2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

Deskarga Autobidea


Deskarga Autobidea


Orandela gutxi ireki dute Deskargako autobide berria: 10:30ak aldera zabaldu zuten Beasaingo noranzkoan eta, bi ordu geroago, Bergarako norabidean. Errepide berria, beraz, erabilgarri dago jada edozein ibilgailurentzat. 25 hilabete eta 43 milioi euroko inbertsioa beharrezkoak izan dira autobide berri hau egiteko. Aurreikuspenen arabera, 9.000 ibilgailu baino gehiago igaroko dira egunero azpiegitura berritik, eta nabarmen hobetuko dira bai lurralde barruko zein kanpoko loturak. 
 deskarga autobidea bilaketarekin bat datozen irudiak
Nabarmentzekoa da baita ere paisaiaren berreskuratzea izango dela proiektuaren beste arlo nagusietako bat, datozen hilabeteetan ikusgai egongo dena. 167.000 metro karratu hidroereingo dira (33 futbol zelairen parekoa), eta lur begetaleko 18.500 metro kubiko  zabaldu. Gainera, hainbat espezietako 15.000 ale landatuko dira, eta 16.000 ale landare igokarienak, inpaktu bisuala belarrarekin eta florarekin zainduz. Azpimarratzekoa da, berritasun gisa, hainbat tona konpost erabiliko direla, gipuzkoarrek birziklatzeko egindako ahaleginari esker.

Proiektu hau Gipizkoak foru aldundiak finantziatu eta diseinatu zuen. Priektu hau 2016 ean onartu zen eta martxan jarri zen. Horrela gipuzkuako eskualde guztiak eta gipuzkoako biztanle guztiak elkartuta egongo dira. Lurraldearen oreka sustatzeaz gain, lurraldearen ekonomian ere eragin positiboa izango du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.