Betidanik Alemania munduko potentzia ekonomiko handienetako bat izan da, baina aurreko urte amaieratik berakada nabarmena jasan du. Izan ere, Europako herrialde gehienen egoera nahiko txarra da eta orain arte Alemania oso egonkor mantendu da nahiz eta krisi txikiren bat zeharkatu duen.
Egia esan, Alemaniaren atzerakada kanpo-merkatuarekin erlazionatua dago, esportazioekin, hain zuzen ere. Alemaniarrentzako oso garrantzitsuak dira haien esportazioak, haien irabazi ekonomikoen % 50-a hauetatik baitator. Gainera esportazioen garrantziaren kontuak urte asko daramazki;1970. urtetik gaur egun arte esportazioek Alemaniaren BPGan eduki duten eragina %35 bat inguru igo da.
Baina hainbat arazoren ondorioz, esportazio kantitateak jaitsiz joan dira aurreko urtearen amaieratik orain arte. Alde batetik, Donald Trump presidenteak Alemaniari automobilaren sektorean jartzen ari zaizkion arazoengatik. Izan ere, Estatu Batuentzako Alemania konpetentzia handia da eta alemanaiarren salmentak kaltetzea haien diru sarreren handitzearen sinonimo da. Gainera, Trumpek ez du Alemaniaren aurka baino ez egin, Txinaren aurka ere jarri da. Trumpek ondo baitaki Alemaniaren automobil sektorea Txinaren industriari esker mantentzen dela egonkor, eta modu horretan, Txina erasotzeko aitzaki bezala balio dio.
Bestalde, Alemaniaren automobil sektoreak diesel erregaiaren ondorioz ere berakada izan du. Izan ere, nahiz eta oso erregai erabilia izan den, ingurumen eta kutsadura neurriak zorroztu egin dira eta erregai fosil mota horiek ez daude hain onartuak honezkero.
Beraz, nire ustez Alemaniak bi aukera ditu: Haren ekonomia bereziki esportazioetan zentratze eta horretarako Estatu Batuekin akordio batera iristea eta beste energia iturri batzuk erabiltzen hastea edo esportazioak alde batera utzi eta haren ekonomia beste arloren batean ezartzea. Erabakirik hartu ezean, egoerak okerrera egiteko arrisku handia du eta azkar ibili beharko dira krisirik ez izateko.
ITURRIAK: https://www.elmundo.es/economia/macroeconomia/2019/03/11/5c8543f621efa01e348b4628.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.