren adibidea da, izan ere, alde zaharrean adibidez geroz eta
inbertsore gehiago daude, bai etxebizitzetan, bai lokaletan. Auzoko jendea beste
auzoetara joan beharko da. Batez ere hotelak egiteko eraikin osoak erosten
dituztenez, bertan bizi diren pertsonak etxez aldatzen dira eta horrela jarraitzen
badu egoerak, Donostia oporretarako hira izango da eta ez egunerokotasunean
bizitzekoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.