ROBOTAK FABRIKETAKO LANGILEAK LANGABEZIAN UTZIKO DITUZTE
Gaur egun teknologia aurrerapen handia
dago mundu mailan, eta horrek bere alde onak eta txarrak ditu, beste guztia
bezala. Teknologia gauza askotan aurreratzen lagundu digu adibidez, medikuntzan
robotekin egiten diren operazioak, pisu handiko kargak eramaten dituztenak,
sukaldatzeko robotak, garbitzeko robotak, etab. Mota askotako robot
onuragarriak daude baina ondorio txarrak sortzen dituzte ere, eta adibide bat
Handle robota da.
Handle robotaren azkeneko bertsioa aurkeztu dute, geroz eta hobea eta aurreratuagoa. Robot honek autonomikoki paleak eraikitzeko abilidadea du eta ondoren eraikiak dauden beste paleekin eramaten ditu. Honek lana azkarrago egitea eta etekin handiagoak ateratzea lortzen du enpresarentzat, eta gainera langile askoren soldatak aurrezten ditu, hau da, langile asko langabezian geratzen dira, bai paleak eraikitzen dituztenak, bai eramaten dituztenak. Horregatik makina hauek arazo larria sortuko dute langabezia tasa geroz eta altuagoa izango delako eta ekonomiarentzako hori ez da ona.
Ekonomiak
behera egingo du baldin eta langabezia tasa handitzen den. Izan ere, langabezia
tasa handitzen bada jendeak ez ditu diru sarrera adina izango beharrak
asetzeko, eta behar horiek produktuekin asetzen dira eta produktu horiek
erosten ez badira enpresek ez dituzte etekinik edukiko eta jende gehiago
kaleratze jarraituko du eta horrela behin eta berriz errepikatuko da. Beraz
teknologia aurrerapenak kontrolatzen jakin beharko genituzkeela uste dut.
ITURRIAK:
https://www.eleconomista.es/tecnologia/noticias/9791002/03/19/Handle-el-impresionante-robot-de-Boston-Dynamics-que-llevara-al-paro-a-los-mozos-de-almacen.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.