2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

INGALATERRAREN AZKEN AUKERA


Azken urte hauetan Brexit kontzeptua asko entzun izan da eta entzundako hori sakonean ondo ulertu ahal izateko Brexita zer den eta gaur egun zertan eragiten duen argitu beharra dago.

Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteari esaten zaio, “Britain+exit” edo Britainiar irteera deitzen da eta ingeleseko Brexit hitza, irteera honen laburbildura da. 2016ko ekainaren 23an erreferenduma egin zen, herritarrak mantendu ala ateratzeko erabakia hartu zezaten. Boto-emaileek Erresuma Batua Europar Batasunetik banatzea bozkatu zuten, hala ere, bozketaren ehunekoak oso parekatua egon ziren %51.9 Europar Batasunetik alde egitearen alde bozkatu zuen eta %48.1 Europear Batasunean mantentzearen alde bozkatu zuen.


Europar Batasunak bi aste eman dizkio Ingalaterrari Brexitaren inguruan erabakia hartzeko. Britainiar diputatuak irteera kaotiko baten beldur dira eta emandako egun gutxi horiek erabili nahi dituzte, Theresa May ministroari boterea kentzeko eta Parlamentuak errealitatean egin nahi duena argitzeko. Gainera, Gobernuari parlamentuaren egunerokotasunean hartu beharreko erabakietan iritzia eman ahal izatea debekatu nahi dute europar gehiengoak edo partidu bakoitzeko errepresentazio bat esan dezan.

Kwasi Kwarteng, Brexitarentzako asignatutako idazkariordeak eztabaida bat proposatu du gobernuak hainbat aukeren artean bat aukeratzeko:Alde batetik, Mayek egindako akordioa, bestetik Brexita anulatzea, bigarren erreferendum bat ospatzea edo akordio gabeko irteera egitea. Theresa Mayen arazo nagusi konfiantza falta da, jendeak beregan fedea galdu egin du eta esandako edozer gauza ezeztatzen dute. Emmanuel presidenteak argi adierazi dio Britaniar gobernuari ahalik eta azkarren erabaki behar dutela egingo dutena.

Irteera honek ekonomikoki hainbat eragin izango lituzke, bai Europar Batasunean eta bai Espainian. Aktibo europearretan eragin handia izango luke irteerak, Airbus eta bestelako enpresek egoera honen aurrean duten kezka adierazi dute, beren lehiaketa eta salmentetan beherakada izugarria ikusi dute. Horrez gain, industria europearra ere eragin handia antzemango du irteera hori gertatzen bada. Egoera honen aurrean, Deutse Boerse eta Londreseko burtsa fusionatzea erabaki dute anti- brexit mugimendura batuz. BlacRock enpresak Cityk 100000 lanpostu gal ditzakeela aurreikusi du eta Ingalaterraren hazteko joera ere behera egingo duela aurreikusi da.

Erresuma batuak erabaki bat hartu beharra dauka, baina, ekonomian erabakia hartu ala ez guztiz antzemango da desegonkortasun hori.

Iturriak:
https://www.eleconomista.es/economia/noticias/9777813/03/19/Ahora-o-nunca-Reino-Unido-se-dirige-a-la-semana-clave-para-decidir-que-quiere-hacer-con-el-Brexit.html
https://www.elconfidencial.com/economia/2016-03-19/las-consecuencias-economicas-del-brexit-aislara-reino-unido-a-europa_1169585/
https://en.wikipedia.org/wiki/Brexit

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.