EKONOMIA ETA INGURUNEA:
Ekonomia eta ingurunearen artean lotura zuzenean egon daiteke ala ez.
Inguruneko baliabide natural batzuk azken finean ekonomiarako materialak bihurtzen dituztelako daukate bi hauek zer ikusia.
Ingurunean arazoak egoteetako arrazoi nagusietako bat ekonomiaren sektoreekin lotuta dago, bizimoduarekin eta kontsumoarekin bereziki.
Adibidez garraiobideen sektorea trafikoaren goraldiarekin ingurunea kontaminatzen du. Produkzioa eta komertzioak igotzeak kontaminazioa igotzea suposatzen du baita ere. Horregatik herrialde hedatuak, ingurunearen kalitate okerragoa jasaten dute ekonomia hedatuagoa dagoelako.
Honekin lotuta, ingurunean azken urtetan jasaten gauden klima-aldaketarekin ere zer ikusia du ekonomiak.
Beroaren ondorioz, 2030erako munduko ekonomian bi bilioi euro galdu daitezkeela diote.
Langileen produktibitatearen jaitsieraren ondorioz adibidez Indian eta Txinan urteko 450.000 milioi euroko jaitsiera egongo zen. Baina Japonian edo Erresuma Batuan ez zuten hainbeste antzemango jaitsiera hau gehienetan ez dutelako modu berean lan egiten, hau da eguraldiak ez zien hainbeste eragin egingo.
Esan bezala, herrialdearen arabera izango da ondorioa. Herrialde beroetan (13ยบ-ko media dutenak) produkzioa geroz eta bero gehiago txikitu egingo da. Herrialde hotzetan onuragarria da ordea, eguraldi epela egiten duenean onuragarria izango zaie produkziorako.
Ikerketek esaten dute herrialde dirudunek eta pobreek modu antzekora erantzungo dutela, baina herrialde pobre gehienak lurreko toki beroenetan daudenez, termometroen igoera handiagoa izango da herrialde pobreetan.
Naia Altuna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.