Hiri-autobusen maiatzeko greba aurrera eramateko itxaropena du Gasteizko alkateak
Tuvisako langileek maiatzaren 6an eta 13 an egun osoko grebak egingo dituzte. Gainera, maiatzaren 17an greba mugagabea hasiko omen dute. ,
Lan eskaintza publikoa eskatzen du enpresa batzorde berriak, "aldi baterako langileen kopuruak behera egin dezan, aurre-erretirorako baldintzak hobeak izan daitezen, zenbait lineatan maiztasuna areagotu dezaten eta ibilbide bakoitza bukatzen den geltokian gidarientzako komunak jar ditzaten".
Gorka Urtaran, Gasteizko alkaldeak, itxaropena du hiri-autobusen maiatzeko greba aurrera eramateko. Tuvisako langileek Euroligako Lauko Finalarekin batera egingo dituzte lanuzteak.
Ostiral honetan emandako prentsaurrekoan Urtaranek ziurtatu du gobernu taldea "garaiz" dabilela maiatza aurretik sindikatuekin negoziatzeko. Are gehiago, Arabako hiriburuko alkateak aurreratu du sindikatuen aldarrikapenetako batzuk "bideratuta" dituztela dagoeneko. Hori dela eta, elkarrizketaren aldeko apustua egin du, "akordio bat lortze aldera".
"Uste dut bi aldeen arteko jarrerak ez daudela horren urruti, aldarrikapenetako batzuei dagokienez, behintzat", gaineratu du Tuvisako langileen gehiengoak (% 78k) lortutako akordioaren harira. Hain zuzen ere, maiatzaren 6an eta 13an egun osoko lanuzteakegitea itundu dute hiri-autobusen aipatu enpresako beharginek, baita hilaren 17an greba mugagabea abiatzea ere.
Nire ustez Turisak nahi duena lortuko du eta greba ez dute aurrera eramango, batez ere Gasteizen Euroligako Lauko Finala jokatzen delako, eta politikoei ez zaie hau komeni. Pena da, baina askotan autoritateek ez dute negoziazioak serio hartzen asken momentu arte. Azkenean langileek grebak eta manifestazioak egin behar dituzte zer edo zer lortu nahi badituzte. Gainera, horrela Gasteizeko jendeek jasan beharko dituzte grebaren konsekuentziak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.